2021(e)ko otsailaren 26(a), ostirala

Pandemia Isila

 Jakina denez azken bolada honetan, pandemia berri honen ondorioz, arazo larri eta berriak agertu omen dira azken hilabetetan. Konkretuki, langileen osasun mentalak okerrera egin du abiadura handian eta estresaren, antsietatearen eta depresioaren aurka borrokatzea lehentasun bihurtzen da enpresa handientzat.

Langileen narriadura psikologikoari buruzko datu ofizialik ez dagoen arren, ez dago zalantzarik lankideen egoera mentalean eragina duela, Ana García de la Torrek, UGTko Lan Osasuneko eta Ingurumeneko idazkariak, dio. Aditu horrek korrelazio argia ikusten du kutsatzeko beldurrak, isolamenduak, etengabeko prestutasunak eta krisi ekonomikoak eragindako narriaduraren eta laneko ezbeharren artean.

Egoera horrek neurriak hartzera bultzatzen ditu enpresak. Horren adibide da Banco Santander. Pandemiaren ondorioz, sendotu egin ditu langileentzako laguntza-zerbitzuak, eta laguntza psikologikoa eman die langile eta senideei; hitzaldiak, motibazio-ikastaroak eta errefortzu psikologikoa; horrez gain, Mi Vuelta izeneko aplikazioa jarri dute bulegoetara modu seguruan itzultzeko. Madrilgo Metroak Well izeneko lan-ongizate integraleko proiektu batean lan egiten du, eta bere zerbitzuen artean laguntza psikologikoa eta prestakuntza eta komunikazio-programak sartuko ditu arrisku psikosozialak murrizteko.

Espainian, antsietateak eta depresioak 23.000 milioi euroko gastua dakarte osasun-sistema publikorako, eta 27,36 euro bakarrik paziente eta urte bakoitzeko. Baina, zoritxarrez, COVIDa dela eta, antsietate eta depresio kasuak asko igo dira eta nahiz eta ez dauden datu zehatzik tratamendu hauen gastuak asko igo dira. Nire ustez, gobernuak lan gogorraa egin behar du egoera hau hobetzeko, gastuak geroz eta handiagoak direlako.

https://elpais.com/economia/2021-02-25/la-pandemia-silenciosa-la-salud-mental-de-los-trabajadores-empeora-a-gran-velocidad.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.