2021(e)ko otsailaren 27(a), larunbata

Telelana

 TELELANA

Gaur egun oso ezaguna dugun lana egiteko modua telelana da. Geroz eta gehiago baliatzen gara metodo berri honetaz, izan ere, geroz eta enpresa gehiago ari dira horrela lan egiten.

Batetik, aipatzekoa da koronabirusa kontuan izanda, oso egokia dela telelana, horrela, presentzialki lan egiteko eta bilera presentzialak egiteko eta horrela birusaz kutsatzeko aukera murriztu egiten da. Denok dakigunez Covid 19-a izan da telelanaren inpulsatzaile handiena, hau da, pandemia baina lehenago telelanean aritzen zen jendea bazegoen, baina konfinamenduan ia enpresa guztiak (zerbitzu asko ez)  telelanera egokitu ziren haien enpresek aurrera jarrai zezaten, eta normala den bezela hortara ohitu dira. Horregatik, gaur egun, enpresa askok dute aukera eta baita beharra ere telelanaz lan egiteko presentzialki izan beharrean. 

Horrek abantailak eta desabantailak ekarri ditu ekonomiari begira:

Batetik, lan berriak sortu dira, beraz, gazteongan batez ere langabeziak behera egin du, mundu digitalizatu batean sartu direlako enpresak eta bertan trebea den jendea bilatzen delako. Aldi berean, digitalizaziora egokitu diren enpresa hauek, zerbitzu edo eskaintza berriak sortu dituzte, digitalizaioa aprobetxatuz. Gaur egun errazagoa da bakoitzaren gailutik interneten nahi duguna bilatzea eta informazioa eskuratzea, edo nahi dugun hori internetez erostea, eta horrek, enpresen diru sarrerak areagotuko ditu.

Bestetik, 3.sektoreko (dendak batez ere) hainbat zerbitzu, larrialdian daude, izan ere, alde batetik abantailak izan daitezkenak (etxetik behar ditugun produktuak erosi, bai janaria, arropa, edozein aparatu) desabantaila ikaragarria ere izan daitezke. Demagun herriko denda bateko jabeak garela: konfinamendua hasi aurretik, ondo konpontzen ginen, jendeak ez zuen hainbeste erosten internetez eta arropa behar zuenean dendara etortzen zen, nahiz eta batzuetan interneten erosi edo zentro komertzialera joan. Konfinamenduan ezinezkoa genuen saltzea, izan ere, herriko denda txiki bat gara eta ez dugu inongo baliabiderik internet bidez saltzen hasteko. Konfinamendua zegoen bitartean, guk geuk ere gure erosketak internet bidez egiten genituen, ez zegoen beste aukerarik, beraz, ezin genuen herriko dendan ezer kontsumitu eta dirua gastatu. Konfinamendua bukatu zenean, konturatu ginen, herriko jendeak iada ohitura hartua zuela internet bidezko erosketak egiteko, izan ere, erosoagoa izateaz gain, merkeago ere ateratzen da. 

Ikus dezakegun bezala, izugarrizko desabantaila izan da enpresa edo denda askorentzat, eta asokok eta askok haien merkatua itxi behar izan dute, langabezian geratuz. Beharbada, konfinamenduan denda txiki honek interneten web orri bat egin izanez gero eta publizitatea egin izanez gero, izan liteke gure enpresa aurrera atera ahal izana, baina tamalez, desabantaila ikaragarria izan da. Horrelako enpresa asko eta asko daude, telelana sustatzea ia ezinezkoa izan dutena. 

Beraz, telelanak desabantaila ikaragarria ere badu, eta nahiz eta interneten enpresa asko sortu eta beste enpresa askok indar ikaragarria hartu, beste batzuk galtzaile atera dira, atzera bueltarik gabe. 

 GOBERNUZ KANPOKO ERAKUNDEEN ETA ENPRESEN EZBERDINTASUNAK


Gaur egun, geroz eta gobernuz kanpoko erakunde eta enpresa gehiago daude. Egia esan, enpresa gehiegi daudela, eta haien ordez gorbernuz kanpoko erakunde gehiago egongo balira, mundua hobeto joango litzatekeela. Dena den, bi hauek ezinbestekoak ditugu gure egunerokoan. Baina, zeintzuk dira erakunde eta enpresen ezberdintasunak ?

