GOBERNUZ KANPOKO ERAKUNDEEN ETA ENPRESEN EZBERDINTASUNAK
Gaur egun, geroz eta gobernuz kanpoko erakunde eta enpresa gehiago daude. Egia esan, enpresa gehiegi daudela, eta haien ordez gorbernuz kanpoko erakunde gehiago egongo balira, mundua hobeto joango litzatekeela. Dena den, bi hauek ezinbestekoak ditugu gure egunerokoan. Baina, zeintzuk dira erakunde eta enpresen ezberdintasunak ?
Ezeri ekin baino lehen, aipatu beharra dago Gobernuz kanpoko erakundeak (GKE) pertsona fisikoek edo juridikoek legez eratu duten erakundeak direla, edozein gobernutatik independenteki jarduten duena. Hainbat arlotan jarduten dute GKEek: kultura, garapena, giza eskubideak, ekologia, politika... GKEak, batez ere, herrialde garatuetan sortzen dira; izan ere, ikasle mugimenduetan, sindikatuetan, talde politikoetan parte hartzen duen pertsona-kopururik handienak han izaten baitira. Enpresak berriz, erakunde ekonomiko eta sozial bat da, gizarteari ondasunak eta zerbitzuak eskaintzen dizkiona, ahalik eta modu eraginkorrenean, ekoizpen-faktoreak, kapitala eta lana alegia, bateratuz.
Hari beretik, enpresa baten eta Gobernuz Kanpoko Erakundeen arteko ezberdintasun nabarmenena, GKEen helburua laguntzea dela eta ez dirua irabaztea. Enpresek edo Konpainien helburua berriz, dirua irabaztea da. Ildo beretik, erakundeek irabazitako dirua bi multzotan banatzen dute; batetik %89a proiektu eta laguntzarako doa eta %11a gastu, administrazio, txarla, langileen saldoetara zuzenduta doa. Enpresek berriz, irabazitako diruaren portzentaila bat, natura baliabideei, langile eta bestelako zerbitzu eta produktuetara bideratua dago. Dena den, gehien bat, enpresa eta enpresa burua aberasteko gordetzen dute. Honetaz gain, enpresei guk haien produktuak edo zerbitzua kontsumitzen laguntzen diegu, baina GKEn kasuan berriz, guk haiei zerbitzua, dirua, jaria edota arropa ematen laguntzen diegu.
Aurreko guztia laburbilduz, nire ustez, erakundeak nahiz enpresak ezinbestekoak dira gure egunerokoan. Batetik, nahiz eta enpresak gizarteari ez dioten laguntzen, haiei esker erosi ditzazkegulako gure eguneroko produktuak. Bestetik ordea, GKEei esker gizartea hobetzen jarraitzen duelako.
Enara Iglesias
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.