Teknologia oso azkar ari da aldatzen, egunero makineria eta sistema berriak asmatzen dira. Asmakizun hauek merkatuan kokatzen dira izugarrizko aldaketak ekartzen eta geroz eta aukera handiago eta askotarikoak eskainiz. Hauetariko adibide garbi bat mugikorren mundua da, geroz eta azkarrago ateratzen dituzte mugikor modelo berriak, hauek aurrekoak baino teknologia hobea dute eta konpetentzia presionatzen dute beraiena baina hobea den produkutu bat ateratzeko. Azkenean, horregatik ari da gure garaia hain azkar garatzen.
Mugikorrak alde batera utzita, adituek teknologiaren barruan ikusten duten aldeketa edo boom gertukoena automobilgintzaren arlokoa izango da. Izan ere ematen du, geroz eta gertuago daudela gidaririk gabeko autoak. Hainbat enpresa eta marka dira horren atzetik dabltzatenak. Lehiaketa izugarria piztu da zein izango den lehena hau lortzen.
Behin baino gehiagotan entzun den Tesla motors enpresak kotxe pilotodun automatikoak ateratzen ari dira. Serietik datozten Tesla auto berri guztiak, gaur egun pilotu automatikoaren funtzioak eskaintzeko gai den hardware aurreratu batekin datozte; eta etorkizunean gidatze automatikoko funtzioak izango dituzte, denborarekin funtzionaltasuna hobetzeko diseinatutako software-eguneratzeen bidez.
Hori ez da guztia, hain ezaguna den APPLE enpresak auto automatikoak sortzeko eta fabrikatzeko proiektu bat dauka martxan Hunday motor enpresarekin bat eginez. Hiltzat jo zuten, eta bertan behera utzi zuten, baina Apple-en auto elektrikoa indartsu itzuli da. Hilabete asko albiste adierazgarririk gabe egon ondoren, Apple Car berriro agertu da, eta inoiz baino gertuago egon liteke: 2021 eko berririk ezustekoena izango litzateke hau sagarraren enpresaren barruan.
Etorkizuneko autoak %100 elektrikoak izango dira, autonomia altukoak eta hainbat ezaugarri edukiko dituzte:
- Atasko gutxi: kotxeak beraien artean konektatuak egotean ataskoak asko gutxituko dira eta denbora hobeto antolatua egongo da.
- Larrialdietarako dei automatikoa: istripuren bat gertatuezkero kotxeek automatikoki deituko lukete larrialdietarako zenbakira eta horrek arazo asko saihestu ditzazke bidaiariak ezin mugitu daitezketen kasuetan.
- Kotxe autonomoak: autoak autonomoak eta gidaririk gabekoak izatean, bidaiariek denbora beste zerbaitetan inbertitu dezakete.
- Segurtasuna: kotxeak beraien artean konektatuak egotean zailagoa izango da istripu bat gertatzea. Beraien arteko distantzia mantentzea errazagoa izango da, eta semaforoak eta pertsonak detektatzeko hainbat sentsore edukiko dituzte.
Balorazioa bat eginez, etorkizunean automobilgintza asko aldatuko da, lehenik eta behin auto ia guztiak %100 elektrikoak izango direlako eta geroz eta gehiegok gidari automatikoa edukiko dutelako. Ekonomiaren adetik, auto ekonomiko, kalitatezkoa eta produzigarria lortu edo diseinatzen duen enpresa automobilgintzako lehiaketako buru jarriko da eta hortaz izugarrizko irabaziak edukiko ditu. Horregatik gaur egun munduko potentzia diren enpresek beraien autoa merkaturatu nahi dute.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.