Ezeri ekin baino lehen, aipatu beharra dago Gobernuz kanpoko erakundeak (GKE) pertsona fisikoek edo juridikoek legez eratu duten erakundeak direla, edozein gobernutatik independenteki jarduten duena. Hainbat arlotan jarduten dute GKEek: kultura, garapena, giza eskubideak, ekologia, politika... GKEak, batez ere, herrialde garatuetan sortzen dira; izan ere, ikasle mugimenduetan, sindikatuetan, talde politikoetan parte hartzen duen pertsona-kopururik handienak han izaten baitira.  Enpresak berriz, erakunde ekonomiko eta sozial bat da, gizarteari ondasunak eta zerbitzuak eskaintzen dizkiona, ahalik eta modu eraginkorrenean, ekoizpen-faktoreak, kapitala eta lana alegia, bateratuz.

Hari beretik, enpresa baten eta Gobernuz Kanpoko Erakundeen arteko ezberdintasun nabarmenena, GKEen helburua laguntzea dela eta ez dirua irabaztea. Enpresek edo Konpainien helburua berriz, dirua irabaztea da.  Ildo beretik, erakundeek irabazitako dirua bi multzotan banatzen dute; batetik %89a proiektu eta laguntzarako doa eta %11a gastu, administrazio, txarla, langileen saldoetara zuzenduta doa. Enpresek berriz, irabazitako diruaren portzentaila bat, natura baliabideei, langile eta bestelako zerbitzu eta produktuetara bideratua dago. Dena den, gehien bat, enpresa eta enpresa burua aberasteko gordetzen dute. Honetaz gain, enpresei guk haien produktuak edo zerbitzua kontsumitzen laguntzen diegu, baina GKEn kasuan berriz, guk haiei zerbitzua, dirua, jaria edota arropa ematen laguntzen diegu. 

Aurreko guztia laburbilduz, nire ustez, erakundeak nahiz enpresak ezinbestekoak dira gure egunerokoan. Batetik,  nahiz eta enpresak gizarteari ez dioten laguntzen, haiei esker erosi ditzazkegulako gure eguneroko produktuak. Bestetik ordea, GKEei esker gizartea hobetzen jarraitzen duelako. 

 

 

Enara Iglesias

 

 


COVIDAREN ERAGINA ENPRESETAN

 COVIDAREN ERAGINA ENPRESETAN


2020. urtea urte ekonomikorik txarrena izan da gerra ezkeroztik. Enpresek beren negozioak itxi behar izan zituzten, beharrezko jarduerak izan ezik (farmaziak, supermerkatuak…), pandemiak sortutako kutsadurak murrizteko, eta ireki ahal izan zutenean, ikusi zuten kontsumoaren beherakadak diru-sarrerak gutxitu zituela. Espainiako konpainien %50ek plantillak murriztu behar izan zituzten, eta %47k inbertsioak. 


Duela denbora gutxi egindako ikerketa baten arabera, 2021erako aurreikuspenak hobetu egingo dira, eta hamar enpresarietatik ia zazpik, hau da, %69ak, aurten plantillak handitzea edo mantentzea aurreikusten dute. 2020ko uztailean, enpresen %13k soilik aurreikusi zuten kontratazioak gora egingo zutela, eta gaur egun, berriz, %29k. Beraz, horrek berretsi egiten du aurreikuspen ekonomikoen hobekuntza, hain zuzen ere, txertoaren etorrerari esker.


Hala ere, bost enpresatik hiruk (% 66) ez dute pandemiaren aurreko egoera ekonomikora itzultzea espero, gutxienez 2022ra arte. Izan ere, konpainien %70ek uste dute Espainiako egoera ekonomikoa oso txarra dela, baina %40k uste dute hobera egingo duela hemendik urtebetera. Are gehiago, enpresen ia erdiek, krisiari aurre egitea espero dute, neurriak aplikatuz; %5ek, berriz, haien biziraupena arriskuan dagoela uste dute.


Sektoreka aztertuko bagenu, sektore teknologikoak dira plantilla handituko duten enpresen ehunekorik handiena (%66), turismo-enpresen %59k lan-indarra murriztuko du, eta, baita bankuak (%57) eta jatetxeek ere (%53). Aurten gehien eskatu diren profilen artean, lehenengo hirurek digitalizazioarekin zerikusi handia izango dute: eraldaketa digitalaren kudeatzaileak,% 62; zibersegurtasunean adituak, %46; eta adimen artifiziala bezalako teknologietan adituak, %42.


Azkenik, inbertsioari dagokionez, 2021ean egonkorra izango da, izan ere, inkestatutako hirutik batek (%33) berdin mantenduko duela esan du,% 36k handitu egingo duela eta %32k murriztu egingo duela. Hala ere, teknologia, sektore publikoa eta aktiboen kudeaketa dira aurten inbertsioa gehien handituko duten sektoreak.


