2021(e)ko otsailaren 27(a), larunbata

COVIDAREN ERAGINA ENPRESETAN

 COVIDAREN ERAGINA ENPRESETAN


2020. urtea urte ekonomikorik txarrena izan da gerra ezkeroztik. Enpresek beren negozioak itxi behar izan zituzten, beharrezko jarduerak izan ezik (farmaziak, supermerkatuak…), pandemiak sortutako kutsadurak murrizteko, eta ireki ahal izan zutenean, ikusi zuten kontsumoaren beherakadak diru-sarrerak gutxitu zituela. Espainiako konpainien %50ek plantillak murriztu behar izan zituzten, eta %47k inbertsioak. 


Duela denbora gutxi egindako ikerketa baten arabera, 2021erako aurreikuspenak hobetu egingo dira, eta hamar enpresarietatik ia zazpik, hau da, %69ak, aurten plantillak handitzea edo mantentzea aurreikusten dute. 2020ko uztailean, enpresen %13k soilik aurreikusi zuten kontratazioak gora egingo zutela, eta gaur egun, berriz, %29k. Beraz, horrek berretsi egiten du aurreikuspen ekonomikoen hobekuntza, hain zuzen ere, txertoaren etorrerari esker.


Hala ere, bost enpresatik hiruk (% 66) ez dute pandemiaren aurreko egoera ekonomikora itzultzea espero, gutxienez 2022ra arte. Izan ere, konpainien %70ek uste dute Espainiako egoera ekonomikoa oso txarra dela, baina %40k uste dute hobera egingo duela hemendik urtebetera. Are gehiago, enpresen ia erdiek, krisiari aurre egitea espero dute, neurriak aplikatuz; %5ek, berriz, haien biziraupena arriskuan dagoela uste dute.


Sektoreka aztertuko bagenu, sektore teknologikoak dira plantilla handituko duten enpresen ehunekorik handiena (%66), turismo-enpresen %59k lan-indarra murriztuko du, eta, baita bankuak (%57) eta jatetxeek ere (%53). Aurten gehien eskatu diren profilen artean, lehenengo hirurek digitalizazioarekin zerikusi handia izango dute: eraldaketa digitalaren kudeatzaileak,% 62; zibersegurtasunean adituak, %46; eta adimen artifiziala bezalako teknologietan adituak, %42.


Azkenik, inbertsioari dagokionez, 2021ean egonkorra izango da, izan ere, inkestatutako hirutik batek (%33) berdin mantenduko duela esan du,% 36k handitu egingo duela eta %32k murriztu egingo duela. Hala ere, teknologia, sektore publikoa eta aktiboen kudeaketa dira aurten inbertsioa gehien handituko duten sektoreak.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.