AUTONOMO FALTSUAK
Jakina denez, garaiak aldatu egiten dira eta horrekin batera gure ohiturak ere aldatzen dira. Lehen ez zen hain ohikoa janaria prestatua eskatzea, baina gaur egun guztiz normala ikusten dugu. Izan ere, gehienak momentu batean edo bestean, ez prestatzeagatik, zerbitzu hau erabili egiten dugu. Eta horrela sortu egin dira lanbide berriak, "riders" deitutakoak bezalakoak. Hauek bai txirrindaz, bai motorrez, mezulari gisa lan egiten dute janari prestatuak etxeetara eramaten.
Langile hauek, orain arte, autonomo bezala funzionatzen zuten. Hau da, ez zeukaten ez soltata finkorik, ez oporrik, ez langabezirik... , eta ez bazuten lan egiten ez zuten kobratzen noski. Beraien baldintza kaskarrak salatuta, epaitegi batzuk eta gero Auzitegi Gorenak arrazoia eman die eta agindu egin dute "riders-ak" autonomo faltsuak direla, eta berez, lan egiten duten enpresek kontratatu behar dituztela, enpresako langileak bihurtuz.
Gauzak horrela, beraien lan baldintzak asko hobetuko dira. Besteak beste, gizarte segurantza enpresarien ardura izango da eta ez langileena, autonomoekin gertatzen den bezala. Eta zer esanik ez, langilea gaixotzen bada, bere eskubide guztiak mantenduko ditu nahiz eta etxean geratu, bajaz. Eta noski, hemendik aurrera beraien lan harremanak guztiz araututa geratuko dira.
Ematen du ba, dena abantailak direla, edo hori suposatzen nuen nik. Baina, berria atera bezain pronto, batzuetako iritziak ere atera ziren. Nire harridurarako, batzuk ez zuten nahi bere lan baldintzak aldatzea. Izan ere, gizon batek azaltzen zuen orain soldata ona irabazten zuela hilabetearen bukaeran, eta aldaketekin, askoz gutxiago irabaziko zuela pentsatzen zuen. Horri bakarrik balioa ematen zion. Berez, nik pentsatzen nuen berri ona zela, baina ez dakit horrelakoa izango denik. Inplikatutakoak esan berharko dute!
https://www.berria.eus/paperekoa/1925/012/001/2021-01-14/nomina-jasotzeko-borrokan.htm
eta argazkia notizia hontatik: https://elpais.com/economia/2021-02-10/glovo-paga-21-millones-a-la-seguridad-social-por-los-repartidores.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.