2021(e)ko otsailaren 27(a), larunbata

Telelana

 TELELANA

Gaur egun oso ezaguna dugun lana egiteko modua telelana da. Geroz eta gehiago baliatzen gara metodo berri honetaz, izan ere, geroz eta enpresa gehiago ari dira horrela lan egiten.

Batetik, aipatzekoa da koronabirusa kontuan izanda, oso egokia dela telelana, horrela, presentzialki lan egiteko eta bilera presentzialak egiteko eta horrela birusaz kutsatzeko aukera murriztu egiten da. Denok dakigunez Covid 19-a izan da telelanaren inpulsatzaile handiena, hau da, pandemia baina lehenago telelanean aritzen zen jendea bazegoen, baina konfinamenduan ia enpresa guztiak (zerbitzu asko ez)  telelanera egokitu ziren haien enpresek aurrera jarrai zezaten, eta normala den bezela hortara ohitu dira. Horregatik, gaur egun, enpresa askok dute aukera eta baita beharra ere telelanaz lan egiteko presentzialki izan beharrean. 

Horrek abantailak eta desabantailak ekarri ditu ekonomiari begira:

Batetik, lan berriak sortu dira, beraz, gazteongan batez ere langabeziak behera egin du, mundu digitalizatu batean sartu direlako enpresak eta bertan trebea den jendea bilatzen delako. Aldi berean, digitalizaziora egokitu diren enpresa hauek, zerbitzu edo eskaintza berriak sortu dituzte, digitalizaioa aprobetxatuz. Gaur egun errazagoa da bakoitzaren gailutik interneten nahi duguna bilatzea eta informazioa eskuratzea, edo nahi dugun hori internetez erostea, eta horrek, enpresen diru sarrerak areagotuko ditu.

Bestetik, 3.sektoreko (dendak batez ere) hainbat zerbitzu, larrialdian daude, izan ere, alde batetik abantailak izan daitezkenak (etxetik behar ditugun produktuak erosi, bai janaria, arropa, edozein aparatu) desabantaila ikaragarria ere izan daitezke. Demagun herriko denda bateko jabeak garela: konfinamendua hasi aurretik, ondo konpontzen ginen, jendeak ez zuen hainbeste erosten internetez eta arropa behar zuenean dendara etortzen zen, nahiz eta batzuetan interneten erosi edo zentro komertzialera joan. Konfinamenduan ezinezkoa genuen saltzea, izan ere, herriko denda txiki bat gara eta ez dugu inongo baliabiderik internet bidez saltzen hasteko. Konfinamendua zegoen bitartean, guk geuk ere gure erosketak internet bidez egiten genituen, ez zegoen beste aukerarik, beraz, ezin genuen herriko dendan ezer kontsumitu eta dirua gastatu. Konfinamendua bukatu zenean, konturatu ginen, herriko jendeak iada ohitura hartua zuela internet bidezko erosketak egiteko, izan ere, erosoagoa izateaz gain, merkeago ere ateratzen da. 

Ikus dezakegun bezala, izugarrizko desabantaila izan da enpresa edo denda askorentzat, eta asokok eta askok haien merkatua itxi behar izan dute, langabezian geratuz. Beharbada, konfinamenduan denda txiki honek interneten web orri bat egin izanez gero eta publizitatea egin izanez gero, izan liteke gure enpresa aurrera atera ahal izana, baina tamalez, desabantaila ikaragarria izan da. Horrelako enpresa asko eta asko daude, telelana sustatzea ia ezinezkoa izan dutena. 

Beraz, telelanak desabantaila ikaragarria ere badu, eta nahiz eta interneten enpresa asko sortu eta beste enpresa askok indar ikaragarria hartu, beste batzuk galtzaile atera dira, atzera bueltarik gabe. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.