2021(e)ko otsailaren 23(a), asteartea

Taxistak eta Uberrak

 Orain arte hirian zehar edo hiri batetik bestera garraiatzeko biderik erosoena taxia hartzea zen oso merkea izan ez arren, baina azken urteotan konpetentzia handia eragin dion enpresa bat sortu da, Uber.

Uber plataformaren bidez, baldintza batzuk betez edonork lan egin dezake bertan, eta aplikazio baten bidez, bezeroekin harremanak sortzen dira, hau da, non dauden abisatu eta bertaratzea ahalbidetzen du aplikazio horrek, gainera bertatik egiten dira zuzenean ordainketak, eskudirurik erabili behar gabe, nahiz eta herrialde batzuetan aukera hori ere gehitu den. Taxia gidatzeko aldiz 150.000€ inguru balio dituen lizentzia bat lortu behar duzu, eta gainera gidabaimen berezi bat eskuratu behar duzu, zure kotxeak ezaugarri zehatz batzuk bete behar izateaz gain.

Uberrak eskaintzen dituen prezioak ohiko taxistak eskaintzen dituztenak baina merkeagoak dira, eta horrek bultzatzen ditu bezeroak lehenengo zerbitzu hau aukeratzera. Taxistak lizentziak balio duena kontuan izanda ezin dituzte prezioak hain merke jarri, eta gainera Uber enpresari baldintza hain zorrotzak ez eskatzea aurpegiratzen dute, nahiz eta badakiten taxi sistema nahiko zaharkitua dagoela. Gainera taxiek Uberrek baina okerrago funtzionatzeak taxistei kalte larria sorten die, horren eraginez ez dago taxista generazio berririk eta, beraz, horrela, ezin dute lizentzian inbertitutako dirua berreskuratu.












Bibliografia: 

https://www.emagister.com/blog/que-necesito-para-ser-taxista/

https://es.wikipedia.org/wiki/Conflicto_entre_Uber_y_los_taxistas

1.argazkia

2.argazkia

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.