2021(e)ko otsailaren 15(a), astelehena

GAME STOP

 GAME STOP

 

Koronabirusaren pandemia hasi denetik, milaka enpresa txiki zein handiek itxi behar izan dute. Urte gogorra izan da 2020-a eta ekonomia erabat txikituta utzi du, eta ekonomilari batzuen ustetan, 2008ko krisia baino latzagoa izaten ari da. Baina, zer gertatu da "Game Stop" konpainiarekin?

Game Stop konpainia, bideojokoen denda katea, albiste da duela egun batzuetatik, burtsako akzioek izan duten igoera ikusgarriaren ondorioz. Baina, zer gertatu da? Konpainiak negozioa galduta zuen urteen poderioz, eta are gehiago pandemiaren ondorioz. Gaurko jokalariek nahiago dute jokoak internetez erosi dendan erosi ordez, merkeago eta azkarrago erosten delako. Baina Game Stop enpresaren akzioen prezioak behera egin zuen beste arrazoi batengatik ere: arrisku handiko inbertsio funts batzuek enpresa horren akzioen balioa txikitzearen aldeko apustua egin zutelako.  Hobe azalduta, burtsan parte hartzeko bi modu nagusi daude. Ohikoena akzioak pre la bolsa bilaketarekin bat datozen irudiakzio baxuan erostea da, haien balioak gora egin arte itxarotea eta gero saltzea ahalik eta etekin handiena lortuz. Beste inbertitzaile batzuek, akzioak prezioz igo arte itxaron beharrean dirua irabazteko, akzioek balioa galduko dutela apustu egiten dute.  Modu hori egiten duten pertsonak akzioak "alokatzen" dizkio funts-kudeatzaile bati, pentsio-planei edo inbertsio-funtsei gero, saldu egiten ditu, eta prezioak behera egiten duenean berriro erosten ditu, jabeari itzultzeko. Etekina lortzen du akzioak garestiago saltzen dituelako eta berriro merkeago erosten dituelako. Motzeko inbertsioa praktika oso arriskutsua izaten da, izan ere, inbertitzailearen aurreikuspenek huts egiten badute eta akzioek balioa handitzen badute, diru asko galdu dezakete.    Kasu honetan, mirari bat izan zuen Game Stop-eko konpainiak, egun batetik bestera milaka Estatu Batuarrek haien akzioak erosteari ekin ziotenean. Horrek, enpresa galduko zela apustu egin zuten pertsonei milioika dollar galtzea eragin zieten. Hau guztia Keith Gill-ek sortu zuen Reddit izeneko foro batetik, jendeari akzioak erosteko esanez. Mugimendu honekin, Game Stop-eko konpainiaren akzioak %900 handitzea eragin du eta Wall Street-eko inbertitzaile askok diru kantitate handia galtzea.

INFORMAZIOA: https://www.lavanguardia.com/economia/20210130/6209965/gamestop-wall-street-keith-hill.html  

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.