2021(e)ko otsailaren 26(a), ostirala

Pandemia Isila

 Jakina denez azken bolada honetan, pandemia berri honen ondorioz, arazo larri eta berriak agertu omen dira azken hilabetetan. Konkretuki, langileen osasun mentalak okerrera egin du abiadura handian eta estresaren, antsietatearen eta depresioaren aurka borrokatzea lehentasun bihurtzen da enpresa handientzat.

Langileen narriadura psikologikoari buruzko datu ofizialik ez dagoen arren, ez dago zalantzarik lankideen egoera mentalean eragina duela, Ana GarcĂ­a de la Torrek, UGTko Lan Osasuneko eta Ingurumeneko idazkariak, dio. Aditu horrek korrelazio argia ikusten du kutsatzeko beldurrak, isolamenduak, etengabeko prestutasunak eta krisi ekonomikoak eragindako narriaduraren eta laneko ezbeharren artean.

Egoera horrek neurriak hartzera bultzatzen ditu enpresak. Horren adibide da Banco Santander. Pandemiaren ondorioz, sendotu egin ditu langileentzako laguntza-zerbitzuak, eta laguntza psikologikoa eman die langile eta senideei; hitzaldiak, motibazio-ikastaroak eta errefortzu psikologikoa; horrez gain, Mi Vuelta izeneko aplikazioa jarri dute bulegoetara modu seguruan itzultzeko. Madrilgo Metroak Well izeneko lan-ongizate integraleko proiektu batean lan egiten du, eta bere zerbitzuen artean laguntza psikologikoa eta prestakuntza eta komunikazio-programak sartuko ditu arrisku psikosozialak murrizteko.

Espainian, antsietateak eta depresioak 23.000 milioi euroko gastua dakarte osasun-sistema publikorako, eta 27,36 euro bakarrik paziente eta urte bakoitzeko. Baina, zoritxarrez, COVIDa dela eta, antsietate eta depresio kasuak asko igo dira eta nahiz eta ez dauden datu zehatzik tratamendu hauen gastuak asko igo dira. Nire ustez, gobernuak lan gogorraa egin behar du egoera hau hobetzeko, gastuak geroz eta handiagoak direlako.

https://elpais.com/economia/2021-02-25/la-pandemia-silenciosa-la-salud-mental-de-los-trabajadores-empeora-a-gran-velocidad.html

2021(e)ko otsailaren 23(a), asteartea

Taxistak eta Uberrak

 Orain arte hirian zehar edo hiri batetik bestera garraiatzeko biderik erosoena taxia hartzea zen oso merkea izan ez arren, baina azken urteotan konpetentzia handia eragin dion enpresa bat sortu da, Uber.

Uber plataformaren bidez, baldintza batzuk betez edonork lan egin dezake bertan, eta aplikazio baten bidez, bezeroekin harremanak sortzen dira, hau da, non dauden abisatu eta bertaratzea ahalbidetzen du aplikazio horrek, gainera bertatik egiten dira zuzenean ordainketak, eskudirurik erabili behar gabe, nahiz eta herrialde batzuetan aukera hori ere gehitu den. Taxia gidatzeko aldiz 150.000€ inguru balio dituen lizentzia bat lortu behar duzu, eta gainera gidabaimen berezi bat eskuratu behar duzu, zure kotxeak ezaugarri zehatz batzuk bete behar izateaz gain.

Uberrak eskaintzen dituen prezioak ohiko taxistak eskaintzen dituztenak baina merkeagoak dira, eta horrek bultzatzen ditu bezeroak lehenengo zerbitzu hau aukeratzera. Taxistak lizentziak balio duena kontuan izanda ezin dituzte prezioak hain merke jarri, eta gainera Uber enpresari baldintza hain zorrotzak ez eskatzea aurpegiratzen dute, nahiz eta badakiten taxi sistema nahiko zaharkitua dagoela. Gainera taxiek Uberrek baina okerrago funtzionatzeak taxistei kalte larria sorten die, horren eraginez ez dago taxista generazio berririk eta, beraz, horrela, ezin dute lizentzian inbertitutako dirua berreskuratu.












