Bideo-jokoen industria geroz eta garrantzia handiagoa izaten ari da gure gizartean eta gure ekonomian. Geroz eta gehiago dira ere, haien jarduera bideo-jokoetara bideratzen dituztenak, bai bideo-jokoaren enpresa sortzaile gisa, bai jokalari profesional ala amateur gisa. Baina zenbateko irabaziak ala onurak eragiten dizkio bideo-jokoen industriak gure gizarteari?
Irabaziak handiak dira, oso handiak, 150 mila milioko zifra altua gainditzen du. Eta gutxi iruditzen bazaigu, hemendik bi urtetara adituen esanetan, 200 mila milioiak gaindituko ditu. Beste industria batzuekin alderatuz, hirukoiztu egiten ditu zinemaren irabaziak adibidez. Tencent enpresa da, irabazi gehien izan dituen bideo-joko enpresa 19.733 milioi dolar eta ez dira urrun geratzen, Sony eta Microsoft enpresak.
Enpresa hauen igoeraren zergatiak argiak dira. Gazteriaren artean gero eta gehiago zabaltzen ari den aisialdirako jarduera da. Horrez gain, modan jarri da mundu osoko jokalari profesionalen arteko lehiaketak eta enpresa handiek ere hoiengatik apostu egiten ari dira eta telebistan ere horrelako kateak eta lehiaketak ikusi ditzakegu bideo-jokoaren munduari zuzenduak daudenak. Horrek nola ez eragina du ikuslearengan eta ume askok amets egiten dute, etorkizun batean jokalari profesional izatearekin eta horretarako jolastu eta erosi egin behar da, industriaren hazkundea eraginez.
Estas son las 25 compañías de videojuegos con más ingresos en 2018 - HobbyConsolas - HobbyIndustria
eSports: Los beneficios de la industria del videojuego superan los 150 mil millones | Marca.com
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.