2021(e)ko otsailaren 18(a), osteguna

Angulas Aguinagaren record historikoa


ANGULAS AGUINAGA

Enpresak %48ko hazkundea lortu du negozioan, eta nazioartean presentzia handia izan du: 2016an %11 izatetik 2019ko amaieran %36 izatera.


    Angulas Aguinagak 220 milioi euroko fakturazioarekin itxi du 2019. urtea, iaz baino% 18 gehiago. Emaitza horiekin, 2017-2020 plan estrategikoan ezarritako helburuak aurreikusitakoa baino urtebete lehenago lortu ditu konpainiak; emaitza zoragarriak argi ikus daitezke.

    Hazkunde horren gakoetako bat "nazioarteko merkatuen aldeko apustu sendoa" izan da, konpainiaren fakturazioaren% 36, hain zuzen ere. Bestalde, izokina eta beste arrain-produktu batzuk merkaturatzen dituen Riunione enpresa italiarra erosi berri dute eta horrekin beraien fakturazioa handitzea lortu dute.  Horrez gain, Covid garaia dela eta, sektore hortako enpresak beraien artean laguntzea erabaki dute (la gula del norte, krissia...)  eta emaitza liluragarriak azaldu dituzte guztioki; argi dago guztiok batera lan egiten badugu, besteei lagunduz, gure helburuak ere lortzeko erraztasuna edukiko dugula.

    Ignacio Muñoz Angulas Aguinagako CEOak hauxe azpimarratu du;
"2019an gure konpainiaren hazkunderik handiena izan dugu, azken urte honetan 200 milioiko fakturazioa gainditzeraino".

    Aipatutakoa oinarrian edukiz; Angulas Aguinagak 2020-2025 Plan Estrategiko berria aktibatu du, hazten jarraitzeko, elikaduraren multinazional bihurtzeko eta 2025ean 450 milioiko fakturazioa lortzeko helburuarekin. 

    Helburu hori lortzeko, sinadurak bi zutabe nagusi izango ditu: berrikuntza eta pertsonak. 
Horrela, konpainiak martxan jarri du estrategia berria, 2019an "emaitza historikoak" lortu ostean. Plan berri honen aktibazioarekin eta 2025a 450 milioi eurorekin ixteko aurreikuspenarekin, sei urteko fakturazioa bikoiztea lortuko luke. Ea zer gertatzen den...

Resultado de imagen de angulas aguinaga

ITURRIAK:

- https://www.google.com/search?q=angulas+aguinaga&safe=strict&source=lnms&tbm=isch&sa=X&ved=2ahUKEwiMtc3FsvTuAhW3QkEAHWSPDlkQ_AUoAnoECAkQBA&biw=1280&bih=821#imgrc=tCPA00abflBNOM  

- https://www.angulas-aguinaga.es/

- https://cincodias.elpais.com/cincodias/2020/11/09/companias/1604924882_594767.html

- https://www.angulas-aguinaga.es/angulas-aguinaga-crece-un-15-en-2018-y-dobla-su-presencia-internacional/







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.