Bibliografia: 

https://www.emagister.com/blog/que-necesito-para-ser-taxista/

https://es.wikipedia.org/wiki/Conflicto_entre_Uber_y_los_taxistas

1.argazkia

2.argazkia

Bideo-jokoen industria

 Bideo-jokoen industria geroz eta garrantzia handiagoa izaten ari da gure gizartean eta gure ekonomian. Geroz eta gehiago dira ere, haien jarduera bideo-jokoetara bideratzen dituztenak, bai bideo-jokoaren enpresa sortzaile gisa, bai jokalari profesional ala amateur gisa. Baina zenbateko irabaziak ala onurak eragiten dizkio bideo-jokoen industriak gure gizarteari? Resultado de imagen de videojugos

Irabaziak handiak dira, oso handiak, 150 mila milioko zifra altua gainditzen du. Eta gutxi iruditzen bazaigu, hemendik bi urtetara adituen esanetan, 200 mila milioiak gaindituko ditu. Beste industria batzuekin alderatuz, hirukoiztu egiten ditu zinemaren irabaziak adibidez. Tencent enpresa da, irabazi gehien izan dituen bideo-joko enpresa 19.733 milioi dolar eta ez dira urrun geratzen, Sony eta Microsoft enpresak. Resultado de imagen de Tencent

Enpresa hauen igoeraren zergatiak argiak dira. Gazteriaren artean gero eta gehiago zabaltzen ari den aisialdirako jarduera da. Horrez gain, modan jarri da mundu osoko jokalari profesionalen arteko lehiaketak eta enpresa handiek ere hoiengatik apostu egiten ari dira eta telebistan ere horrelako kateak eta lehiaketak ikusi ditzakegu bideo-jokoaren munduari zuzenduak daudenak. Horrek nola ez eragina du ikuslearengan eta ume askok amets egiten dute, etorkizun batean jokalari profesional izatearekin eta horretarako jolastu eta erosi egin behar da, industriaren hazkundea eraginez. 

Estas son las 25 compañías de videojuegos con más ingresos en 2018 - HobbyConsolas - HobbyIndustria

eSports: Los beneficios de la industria del videojuego superan los 150 mil millones | Marca.com

2021(e)ko otsailaren 20(a), larunbata

Andorra eta youtuberrak

Azkeneko asteetan, Andorra eta Andorrara joan diren youtuberrei buruz asko hitz egin da. Duela hainbat urte hasi zen youtuber eta influencerren mugimendu hau, baina duela aste gutxi batzuk hasi zen jendea honi buruz modu deskontrolatuan hitz egiten. ElRubius youtuberra izan zen lehergailua, Andorrara bizitzera mugituko zela iragarri zuenean. Beraz,  komunikabideak Andorrari buruz hitz egiten hasi ziren: telebistan, interneten, egunkarietan, irratian…


ElRubius youtuberra, Espainiako youtuberrik famatuena da: Youtuben ia 40 milioi jarraitzaileetara eta 5000 milioi bistaratzeetara iristen da. Urtero, 4 milioi euro baino gehiago irabazten ditu. Ala ere, ElRubius kexatu egin zen, zergen ondorioz HACIENDAk irabazten duen diru guztiaren erdia kendu egiten diotelako. Ez da kexatu den youtuber bakarra izan; hainbat youtuber Espainiako zerga sistema bidegabetzat hartzen dute (horien artean Invicthor, Roma Gallardo edo Jordi Wild). Bestalde, herritar asko kexatu egin dira, youtuberren postura inmorala eta insolidariotzat hartu dutelako.


ElRubius justifica su marcha a Andorra


Youtuber hauek Andorra aukeratzen dute bizileku bezala, ez herrialdearen gatik, zergak askoz baxuagoak dituelako baizik. Adibidez: sozietateen gaineko zerga Espainian %25ekoa da, Andorran aldiz %10ekoa. Espainian, %47a ordaintzen da IRPF bezala, Andorran %10. Azkenik, BEZa Espainian %21ekoa da, eta Andorran %4,5ekoa. Espainia eta Andorraren zergen arteko diferentzia oso altua da ikus daiteken bezala. Youtuber hauek Andorrara joaten direnean, dirua aurreztea dijoazte


Resultado de imagen de andorra


Gatazka honek begiak ireki dizkie pertsona askori Espainia mailan: herritarrak konturatzen hasi dira nahiz eta zerga ikaragarri altuak ordaindu, Espainiako zerbitzuak ez dira izan beharko ziren bezain honak (Espainiako gobernuak diru asko xahutzen baitu). Espainiako gobernuak, aitzakia moduan gizarte segurantza, karreterak eta ikastolak ordaindu behar direla esaten dute nahiz eta benetan estatuaren diruaren zatirik handiena honetara ez den joaten. Gatazka hauek, telebistan asko ikusi dira egun hauetan “La Sexta” edo “Antena 3”-en adibidez: hainbat youtuber agertu direlako honi buruz hitz egiten (Invicthor, Ruben Gisbert edo Roma Gallardo adibidez).


