Azkeneko asteetan, Andorra eta Andorrara joan diren youtuberrei buruz asko hitz egin da. Duela hainbat urte hasi zen youtuber eta influencerren mugimendu hau, baina duela aste gutxi batzuk hasi zen jendea honi buruz modu deskontrolatuan hitz egiten. ElRubius youtuberra izan zen lehergailua, Andorrara bizitzera mugituko zela iragarri zuenean. Beraz, komunikabideak Andorrari buruz hitz egiten hasi ziren: telebistan, interneten, egunkarietan, irratian…
ElRubius youtuberra, Espainiako youtuberrik famatuena da: Youtuben ia 40 milioi jarraitzaileetara eta 5000 milioi bistaratzeetara iristen da. Urtero, 4 milioi euro baino gehiago irabazten ditu. Ala ere, ElRubius kexatu egin zen, zergen ondorioz HACIENDAk irabazten duen diru guztiaren erdia kendu egiten diotelako. Ez da kexatu den youtuber bakarra izan; hainbat youtuber Espainiako zerga sistema bidegabetzat hartzen dute (horien artean Invicthor, Roma Gallardo edo Jordi Wild). Bestalde, herritar asko kexatu egin dira, youtuberren postura inmorala eta insolidariotzat hartu dutelako.
Youtuber hauek Andorra aukeratzen dute bizileku bezala, ez herrialdearen gatik, zergak askoz baxuagoak dituelako baizik. Adibidez: sozietateen gaineko zerga Espainian %25ekoa da, Andorran aldiz %10ekoa. Espainian, %47a ordaintzen da IRPF bezala, Andorran %10. Azkenik, BEZa Espainian %21ekoa da, eta Andorran %4,5ekoa. Espainia eta Andorraren zergen arteko diferentzia oso altua da ikus daiteken bezala. Youtuber hauek Andorrara joaten direnean, dirua aurreztea dijoazte
Gatazka honek begiak ireki dizkie pertsona askori Espainia mailan: herritarrak konturatzen hasi dira nahiz eta zerga ikaragarri altuak ordaindu, Espainiako zerbitzuak ez dira izan beharko ziren bezain honak (Espainiako gobernuak diru asko xahutzen baitu). Espainiako gobernuak, aitzakia moduan gizarte segurantza, karreterak eta ikastolak ordaindu behar direla esaten dute nahiz eta benetan estatuaren diruaren zatirik handiena honetara ez den joaten. Gatazka hauek, telebistan asko ikusi dira egun hauetan “La Sexta” edo “Antena 3”-en adibidez: hainbat youtuber agertu direlako honi buruz hitz egiten (Invicthor, Ruben Gisbert edo Roma Gallardo adibidez).
Nik pertsonalki ez dut gaizki ikusten youtuber hauek Andorrara joatea gutxiago tributatzeko, eskubide osoa baitute nahi duten lekuan bizitzeko. Hau ekiditeko, Espainiako zergak jaitsi beharko lirateke (youtuberrak, erretiratutako kirolariak etab Espainiatik alde ez egiteko). Gainera, youtuberretaz bakarrik hitz egiten da, baina unibertsitario edo erretiratutako kirolari askok berdina egiten dute.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.