SUPER BOWL ETA PUBLIZITATEA
Super Bowl AEBetako amerikar futbol profesionaleko ligaren NFLko txapelketako azken partiduari ematen zaion izena da. Super Bowla telebista bidez ikusi daiteke AEBn, eta urte osoan audientzia gehien izaten duen ekitaldia da.
Talde irabazleari "Vince Lombardi Trofeoa" eman ohi zaio eta talde irabazlearen jokalari bakoitzari Super Bowl irabazleen eraztun bana, azken hau AEBetan kirolarien, amerikar futbol zaleen eta bildumazaleen artean oso objektu preziatua da.
Super Bowla (Super Bowl Sunday edo Super Sunday izenez ezaguna), otsaileko lehen igandean egiten da eta AEBetako kirol ekitaldirik garrantzitsuena da, baita mundu osoko garrantzitsuenetako bat ere.
Munduan batez beste 100 milioi ikusle biltzen ditu, beraz, Super Bowla duen audientzia ikaragarria ikusita oso aukera ona izaten da munduko baina batez ere AEBko hainbat marka haien iragarkiak jartzeko. Hau jakinda, nabaria da Superbowla izugarrizko dirua lortzen duela soilik publizitatean.
Azken hamarkadako ikusleen zifra baxuena 98,2 milio pertsonakoa izan zen 2019an eta hala ere urte horretan 382 milio dolar lortu zituzten soilik publizitatean. Publizitate irabazien Record-a 2017an izan zen eta 534 milio dolar lortu zituzten iragarkietan.
Publizitatea 50 minutu inguru irauten du eta 55-70 bitarteko anuntzio desberdin jartzen dituzte, eta kontuan hartuta kalkulatzen dela iragarki segundu bakoitza 175.000 dolar balio duela, lortzen duten dirua oso kantitatea altukoa izaten da. Adibidez, Fox katea 5,6 milioi dolar ordaintzera iritsi da 30 segundoko publizitate espazioagatik.
Baina, azken urte honetan Coronavirusa dela eta, jakina da irabaziak asko murriztu dituztela, oraindik zifra ofizialak argitaratu ez dituzten arren. Gainera, diru asko gastatzen duten marka handi batzuk ez dira agertu urte honetako Super bowl-ean, adibidez Budweiser garagardo marka.
Publizitatea kenduta beste hainbat modutan dirua galdu dute adibidez %37ra murriztuak izan dira Super bowl-aren apostuak eta estadioaren kapazitatea murriztu da 22.000 pertsonetara bere benetako kapazitatea 65.000 pertsonekoa izanda.
Super Bowl-aren historiako iragarkirik garestienak honako hauek dira:
ESTEKAK:
- https://www.marca.com/nfl/2021/02/06/601c31f046163f1c548b4599.html
- https://us.as.com/us/2021/02/07/tikitakas/1612709471_664710.html
- https://www.marca.com/claro-mx/otros-deportes/futbol-americano/super-bowl/2021/02/02/60199ef2268e3eb8398b45e9.htmlhttps://blog.bancosantander.es/tendencias/super-bowl-en-cifras/
- https://es.wikipedia.org/wiki/Super_Bowl
- https://www.antena3.com/noticias/deportes/pandemia-coronavirus-frena-maquina-dinero-super-bowl_20210205601d32af11b1180001cec206.html
- https://www.marca.com/nfl/2021/02/06/601c31f046163f1c548b4599.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.