Resultado de imagen de gasto general del estado


Nik pertsonalki ez dut gaizki ikusten youtuber hauek Andorrara joatea gutxiago tributatzeko, eskubide osoa baitute nahi duten lekuan bizitzeko. Hau ekiditeko, Espainiako zergak jaitsi beharko lirateke (youtuberrak, erretiratutako kirolariak etab Espainiatik alde ez egiteko). Gainera, youtuberretaz bakarrik hitz egiten da, baina unibertsitario edo erretiratutako kirolari askok berdina egiten dute.


https://www.lavanguardia.com/tecnologia/videojuegos/20210131/6211696/elrubius-impuestos-justifica-marcha-andorra-video-seo-ext.html

https://www.youtube.com/watch?v=6AZCrKrYHBk&t=222s

Etorkizuneko autoak

Teknologia oso azkar ari da aldatzen, egunero makineria eta sistema berriak asmatzen dira. Asmakizun hauek merkatuan kokatzen dira izugarrizko aldaketak ekartzen eta geroz eta aukera handiago eta askotarikoak eskainiz. Hauetariko adibide garbi bat mugikorren mundua da, geroz eta azkarrago ateratzen dituzte mugikor modelo berriak, hauek aurrekoak baino teknologia hobea dute eta konpetentzia presionatzen dute beraiena baina hobea den produkutu bat ateratzeko. Azkenean, horregatik ari da gure garaia hain azkar garatzen.

Mugikorrak alde batera utzita, adituek teknologiaren barruan ikusten duten aldeketa edo boom gertukoena automobilgintzaren arlokoa izango da. Izan ere ematen du, geroz eta gertuago daudela gidaririk gabeko autoak. Hainbat enpresa eta marka dira horren atzetik dabltzatenak. Lehiaketa izugarria piztu da zein izango den lehena hau lortzen.

Behin baino gehiagotan entzun den Tesla motors enpresak kotxe pilotodun automatikoak ateratzen ari dira. Serietik datozten Tesla auto berri guztiak, gaur egun pilotu automatikoaren funtzioak eskaintzeko gai den hardware aurreratu batekin datozte; eta etorkizunean gidatze automatikoko funtzioak izango dituzte, denborarekin funtzionaltasuna hobetzeko diseinatutako software-eguneratzeen bidez.

Hori ez da guztia, hain ezaguna den APPLE enpresak auto automatikoak sortzeko eta fabrikatzeko proiektu bat dauka martxan Hunday motor enpresarekin bat eginez. Hiltzat jo zuten, eta bertan behera utzi zuten, baina Apple-en auto elektrikoa indartsu itzuli da. Hilabete asko albiste adierazgarririk gabe egon ondoren, Apple Car berriro agertu da, eta inoiz baino gertuago egon liteke: 2021 eko berririk ezustekoena izango litzateke hau sagarraren enpresaren barruan.

Etorkizuneko autoak %100 elektrikoak izango dira, autonomia altukoak eta hainbat ezaugarri edukiko dituzte:

  • Atasko gutxi: kotxeak beraien artean konektatuak egotean ataskoak asko gutxituko dira eta denbora hobeto antolatua egongo da.
  • Larrialdietarako dei automatikoa: istripuren bat gertatuezkero kotxeek automatikoki deituko lukete larrialdietarako zenbakira eta horrek arazo asko saihestu ditzazke bidaiariak ezin mugitu daitezketen kasuetan.
  • Kotxe autonomoak: autoak autonomoak eta gidaririk gabekoak izatean, bidaiariek denbora beste zerbaitetan inbertitu dezakete.
  • Segurtasuna: kotxeak beraien artean konektatuak egotean zailagoa izango da istripu bat gertatzea. Beraien arteko distantzia mantentzea errazagoa izango da, eta semaforoak eta pertsonak detektatzeko hainbat sentsore edukiko dituzte.

Balorazioa bat eginez, etorkizunean automobilgintza asko aldatuko da, lehenik eta behin auto ia guztiak %100 elektrikoak izango direlako eta geroz eta gehiegok gidari automatikoa edukiko dutelako. Ekonomiaren adetik, auto ekonomiko, kalitatezkoa eta produzigarria lortu edo diseinatzen duen enpresa automobilgintzako lehiaketako buru jarriko da eta hortaz izugarrizko irabaziak edukiko ditu. Horregatik gaur egun munduko potentzia diren enpresek beraien autoa merkaturatu nahi dute.

Resultado de imagen de tesla motors      Resultado de imagen de apple car

Bibliografia:

2021(e)ko otsailaren 19(a), ostirala

Munduko 10 herrialde aberatsenak

Herrialde aberats horietan bizi diren munduko pertsona aberatsenek 2,300 milioi dolarreko aberastasun kolektiboa dute, munduko ia nazio guztien BPGa gainditzen duena. Hamar digituko ondasunak dituzten pertsonak nahi duten tokian bizi daitezke. Askok leku berberak dituzte gustuko.


2019ko Forbeseko aberatsen zerrendako 2.153 kideetatik 551ak, munduko 1.860 hirietako 10 hiri ospetsuenetan bizi dira. 


New York hiria da zerrenda-burua 84 milioidunekin. Datu bitxi bezala, 469,700 milioi dolar ondare garbi konbinatua Austriako BPG baino handiagoa dela esan dezakegu. New Yorkek, Estatu Batuetako hiririk handienak eta munduko bi burtsarik handienen egoitzak, aberats gehienak hartu ditu herrialdean bost urtez jarraian. Bolada 2015ean hasi zen Mosku garaitu zuenean.


Munduan bizi-kalitate onena duten hiriak honako hauek dira:


10. Mumbai

  • 37 aberats (-8 2018tik)

  • Ondare garbiak guztira: 184,400 mdd

  • Egoiliar aberatsena: Mukesh Ambani petrolio eta gasaren oinordekoa, 50.000 metro.


Ziuraski, munduko bizilekurik garestiena izango denaren etxea da: Ambaniko 27 pisuko jauregia, 1,000 milioi dolarrekoa da. Historiako ezkontza handi eta garestienetako baten lekua izan zen.


9. Seul

  • 38 aberats (-3)

  • Ondare garbia guztira: 99,900 mdd

  • Egoiliar aberatsena: Lee Kun-hee Samsungeko presidentea, 16,900 mdd (milioi dolar)


Hego Koreako aberats bat ez beste guztiak hiri handienean bizi dira, eta guztiak hegokorearrak dira. Seulgo pertsona aberatsenek nazioko enpresarik handienak kontrolatzen dituzte, Samsung eta Hyundai munduko potentziak barne. 


8. Shenzhen

  • 39 aberats (-5)

  • Ondare garbia guztira: 190,500 mdd

  • Egoiliar aberatsena: Ma Huateng, Tencent, 38,800 mdd


1980ko hamarkadako Txinako erreforma ekonomikoetan "gune ekonomiko berezi" gisa izendatua, Hong Kong mugako hiria gune ekonomiko eta turistiko bihurtu da. 


7. San Frantzisko

  • 42 aberats (+8)

  • Ondare garbia guztira: 109,200 mdd

  • Egoiliar aberatsena: Dustin Moskowitz Facebookeko sortzaileetako bat, 11,100 mdd


Estatu Batuetako iraultza teknologikoaren bihotza, San Frantzisko, Uber, Airbnb eta Pinteresten sortzaileentzako oinarria da. Aro digitaleko konpainien etorrerak Estatu Batuetako hiririk garestiena bihurtu du.


6. Shanghai

  • 45 aberats (-5)

  • Ondare garbia guztira: 110,700 mdd

  • Egoiliar aberatsena: Colin Huang merkataritza elektronikoko enpresaria 13,500 mdd


Mundu osoan merkataritza elektronikoak gora egin ahala, Huangena bezalako aberastasunek ere gora egiten dute, Interneteko Pinduoduo txikizkariari lotuta baitago.


5. Londres

  • 55 aberats (+0).

  • Ondare garbia guztira: 226,000 mdd

  • Egoiliar aberatsena: Mikhail Fridman banku errusiarraren sortzailea, 15,000 mdd


Londres, beste edozein hiri baino bost izarreko hotel gehiagorekin, meka bat da super aberatsentzat. 20 britainiarrek hiri kosmopolitari etxe deitzen dioten bitartean, 23 herrialdetatik atzerriratutako 35 aberats, tartean India, Islandia eta Errusia, Londresera joan dira bizitzera. 


4. Beijing

  • 61 aberats (-3)

  • Ondare garbia guztira: 193,300 mdd

  • Egoiliar aberatsena: merkataritzako ondasunen titan Wang Jianlin, 22,600 mdd


Beijing Txinako bi aberats gazteenen etxea da, biak Interneteko garaiko produktuak: Jihan Wu 33 urteko kriptomoneta meatzaria eta Zhang Yiming 35 urteko ByteDanceko presidentea. 


3. Mosku

  • 71 aberats (-6)

  • Ondare garbia guztira: 336,500 mdd

  • Egoiliar aberatsena: Leonid Mikhelson gas naturalaren oligarka, 24,000 mdd


Errusiako aberats guztien ia% 80 bere hiriburuan bizi dira, hau ere bere hiririk populatuena delarik. Mosku AEBko Altxorrak 2018ko apirilean zigortutako bost dirudunen etxea da.



2. Hong Kong

  • 79 aberats (+2)

  • Ondare garbia guztira: 355,500 mdd

  • Egoiliar aberatsena: Li Ka-shing konglomeratuaren erregea, 31,700 mdd


Hiriko etxebizitzen prezioak laukoiztu egin dira atzeraldi Handiaz geroztik, gobernuaren eskaintzaren kontrol handiari esker. Merkatuaren gorakadak Lee Shau Kee eta Peter Woo bezalako garatzaileen dirutza gainditu du, eta Hong Kongeko 29 billonariok (eta bere hamar aberatsenen erdiek) ondasun sustraiak dituzte aberastasun iturri nagusi gisa. 



1. New York

  • 84 aberats (+1)

  • Ondare garbia guztira: 469,700 mdd.

  • Egoiliar aberatsena: Michael Bloomberg hedabideetako handikia, 55,500 mdd


Big Appleko aberats batzuk New Yorken jaio eta hazi ziren, horien artean, Ronald Lauder, Estee Lauderren oinordekoa, Jamie Dimon, JPMorgan Chaseren buruzagia eta Henry Swieca, Highbridge Capitalen sortzaileetako bat. Dimon eta Swieca aberastasunak finantzetan eraiki zituzten 40 aberatsenetako bi dira, horietatik aberatsena Carl Icahn da, 2018an dirua irabazteko estaldura funtsen administratzaile bakarrenetakoa.


Eta hiriko jaberik ospetsuenak Etxe Zuria deitzen duen arren, etxean, beste 17 aberats bizi dira New Yorken. Horren barruan dago Steven Roth newyorktarra, zeinaren Vornado higiezinen konpainiak Trumpen etxe-orratzaren% 70 zuen 1290ean.


AUTONOMO FALTSUAK

 

 AUTONOMO FALTSUAK

 

   Jakina denez, garaiak aldatu egiten dira eta horrekin batera gure ohiturak ere aldatzen dira.  Lehen ez zen hain ohikoa janaria prestatua eskatzea, baina gaur egun guztiz normala ikusten dugu. Izan ere, gehienak momentu batean edo bestean, ez prestatzeagatik, zerbitzu hau erabili egiten dugu. Eta horrela sortu egin dira lanbide berriak, "riders" deitutakoak bezalakoak. Hauek bai txirrindaz, bai motorrez, mezulari gisa lan egiten dute janari prestatuak etxeetara eramaten.

Langile hauek, orain arte, autonomo bezala funzionatzen zuten. Hau da, ez zeukaten ez soltata finkorik, ez oporrik, ez langabezirik... , eta ez bazuten lan egiten ez zuten kobratzen noski. Beraien baldintza kaskarrak salatuta, epaitegi batzuk eta gero Auzitegi Gorenak arrazoia eman die eta agindu egin dute "riders-ak" autonomo faltsuak direla, eta berez, lan egiten duten enpresek kontratatu behar dituztela, enpresako langileak  bihurtuz.

Gauzak horrela, beraien lan baldintzak asko hobetuko dira. Besteak beste, gizarte segurantza enpresarien ardura izango da eta ez langileena, autonomoekin gertatzen den bezala. Eta zer esanik ez, langilea gaixotzen bada, bere eskubide guztiak mantenduko ditu nahiz eta etxean geratu, bajaz. Eta noski, hemendik aurrera beraien lan harremanak guztiz araututa geratuko dira. 

Ematen du ba, dena abantailak direla, edo hori suposatzen nuen nik. Baina, berria atera bezain pronto, batzuetako  iritziak ere atera ziren. Nire harridurarako, batzuk ez zuten nahi bere lan baldintzak aldatzea. Izan ere, gizon batek azaltzen zuen orain soldata ona irabazten zuela hilabetearen bukaeran, eta aldaketekin, askoz gutxiago irabaziko zuela pentsatzen zuen. Horri bakarrik balioa ematen zion. Berez, nik  pentsatzen nuen berri ona zela, baina ez dakit horrelakoa izango denik. Inplikatutakoak esan berharko dute!


Un rider de Glovo en el centro de Barcelona.


https://www.berria.eus/paperekoa/1925/012/001/2021-01-14/nomina-jasotzeko-borrokan.htm

https://www.elcorreo.com/economia/tu-economia/sentencia-sobre-falsos-autonomos-como-afecta-a-los-riders-y-repartidores-20210129081741-nt.html 

eta argazkia notizia hontatik: https://elpais.com/economia/2021-02-10/glovo-paga-21-millones-a-la-seguridad-social-por-los-repartidores.html

2021(e)ko otsailaren 18(a), osteguna

Angulas Aguinagaren record historikoa


ANGULAS AGUINAGA

Enpresak %48ko hazkundea lortu du negozioan, eta nazioartean presentzia handia izan du: 2016an %11 izatetik 2019ko amaieran %36 izatera.

SUPER BOWL ETA PUBLIZITATEA


SUPER BOWL ETA PUBLIZITATEA

Super Bowl AEBetako amerikar futbol profesionaleko ligaren NFLko txapelketako azken partiduari ematen zaion izena da. Super Bowla telebista bidez ikusi daiteke AEBn, eta urte osoan audientzia gehien izaten duen ekitaldia da. 


Talde irabazleari
 "Vince Lombardi Trofeoa" 
eman ohi zaio eta talde irabazlearen jokalari bakoitzari Super Bowl irabazleen eraztun bana, azken hau AEBetan kirolarien, amerikar futbol zaleen eta bildumazaleen artean oso objektu preziatua da.

Super Bowla (Super Bowl Sunday edo Super Sunday izenez ezaguna), otsaileko lehen igandean egiten da eta AEBetako kirol ekitaldirik garrantzitsuena da, baita mundu osoko garrantzitsuenetako bat ere.

Munduan batez beste 100 milioi ikusle biltzen ditu, beraz, Super Bowla duen audientzia ikaragarria ikusita oso aukera ona izaten da munduko baina batez ere AEBko hainbat marka haien iragarkiak jartzeko. Hau jakinda, nabaria da Superbowla izugarrizko dirua lortzen duela soilik publizitatean.

Azken hamarkadako ikusleen zifra baxuena 98,2 milio pertsonakoa izan zen 2019an eta hala ere urte horretan 382 milio dolar lortu zituzten soilik publizitatean. Publizitate irabazien Record-a 2017an izan zen eta  534 milio dolar lortu zituzten iragarkietan.

Publizitatea 50 minutu inguru irauten du eta 55-70 bitarteko anuntzio desberdin jartzen dituzte, eta kontuan hartuta kalkulatzen dela iragarki segundu bakoitza 175.000 dolar balio duela, lortzen duten dirua oso kantitatea altukoa izaten da. Adibidez, Fox katea 5,6 milioi dolar ordaintzera iritsi da 30 segundoko publizitate espazioagatik.




Baina, azken urte honetan Coronavirusa dela eta, jakina da irabaziak asko murriztu dituztela, oraindik zifra ofizialak argitaratu ez dituzten arren. Gainera, diru asko gastatzen duten marka handi batzuk ez dira agertu urte honetako Super bowl-ean, adibidez Budweiser garagardo marka.

Publizitatea kenduta beste hainbat modutan dirua galdu dute adibidez %37ra murriztuak izan dira Super bowl-aren apostuak eta estadioaren kapazitatea murriztu da 22.000 pertsonetara bere benetako kapazitatea 65.000 pertsonekoa izanda.


Super Bowl-aren historiako iragarkirik garestienak honako hauek dira:


  1. 1. Amazon, Alexa - 2020- 16,8 mill. $ - 90 sg.
  2. 2. Google, Google Assistant Loretta - 2020 - 16,8 mill. $ - 90 sg.
  3. 3. 84 Lumber - 2017- 16,2 mill. $ - 90 sg.
  4. 4. Ford, Ford Ride-Sharing - 2017 - 16,2 mill. $ - 90 sg.
  5. 5. Chrysler - 2014 - 16 mill. $ - 120 sg.
  6. 6. Amazon, Alexa - 2019 - 15,6 mill. $ - 90 sg.
  7. 7. Kia, Kia Telluride - 2019 - 15,6 mill. $ - 90 sg.
  8. 8. Samsung, Galaxy S III - 2013 - 15,2 mill. $ - 120 sg.
  9. 9. Amazon, Echo - 2018 - 14,9 mill. $. - 90 sg.
  10. 10. Toyota, Toyota Prius - 2016 - 14,4 mill. $ - 90 sg.

 ESTEKAK: