2016(e)ko azaroaren 30(a), asteazkena
Legezkoa izatea edo komenigarria izatea
Galdera baten erantzunak baldintzatuko du partekatze ekonomiaren geroa Europako Batasunean. Zer da Uber, zerbitzu digital bat ala garraio konpania bat?
Aplikazio huts bat dela iritziz gero, libre samar hedatu ahal izango da Europar Batasun osoan. Garraio konpaniatzat jotzen badu, sektore horretako enpresek jarraitu behar dituzten arauak bete beharko ditu.
Bartzelonako taxi enpresa batek Uber salatu zuen, hainbat gastu ez dituelako ordaintzen eta betetzen (seguru kontuak) eta hori bidezkoa ez zela zioten.
Baina hemen, zein da kontua benetan? Ez dela bidezkoa Uberrek egiten duen lana, ez dituelako inolako seguruak ordaintzen edo taxi enpresei konpetentzia handia egiten diela?
Hemen kontua da Europar Batasuneko zein estaturi komeni zaien Uber legala izatea eta zeintzuei ez, eta horrek desadostasuna sortu du batzordean.
Baina bidezkoa al da aplikaziok batengatik Europako ekonomiaren geroa kilikoloan egotea? Beti egongo dira ez-adostasunak, gero eta gehiago gainera baina ezin deguna da horrelako gauza txiki batengatik geroko adostasunak larrian jartzea. Eta agian hau ez da Europar Batasunaren erabakia, estatu bakoitzarena baizik. Bakoitzak ikusi behar du nola afektatzen dioen bere ekonomiari.
2016(e)ko azaroaren 29(a), asteartea
Pentsioak ez dira betirako
Azken aldian, geroz eta gehiago hitz egiten da pentsioei buruz. Pentsioak beharrezko den diru kopuru bat da. 65 urte baino gehiago edota ezinduek jasotzen duten soldata da. Honekin, pertsona asko eta askok bere eguneroko janaria aseguratu dezake. Ongizate sistemaren adar lodienetako bat izanez. Eta azken aldian kometario komun bat izatearen arrazoia pentsioen erreserba kutxa bukatuko delako da, hau da, Espainiak, erreserba kutxa bat zuen larrialdi edo krisi garaietan, pentsioak ordaintzeko. Eta 2008. urtetik aurrera krisi baten barruan gaudenez, kutxa hau erabili behar izan dute.
Baina kutxa hau, betirako ez denez, bukatu egingo da ,oso denbora gutxian gainera. Baina zer gertatuko da gure pentsionisten pentsioekin? Herrialdea krisian dago, kutxa bukatzen denean diru mordo hau nondikan aterako duten misterio bat da.
Soluzioetako bat, pentsioak jaistea izango litzateke. Baina politikoek ez dute neurri hori hartu nahi, zahar asko haserretu egingo zirelako. Eta hau, partidoen eta politikaren ondamendia izango litzatekeelako.
Zer soluzio emango dio gobernuak arazo larri honi?
2016(e)ko azaroaren 24(a), osteguna
TURISMOA
Donostian azken urteetan
turismoa igo egin da. Baina jendeak ez dauka oso garbi bere iritzia gai
honekin. 2016an Donostia Europako kultur hiriburua da beraz ekitaldi honekin
turista gehiago jaso ditu Donostiak etekin asko utziz. Baina mundu guztiak
iritzi bera dauka?
Alde batetik, aurpegian
irribarre batekin jasotzen dituzten pertsonak dira, gehienetan tabernetako
zerbitzariak, hotelak, .... Hauei komeni egiten zaie turismo asko izatea
azkenean horretaz bizi baitira! Baina ez dira bakarrak, udaran hiri hau
turismoaz bizi da eta horrek uzten duen irabaziaz.
Beste alde batetik,
ulergarria da jendea nekatuta egotea. Azken aldietan jendea pilatuta egoten da,
adibidez egun ona egiten duten egunetan jendea Boulevard-eko kalean. Alde
zaharreko bizilagunak batez ere zaila izaten dute etxera iristeko horregatik
ulergarria da beraien nekagarritasuna gai honekiko. Kaleak zikin egoteak udaletxeek
kaleen garbiketan diru gehiago jarri behar dutela esan nahi du. Eta ondo dago
dirua kaleen mantenuan erabiltzea, baina ez litzateke horren beharrezkoa izango
turistek kale zikinak ez badituzte uzten.
Orain dela aste batzuk,
Lenguako klasean Arturo
Pérez-Reverte “Nefertari va lista” izenekoa, hemen turismoari buruz hitz
egiten zuen. Reverteren iritziz turismoa ez da lehen bezalakoa. Gaur egun,
monumentu historikoei errespetua galdu diegu eta egia da. Zenbat ero ikusi izan
ditugu alde zaharreko kaleak zakarrez beteta? Ez dugu besteengan pentsatzen, gu
gera gure munduaren zilborra. Baina, asko kexatzen gera kanpotik etortzen diren
turistetan baina gu beste herrialde batera joaten garenean nola da gure portaera?
Turismoak bere gauza txarrak eta onak dakartza. nire ustez turismoa gauza ona da baina ulergarria da mundu guztia nirekin ados ez egotea bakoitzak bere iritzia bait du! Baina guztiak pozik bizitzeko oreka bat bilatu behar da. ☼☺
ENPRESA PRIBATUEN BEREKOITASUNA
Eguneroko enpreseei erreparatuz gero, gehiengoak duen helburu
nagusia mozkinak maximizatzea dela konturatuko gara. Hala ere, bigarren mailako helburu batzuk dauzkate; ingurunearekiko errespetua,
lan-postuak sortzea... etab.
Horrez gain, hauekiko
desberdintzen diren enpresak ere badaude, admistrazioaren mende daudenak
hala nola. Hauek, lanpostuak sortzea dute helburu nagusi, ongizatea
bermatzen baitute. Zehazki, Espainiako konstituzioaren arabera,
herritar guztiek daukate lan-postu duin bat izateko eskubidea eta zentzuzkoa da beraz, administrazio publikoak lanerako postu handana eskaintzea.
Honekin batera, esan beharra dago, krisi
garaietan, administrazioak enpresa publikoak pribatizatzeko joera duela; besteak beste Osakidetza bezalako osasun-zentroak, eta azken finean
irabaziak maximizatzera jotzen duten enpresen jabeek edo goi kargueek
diru kopuru handia irabazten dute. Hori ikusita, bidezkoa al da enpresa pribatuek daukaten jarrera berekoia?
Lotsagarria da nire ustez enpresek azaltzen duten jarrera, pertsonekiko errespetu falta handia dela iruditzen baizait. Bukatzeko beraz, behin enpresen helburu nagusiak aztertu ondoren, oso garrantzitsutat jotzen dut administraziopean dauden enpresen lana nola edo hala goraipatzea; hauek, pribatuak direnek ez bezala, aukera-berdintasuna eskaini eta pertsona ororen duintasunarekiko errespetua eta kezka adierazten baitute.
2016(e)ko azaroaren 23(a), asteazkena
Instrumentuak
Musika entretenimendu-munduko arlo oso garrantzitsua da. Milaka musikari daude, bai abeslariak bai instrumentu joleak. Saltzen dituzten diskoekin eta ematen dituzten kontzertuekin diru kantitate izugarri handia mugitzen du industria honek, non gutxik lortzen duten bizimodua aurrera ateratzea.
Hori guztia ez litzateke posiblea ez bazen instrumentu fabrikatzaileei esker. Ez dira agertzen aldizkarietan, beraiek egindako instrumentuak erabiltzen dituzten musikariak bezala, eta urrunetik ere ez dute lortzen hainbesteko ospea ezta dirua. Beraien lana, hala ere, ez da makala. Piezaz-pieza eraiki behar dituzte eskuz, betiere makinen laguntzarekin. Orduak, egunak eta asteak ere eraman ditzake instrumentu bakar bat egitea.
Fabrikatzaile hauek instrumentu mota desberdinetan espezializatzen dira. Korda-instrumentu egileak "Luthier" izena hartu dute. Famatuenetako bat Antoni Stradivari litzateke. Bere obrak Stradivariusak izeneko biolinak dira, XVII. mendekoak. Mundu osoan ezagunak dira, eta bai kolekzionistek zein biolin joleek diru kantitate oso altua ordainduko lukete haietako bat edukitzearren. Hammer Stradivariusak du orain arte errekorra haien artean. 2006an subastatu zen 3.544.000$-engatik.
Musikariek beti erakusten dituzte arro beraien instrumentuak, haietaz bizi bait dira. Bitartean, fabrikatzaileak itzaletan geratzen dira, Yamaha, Kawaii... marka handien menpe, eta askotan ez da kontuan hartzen atzetik dagoen lan gogor eta neketsua. Kontuan hartu behar da, instrumentu bakoitza eskuz egina dagoela, detaile txikienean ere denbora luzea emanez. Instrumentu osoak egilearen firma darama, itxuratik eta materialetatik hasita, barniz pintzelada bakoitzeraino. Egilearen arima bera.
Fabrikatzaile hauek instrumentu mota desberdinetan espezializatzen dira. Korda-instrumentu egileak "Luthier" izena hartu dute. Famatuenetako bat Antoni Stradivari litzateke. Bere obrak Stradivariusak izeneko biolinak dira, XVII. mendekoak. Mundu osoan ezagunak dira, eta bai kolekzionistek zein biolin joleek diru kantitate oso altua ordainduko lukete haietako bat edukitzearren. Hammer Stradivariusak du orain arte errekorra haien artean. 2006an subastatu zen 3.544.000$-engatik.
Musikariek beti erakusten dituzte arro beraien instrumentuak, haietaz bizi bait dira. Bitartean, fabrikatzaileak itzaletan geratzen dira, Yamaha, Kawaii... marka handien menpe, eta askotan ez da kontuan hartzen atzetik dagoen lan gogor eta neketsua. Kontuan hartu behar da, instrumentu bakoitza eskuz egina dagoela, detaile txikienean ere denbora luzea emanez. Instrumentu osoak egilearen firma darama, itxuratik eta materialetatik hasita, barniz pintzelada bakoitzeraino. Egilearen arima bera.
JENEROEN DESBERDINTASUNA
Gaur egungo gizartean koloreen garrantzia ikaragarria da; koloreek gauzak irudikatzen baitituzte, urdin eta arrosa koloreak besteak beste. Lehenengoa mutilekin eta bigarrena neskekin erlazionatzen baita.
Enpresak hortaz baliatzen dira, horrela produktu berdinari etekin gehiago ateratzen diotelarik. Gertakari hau modu ulergarriago batean adierazteko, Lego enpresak erabilitako estrategia azalduko dut. Enpresa honek darabilen azpijokoa, produktu bera ezaugarri desberdinekin saltzean datza; era honetan saldutakoagatik lortzen diren etekinak handiagoak direlarik.
Adibide hau etxeko ekonomiara ekarrita, zureak dituzun mahi jokoak, partxis edo Fournier-en kartak adibidez, ale bakarra behar duzu seme-alaba guztientzat. Aldiz, erosi beharrekoa Legoak baldin badira, alabarentzako bada nesken diseinua dutenetara joko duzu, semearentzako mutilen diseinukoa dutenetara jotzen duzularik.
Marketing mota hau erabiliz gehiago kontsumitzera behartzen gaituzte eta beraz guri iruzur eginda multinazionalek izugarrizko etekin handiak lortzen dituzte.
Enpresak hortaz baliatzen dira, horrela produktu berdinari etekin gehiago ateratzen diotelarik. Gertakari hau modu ulergarriago batean adierazteko, Lego enpresak erabilitako estrategia azalduko dut. Enpresa honek darabilen azpijokoa, produktu bera ezaugarri desberdinekin saltzean datza; era honetan saldutakoagatik lortzen diren etekinak handiagoak direlarik.
Adibide hau etxeko ekonomiara ekarrita, zureak dituzun mahi jokoak, partxis edo Fournier-en kartak adibidez, ale bakarra behar duzu seme-alaba guztientzat. Aldiz, erosi beharrekoa Legoak baldin badira, alabarentzako bada nesken diseinua dutenetara joko duzu, semearentzako mutilen diseinukoa dutenetara jotzen duzularik.
Marketing mota hau erabiliz gehiago kontsumitzera behartzen gaituzte eta beraz guri iruzur eginda multinazionalek izugarrizko etekin handiak lortzen dituzte.
2016(e)ko azaroaren 16(a), asteazkena
INTERRAIL-a Debalde 18 urte betetzen dituzten gazte Europear Guztientzat
Lehengoan, EUko parlamentuan, jarri zen proposamena izan zen. Interrail pasea doainik ematea, EUko 18 urteko biztanle guztiei. Honek asko aldatu dezake EUko dugun ikuspuntua.
Eta noski honek inbertsio oso garrantzitsua egitea ekarriko luke.
Honek, Interrailek duen tren zerbitzua handitu eta berritu beharko luke. Tren zerbitzua aldatuz eta berrituz.Italiako Lehen ministroak inbertsio hau, pertsona bakoitzarentzat 200 eta 479 € inbertitzea suposatulo luke.
UEk ere hipotesi moduan jarri du, doainik kupo hauek eman beharrean, sorteo moduan ematea.
Honek EU bateratze prozesura eramatera eramango luke, hau da, EUko herriande guztiak Europearragoak izatera eramango luke.
(Interrail-eko erabiltzaile bat trenetik jaisten)
EUk orain ere proiektu oso parekoak ditu, unibertsitarioentzat. ERASMUS deiturikoa. Honek , Europarrei, Europako edozein lekutara joatean datza, hemen, beste gauzak ikasten duten bitartean.
Bukatzeko, nire iritzia ematea gustatuko litzidake. Eta nik argi daukat, ideia hasu oso ona izango dela. Gizarte Europearrarentzat eta EUko etorkizunarentzat. Azken finean, etorkizunean batasun bat mantentzea nahi badugu EUko zonaldeko jendea kontentu izatea garrantzitsua da.
Testu hau egiteko EL PAÍS era jo dut informazioa jasotzeko.
2016(e)ko azaroaren 15(a), asteartea
Donald Trump-en "Sarrera" UEn.
Duela aste bat, Donald Trump, Estatu Batuetako inmobiliarien magnatea presidente bihurtu zuten Estatu Batuarrek. Donald Trump ideia contserbadoreak dituen pertsona izanda, inmigranteen aurkako politika egin du, eta honek oso ondorio larriak ekarri ditzake munduko ekonomiarentzat. Baita Estatu Batuarrarentzat ere bai.
Elekzio demokratiko hauetarako bere kanpainan, Mexikon horma izugarri bat jarri nahi zuela esan zuen batik bat, baina ez hori bakarrik. OTANen EEUUren partizipazioa kendu nahi zuela esan zuen. Honek oso ondorio larriak ekarri ditzake EEUUrentzat baina batez ere EUrentzat. Izan ere, OTANen gai asko jorratzen dira, eta gainera OTANek seguritatea ematen dio EUri. Izan ere, OTANen sistemak diona, guztiak beraien artean lagundu behar direla. Eta badakigu EEUUren armada oso garrantzitsua dela.(munduko garatuena).
(Donald Trump EEUUko bandera bere atzean duela)
Baina Trump ek OTANetik EEUU ateratzea baimentzen badu, EUk seguritatea galduko luke. Baina ez hori bakarrik, EU oso lotua dago EEUUrekin, izan ere, produktu edo innobazio asko eta asko partekatzen dutelako. Gainera ekonomikoki ere oso lotuta daude, EUk merkatu librea ireki duelako EEUUrekin eta alderantziz.
Hau guztia esanda, ondorio bezala ,esan nahiko nukeena, EUk ekonomikoki asko galduko duela Trump presidente egoten bada.
2016(e)ko azaroaren 14(a), astelehena
¿Nola egiaztatu dezakegu billete bat faltsua edo benetakoa den?
Euroetako billete faltsuen gehiengoa
errazki antzeman daitezke, ukimenagatik soilik, baina itzuliak hartzeko eta
haiek sakelan sartzerakoan ez dago joera hori begiratzeko, eta solik itzuliak
hartzean kontzentratzen gera.
Euroetako billeteak egiten dira inprimatze-teknologia sofistikatuak erabiliz eta
euroetan ale faltsuko detekzioa eramaten dute errazten duten segurtasuneko elementuetako saila gehituta
arreta-minimoa haiei soilik uztearekin. Ez da inongo billeterik onartu behar zalantzak
badituzu, bere legitimitatearen gainean. Egia esan, egin behar den bakarra
ukitzea, begiratzea eta billetea biratzea da.
Gai honetan oinarrituz, esan daiteke,
egunerokoan billete ez oso handiak erabiltzen direla eta ez normalean ez
dagoela horrelako inongo arazorik. Baina egia da, egunen batean erosketa
handiago bat egiterako orduan egia dela tokatu daitekeela, normalean jendeak ez
du tranparik egiten, edo nik dakidanez behintzat. Ikusita daukat Merkadona-n horrelako
kasu bat. Eta egiten dutena da enkargatuari deitu eta berak konprobatzen du.
Egia da baita ere gaur egun dagoen
situazioarekin, bat baino gehiago tranparen bat egiten saiatzea, baina bakarrik
pentsatzeaz sartzen zaren morroian… galanta da.
Bukatzeko esan behar dudan bakarra da,
Diruaren imitazio on-ona egin beharko litzakela gezurretan ibiltzeko, eta oso
zaila ikusten dut… Hemen behintzat… Posible ez dala pentsatzen dut.
Espainiar industria emplegu-sortzaile handienetakoa
Espainian soilik, tabakoaren industriak izugarrizko onura ekonomikoa suposatzen du, honek ematen baitizkio Espainiako 61mila langileei enplegua urtero eta gainera inpostu osoen 9.100 milioi euro baino gehiago industria honek mugiarazten ditu.
Kanpainia asko egiten dira tabakoaren eragin negatibootaz kontzientziatzeko baina ez dira egiten esateko tabakoari esker langabezia maila asko murriztu dela. landare honen kultiboa nekazaritza arloan langabezi handiena duten bi komunitate autonomoetan kokatu zen (nahita) Andaluzian eta Extremaduran, hain zuzen ere. Gainera, sektore hau izan da kalte gutxien jaso zituenetakoa krisiaren ondoren, nahiz eta, diruz justu ibili biztanle asko, gehienek beste motatako “kapritxoetan” murriztu zuten, bana ez tabakoari zegokionan.
Kanpotik ekarritako tabakoak, hau da kontrabandoko tabakoak, Espainiari 1.000 milioi euro galtzea suposatzen dizkio,eta honek langabezia murrizteko esfortzuak pikutara bidaltzen ditu. Ideia bat egiteko, 2014ean tabakoaren industriak langabezian zeuden 6.853 nekazariei enplegua eman zien. izan ere Espainia beti izan da Europako potentzia handienetako bat, tabako industriari dagokionean, 7.100 milioi euroko irabaziekin urte berean.
Baina beste ikuspuntu batetik ikusita, benetan gure ekonomiaren zati handi bat, biztanleei kalte egiten dion zerbaitek kontrolaturik egotea nahi dugu? Dirudienez bai. Izan ere, proposamen asko egin dituzte erretzaileen adina 16 urteetara jaisteko, eta gobernuak antza da ezin zuela presioarekin eta baiezkoa emango diola proposamen honi. Honek izugarrizko gorakada suposatuko du industria honetan, eta horrekin batera, langabeziaren murrizketa eta diru gehiago irabaztea estatu espainiarrak.
Azaroan Dagoenekiko Gabonetan?
Lehengo batean erosketak egitera joaterakoan dagoeneko Gabonetako apingarriak turroiak polboroiak eta mazapanak, ... salgai zeudela ohartu nintzan baina zer dela eta? Oraindik azaroa erdialdean gaude!
Baina orduan konturatu nintzen zergaitik , nire aurrean ahur txiki bat negarrez hadi zitzaionean bere amari, dirudienez ahurrak gabonetarako jartzen dituzten jostailuetako bat nahi omen zuen , hasiera batean hau ez da arritzekoa baina, gauza da ahurrak jostailu hori lehengo urtean Olentzerori eskatu zion, baina Olentzerok ez zion ekarri jostailua beraz aurten ere jostailua esskatu du baina ez zen fido ekarriko zionik beraz gabonak etorri baino lehen erostea nahi zuen honela orain jostailu hori edukiko zuen eta Olentzerori beste jostailu baten bat eskatuko ziola.
Baina orduan konturatu nintzen zergaitik , nire aurrean ahur txiki bat negarrez hadi zitzaionean bere amari, dirudienez ahurrak gabonetarako jartzen dituzten jostailuetako bat nahi omen zuen , hasiera batean hau ez da arritzekoa baina, gauza da ahurrak jostailu hori lehengo urtean Olentzerori eskatu zion, baina Olentzerok ez zion ekarri jostailua beraz aurten ere jostailua esskatu du baina ez zen fido ekarriko zionik beraz gabonak etorri baino lehen erostea nahi zuen honela orain jostailu hori edukiko zuen eta Olentzerori beste jostailu baten bat eskatuko ziola.
Gauza da haur horrek hori pentsatu baldin bazuen zeinek esaten du beste ahur askok ere ez dutela berdina pentsatuko?
Honela gurasoek kasketa guztiak ez entzuteagatik seguruenik eguberri gaua heldu baino lehen nahi duten jostailua erosiko diote ahurrari, gehi gabonetako oparia.
2016(e)ko azaroaren 13(a), igandea
Arroparen birziklaketa
Ezaguna egiten zaigun HYM erropa denda katea, musika arloko M.I.A. izarrarekin batu da World Recycle Week iniziatiba berrira. Honekin, gure armairuan gordeta dugun erabiltzen ez dugun erropa piloa birziklatzeko aukera ematen digute. Aste baten buruan, HYMren asmoa, munduan zehar dituen 3.600 dendetatik 1.000 tona arropa biltzea da. Guzti honen helburua, zakarretan bukatzen duen arropak ingurumenari egiten dion kaltea islatzea da, jendeak jakin dezan eta hortik aurrera hartu beharreko neurriak har ditzaten. Kamixeta bat birziklatzen, 2.100 litro ur ahurreztu ditzakegu.
2013 urtetik, bezeroek nahi duten arropa guztia utz dezakete kateko edozein dendatan, edozein prezio edo marketakoa, trukean beherapen bat jasoz dendan egindako hurrengo erosketan. Gaur arte, 25.000 tona jaso dituzte guztira. Duela bi urte, HYMk kolekzio berri bat atera zuen kalera eta bertako produktuak, bildutako arropa birziklatuz ateratako ohialez eginakoak ziren.
HYM ez ezik, Primark ere bildu du arropa birziklatzen laguntzeko, honetarako zaborrontziak jartzen dendetan bezeroek erabiltzen ez duten guztia bertan uzteko berrerabil ahal izateko.
Kanpania honetatik atera daitezken alde positiboak, ingurumenarentzat gain, HYMrentzat ere badaude, modu honetan ez dutelako hainbesteko diru gastatzen material berria erosten, eta horrez gain, nire ikuspuntutik, bezeroak erakartzeko modu apropos bat ere bada, ingurumenean interes minimo bat dutenengan behintzat, erreakzio positibo bat lortzeko.
Guk ere badugu gure zatia betetzeko aukera, guzti honetan laguntzeko gogorik badugu. Denok dugu erabiltzen ez dugun jantzirik, modaz pasa delako, gustatzen ez zaigulako, ez zaigulako ondo gelditzen... guzti horri irtenbidea jartzeko aukera paregabea da honakoa. Denok hartzen badugu parte, posible izango da mundua pixkanaka hobetzen joatea. Lehenengo pausua enpresek eman dute, orain erantzutea gure lana da.
ETXEBIZITZA KATEAK
Pasa den udaran Frantzian egon nintzen 10 egunez. ZAD (zone à défendre) izeneko eremu batean, Bretainian dago. Honako hau eremu okupatu bat da, duela 30 urte aireportu bat eraiki nahi zuten bertako baserritarrei lana eta bizilekuaren truke diru kopuru bat emanez. Honek izugarrizko haserrea sortu zuen eta bertako jendea han gelditzeaz gain kanpoko jendea gerturatu zen elkartasuna eskaintzera. Duela urte batzuk 400 pertsona inguru bizi ziren bertan, gaur egun 200. Nola ez polizia frantsea hainbatetan saiatu da desalojatzen, baina ez da ain erreza, izugarrizko erresistentzia tresnak dituzte, horrexegatik zutik daude oraindik.
Ez du zerikusirik guk hemen daukagun eredu ekonomiko sozial eta politikoarekin. Hainbat eremutan banatzen da zona. Eta etxaldeak eta txabolak daude eremu bakoitzean. Arauak asanblada demokratiko batean erabakitzen dira eta arazoak baldin badaude beste bat egiten da. Ekonomia ehuneko handi batean bertako animaliak (nahiz eta hau apur bat espezista izan) ematen dutena eta baratza kolektiboetan oinarritzen da, hala ere kanpoko produktuak ere sartzen dira, baina erreparatu nintzen produktu guztiak biologikoak zirela. Sozialki ere ez du zerikusirik, askatasun sexual askoz handiagoa, harreman naturalagoak, jende oso interesgarria, pentsatzeko era ezberdinak, ideologia iraultzaileak..
Baina ekonomiari lotutakoa zera da; etxeak eraikitzeko askatasuna. Han egon nintzen bitartean etxeen eraikuntzari buruzko hainbat tailerretara gonbidatu zidaten, jendeak bertan ikasten zuen eta nahi zuen lekuan eraikitzen zuen bere etxea edo txabola, bertan zeuden materialekin, pale-ekin, adibidez. Hain zuzen ere horri buruz hitz egin nahi dut artikulu honetan. Apur bat kezkatuta nabil azken aldi honetan. Etxebizitzen prezioei begira ibili naiz. Eta atera dudan ondorioa izan da etxe bat edukitzeko lan finko bat edukitzea behar beharrezkoa dela. Nahiko sinple esanda; bi aukera ditugu: bata etxea alokairuan hartu, eta horretarako hilero errenta finko bat ordaindu beharko zen, hau da, lan egitea ezinbestekoa. Eta bigarren aukera etxe bat erostea, eta Paris Hilton ez bazara behintzat, hipoteka bat sinatu beharko duzu seguru aski, hau da, bizitza guztirako kate ikusezina. Azken finean lan egingo genuke bizitzeko, eta bizi lan egiteko. Badakit ohiko esaldia dela baina idazten edo entzuten dudan bakoitzean sistema honek duen zentzu guztia desagertu egiten da niretzat, langile askoren zoriontasuna bezala.
Bankiaren kreditu berriak
Bankiak kreditu berriak atera ditu internetetik komisiorik kobratu gabe. "Cuenta on" du izena kontu korronte berri honek eta Jose Ignaziok dionenez ez dute komisiorik kobretuko mantenimentuarengatik, ezta transferentziengatik, ezta administrazioarengatik ere. Gainera doakoa izango da txartel hau produktua kontratatzen dutenentzat, urtean ordaintzen den komisio bakarra 35 eurokoa izango da eta ehuneko bata inbertsioak egiterakoan. Metodo banguerdista eta berri honekin lortu nahi dena da Banku berritzaile transparente eta konfiantzazkoa sortzea. Espektatiben arabera urte batean espero dute 500.000 pertsonak ondasun berri hau erabiltzea. Ondasun berri hau erabiltzeko ez zara bankiako kliente izan behar derrigorrez bakarrik perfil online bat eduki behar duzu ez da ere errekesitu handirik eskatzen perfil hau sortzeko. Nire ustez komisioak ez kobratzea oso garrantzitsua da jendeak berriro bankuetan konfidantza hartzeko beraz ideia banguardista eta berritzaile hau ezartzea ez zait ideia txarra iruditzen.
Herriak banku gabe
Madrileko dozena erdi bat herri bankurik gabe geratu dira, ankuak herri horietan zeudenak kokatua itsi dutelako, beraz krediturenbat edo inbertsiorenbat egin nahi badute beste herri batera edo okerrago hiriraino joan beharko dira. Baina ez bakarrik maileguak eskatzeko edota inbertsioak egiteko bajkarrik, dirua sartu edo ateratzeko ere beste toki batera joan beharko dira, haien herria bankurik gabe geratu delako. 5400 baino biztanle gehiago madrlieko hegoaldeko herriko biztanleak sukursaik gabe geratu dira. Banku hoiek kendu dituzte ez diralako oso errentagarriak Banko Santander zen geratzen zen azkeneko sukursala, Bankiak 2014ean Valdelaguna, Valdaracete, Ambite, Villar del Olmo, Villamanrique eta Brea de Tajon haren sukursalak itsi zituztelako. Santanderreko bankuak berdina egin du eta herrietako alkateak sukursalari gutun bat bidali dio eskatzen mesedez ondo pentsatzeko bankua itsi baino lehen berriro kontsideratzeko herrian geratze edo ez...
Gauza da nork pentsatzen du herritar hauetan 5400 pertsona hauetan? Puntu honetaraino iritsi gara,non ezin den ezta dirua atera, nire ustez zerbait egin beharko litzakegu herritar hauei laguntzeko.
Gauza da nork pentsatzen du herritar hauetan 5400 pertsona hauetan? Puntu honetaraino iritsi gara,non ezin den ezta dirua atera, nire ustez zerbait egin beharko litzakegu herritar hauei laguntzeko.
2016(e)ko azaroaren 12(a), larunbata
BLACK FRIDAY
Badatoz geroz eta entzuagoak diren Black Friday eta Cibermonday ospakizunak, beheraldien jardunaldi famatuak, aurten azaroak 25etik 28ra izango dira. Enpresen aurreikuspena positiboa da. Asociación Española de la Economía Digitalen (Adigital) aburuz salmetak 1.235 milioi eurotara iritsi daitezke Espainian, aurreko urtean (1.172 milioi euro) baino gehiago .
Black Fridayean enpresen kopuruak ere gora egingo du aurten, Adigitalen ikerketa horretan esaten da enpresen %81 hartuko duela parte jardunaldi honetan, aurreko urtean baino %17 gehiago. Enpresa horien erdiek aurreko urteko salmenten %10-%30 gehiago lortuko dituztela uste dute eta heren batek okerrera joango direla uste dute eta gainontzekoek %30 baino gehiago lortuko dituztela uste dute.
Enpresa askok lehenago jartzen dituzte beheraldiak salmeta gehiago lortzeko, adibidez, Amazonek urri bukaerara aurreratu zituen eta 560.000 unitate saltzea lortu zituen aurreko urtean. Zalandok dagoeneko 80.000 produktu ditu %20 eta %40ko beherapenekin.
AEROMOBILAK
Holandako PAL V EUROPE enpresak kotxe hegalariaren prototipo bat garatzea lortu dute eta hainbat estimazioren arabera laister aterako da merkatura. 15 urteko lan bat izan da eta beraien helburu bakarra historiako lehengo kotxe hegalaria patentatzea da, PAL V ONE izenarekin.
Kotxe modelo hau bi zatitan banatzen da: zati erdia kotxea eta beste zati erdia giroplanoa. Helikopteroaren antzekoa da baina honek propulsore bat du gehigarri. Kotxe honek bi pertsona garraiatu ditzake gehienez, Gainera jendearen ustetan abantaila nagusi bat du: kotxe honen bitartez ataskoak ez direla oztopo bat izango, hau da, kotxe hauek ataskoak saihestuko lituzketela. Uste hori okerra da, izan ere, legearen arabera debekatua dago karreteratan despege bat egitea.
Hori guztia kontuyan hartuta, enpresak pauso bat aurrera eman nahi du eta dagoeneko kotxeak merkatuan normaltzat hartzera iristen garenean karretera birtual batzuk dieinatuko dituzte. Karretera hauek radar omnidirekzional batzuk edukiko dituzte giroplanoen trafiko aereoa kontrolatzeko aukera emango dutenak.
Kotxea giroplano bihurtzeko 10 minutu beharko ditu eta alderantziz. Enpresaren esanetan oso ariketa simple da batetik bestera pasatzea eta ohitura kontua dela azpimarratu dute.
Automobil hauen merkaturatzearen inguruan hainbat hipotesi daude. Enpresa batzuen ustetan merkaturatzea 2017an izango da eta beste zenbaitzuk 2018an izango dela estimatzen dute. Prezioan ere desadostasunak daude. Enpresa batzuk 235.000€ inguruan merkaturatuko dutela esaten dute. Beste batzuk 500.000€ inguruan merkaturatuko dutela uste da. Hala ere, argi dago ez direla aeromobil merkeak izango, Adibide bat jarriz, aeromobil honetaz gozatu nahi duenak kotxeko karnetaz aparte pilotatzeko karneta ere eduki beharko du eta karnet hori eskuratzeko 5.000€ko kosu bat jasan beharko du. Hau da, milioi erdia baino zertxobait gehiago beharko luke automobil hauetaz gozatzeko
Hau dena kontuan hartuta, argi dagoena da baliabide ekonomiko handia dutenek bakarrik lortu dezaketela, adibidez, futboleko jokalariek.
Nire iritzi xumea emate arren, zentzugabekeri bat iruditzen zait horrelako produktu bat merkaturatzea, jakinda hegazkin eta gama altuko kotxe bat baino askoz garestiagoa dela. Hortaz aparte aurreko lerroetan esan dudan bezala baliabide ekonomiko handia duen pertsona batek bakarrik kontsumitu dezake, beraz, beraiei zuzendutako produktu bat da. Ez dut ukatzen negozio ona dela, salmenta gutxi eginda enpresak diru asko irabazten duelako eta horrekin errentagarritasun handia lortzen delako, baina esan nahi dudana da ez dela edozein pertsonak kontsumitu dezaken produktu bat eta askotan produktu askoz merkeago batekin arrakasta handiagoa lortu daitekela.
Kotxea giroplano bihurtzeko 10 minutu beharko ditu eta alderantziz. Enpresaren esanetan oso ariketa simple da batetik bestera pasatzea eta ohitura kontua dela azpimarratu dute.
Automobil hauen merkaturatzearen inguruan hainbat hipotesi daude. Enpresa batzuen ustetan merkaturatzea 2017an izango da eta beste zenbaitzuk 2018an izango dela estimatzen dute. Prezioan ere desadostasunak daude. Enpresa batzuk 235.000€ inguruan merkaturatuko dutela esaten dute. Beste batzuk 500.000€ inguruan merkaturatuko dutela uste da. Hala ere, argi dago ez direla aeromobil merkeak izango, Adibide bat jarriz, aeromobil honetaz gozatu nahi duenak kotxeko karnetaz aparte pilotatzeko karneta ere eduki beharko du eta karnet hori eskuratzeko 5.000€ko kosu bat jasan beharko du. Hau da, milioi erdia baino zertxobait gehiago beharko luke automobil hauetaz gozatzeko
Hau dena kontuan hartuta, argi dagoena da baliabide ekonomiko handia dutenek bakarrik lortu dezaketela, adibidez, futboleko jokalariek.
Nire iritzi xumea emate arren, zentzugabekeri bat iruditzen zait horrelako produktu bat merkaturatzea, jakinda hegazkin eta gama altuko kotxe bat baino askoz garestiagoa dela. Hortaz aparte aurreko lerroetan esan dudan bezala baliabide ekonomiko handia duen pertsona batek bakarrik kontsumitu dezake, beraz, beraiei zuzendutako produktu bat da. Ez dut ukatzen negozio ona dela, salmenta gutxi eginda enpresak diru asko irabazten duelako eta horrekin errentagarritasun handia lortzen delako, baina esan nahi dudana da ez dela edozein pertsonak kontsumitu dezaken produktu bat eta askotan produktu askoz merkeago batekin arrakasta handiagoa lortu daitekela.
2016(e)ko azaroaren 11(a), ostirala
DONALD TRUMP
Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetan hauteskundeak irabazi dituen politikaria da, alderdi kontserbadoreko lehena zehazki.Donald Trump New Yorken jaio zen 1946. urtean, gaur egun
70 urte ditu eta idazle eta enpresaria izan da.
Sondeotan Hillary Clinton irabazle izango zela atera zen arren, azkenean Trumpek irabazi ditu hauteskundeak nahiko errez.
Donald ezaguna da emakumen aurkako hainbat gauza esan eta publiko egin direlako, hala ere jendeak bere alde bozkatu du.Zergatik?gizonezkoa delako?eskuindarra delako? zeinek daki, bakoitzak arrazoi ezberdinak izango zituen.
Orokorrean izu handia sortu du berak irabazi izanak, jendea bere ideien eta planen beldur baita.Adibidez mundu osoko ekonomian ondorioak izango ditu, bere asmoa protekzionismoa Ameriketan ezartzea baita, Mundu osoan milaka estatuk exportatzen dituzte haien produktuak Ameriketara. Protekzionismoaren ondorioz, bertako produktuei abantailak eta laguntzak emango dizkie eta kanpokoei trabak jarri ahala bertakoek saltzeko aukera gehiago izango dituzte. Adibidez gastrofestako Getariko txakolinaren exportazioen %65a Estatu Batuetara bidalitakoa da 2015 urtean. Enpresa ertain hau kaltetua suertatu daiteke Trumpen politikaren ondorioz.
Horregatik Ameriketara esportatzeko oso garrantzitsua izango da produktuaren bereizketa, ekonomikoki bertakoek laguntzak baitituzte, baina bertan ez dagoen zerbait kanpotik erosi beharko dute, hor dago ezberdintzea, adibidez Nafarroako piper gorria, Nafarroan bertan soilik daudelako.
2017 ko urtarrilaren 20ean hasiko da bere agintaldia, ikusteko dago zer egingo duen bertan eta beste mundu osoan izango dituen eraginak.
2016(e)ko azaroaren 8(a), asteartea
Energia-iturri berriztagarriak
Historian zehar, gizakiari
bizitzeko beharrezkoa egin zaion energiari esker gizartea hazten joan da, eta
horrek eboluzio bat suposatu du. Gure eguneroko bizitzako zati txiki bakoitza
energiari lotuz joan dela ikus dezakegu; esate baterako, argi artifiziala,
kalefakzioa, hozkailua, edo garraioa egunero erabiltzen ditugun baliabideak
dira. Baina nondik ateratzen dugu haien erabilpenerako energia?
Ekonomikoki energia-iturri errentagarrienak beti izan dira petrolioa, ikatza, gas naturala eta uranioa.
Hala ere, ez dira inondik inora ere aukera egokienak ingurunearekiko
errespetuaz hitz egiterako garaian. Izan ere, hauen gehiegizko erabilera egiten
da eta energia-iturri ez berriztagarriak direnez gero, egunen batean amaitu
egingo dira. Beraz, non dago baliabide natural horiek ustiatuz ahalik eta etekin
handiena ateratzeko muga?
Arazo horrek aurrera
jarraitzekotan, etorkizunean energiarik gabe bizitzeko arriskua egongo da, beraz,
azken urte hauetan, horretan pentsatzen ibili dira zientzialariak eta aurretik
aipatutako energia-iturriei alternatiba batzuk ematea lortu dute:
energia-iturri berriztagarriak. Azkeneko hauei buruz hitz egiten ari garenean, sorrera-iturri
moduan baliabide berriztagarriak erabiltzen dituztenei buruz ari gara, hau da, energia-iturri
ez berriztagarriak ez bezala, gizakiak planeta honetan bizirik iraungo duen
denboran, iturri agorrezinen jabe direnei buruz. Gainera, modu jarraitu batean, hau da, etengabe, ekoizten dira, ez dira agortzen eta haien iturburua prozesu naturalen bidez ematen da. Haizea, eguzkia, ur-lasterrak,
materia organikoaren deskonposizioa, itsasoko olatuen mugimenduak eta lurraren
barnealdeko beroa dira energia-iturri berriztagarri ezagunenak.
Nolanahi ere, energia-iturri
berriztagarrien kostua oso altua denez, haien merkaturatzea nahiko motela da. Baina,
hala ere, egunez egun energia konbentzionalen prezioa igotzen ari den heinean
eta meategiak agortzen ari diren heinean, energia berriztagarriak lekua hartuz
doaz merkatuan, eta baliabide onuragarriak bilakatzen ari dira. Hortaz, mugara
iritsi aurretik, energia-iturri berriztagarrien erabilpena sustatu nahiko nuke
krisi hau amaitu eta etorkizunean energia bermatu dadin.
2016(e)ko azaroaren 7(a), astelehena
SEKTORE INDUSTRIALAREN ALDAKETAK
Ekonomia
mantentzen duen estruktura sektoriala, lau sektoreetan banatzen da:
1. Nekazaritza eta arrantza
2. Industria eta energia
3. Eraikuntzak
4. Serbitzuak
Sektore
bakoitzaren aldaketak aztertuko ditugu:
Nekazaritza eta arrantza arloan :
Sektore honek,
sektore guztien artetik, ehuneko gehiena galdu duena izan da, bai ekonomiaren
pisuan eta lanpostua arloan.
70. hamarkadan,
nekazaritza eta arrantza, ekonomiaren
%11 errepresentatzen zuen eta langile guztietako %29,3a lan egiten zuten
sektore honetan.
Gaur egun
ekonomiaren %2,5a errepresentatzen du eta langile arloan, %45 a galdu egin du,
hau da, %4,3an bakarrik geratu egin da.
Ikusten dugun
bezala, urteak aurrera joan ala, nekazaritza eta arrantza sektoreari, munduan
izandako eraldaketak (denetarik izan direla), ez diete inongo laguntzarik eman hobetu
ahal izateko, baizik eta txarrera joatea langundua die.
Industria eta energia:
Betidanik,
zerbitzu sektore garrantzitsuena izan da ,baino gaur egun duen garrantzia ez da
betikoa. 70. eta 80. hamarkadetan industria eta energiaren sektorea, zerbitzu
sektorearekin konparatuz gero, ia garrantzi berdina zuten.
70. hamarkadan
Industria eta energia sektorea,
ekonomiaren %34a errepresentatzen zuen eta langileen %25,3a lan egiten
du sektore honetan.
Gaur egun
ordea, ekonomian %17,1 errepresentatzen du eta langile guztietatik %13,6a bakarrik
parte hartzen du sektore honetan.
Datu hauek
kontuan edukiz, sektore onek bere balioaren erdia galdu egin du bai herrialde
mailan eta langile mailan, orain arte egon diren aldaketengatik.
Eraikuntza:
Sektore honek,
aldaketa gutxien izan dituen sektorea izan da urte hauetan zehar. 2000. urtean,
higiezinen burbuilari esker, indar handia hartu zuen. Baino aldi berean,
krisiak gogor zigortu zuen sektore hau eta orduz geroztik, oso garrantzi txikia
dauka ekonomian. 70. hamarkadan eraikuntzak ,
ekonomiaren %8,8 errepresentatzen zuen eta biztanleriaren %8,9a lan
egiten sektore honetan .
Gaur egun
ordea, ekonomiaren %5,5 errepresentatzen du eta biztanleriaren %15,8a lan
egiten du eraikuntzan.
Hau irakurri
orduko, ikusten da betidanik eraikuntza garrantzi handia izan duela gure
ekonomiarengan eta izaten segituko duela, nahiz eta pixka bat jaitsi den.
Baino, langileei erreparatuz gero, geroz eta langile gehiago daude eraikuntza
sektorean lan egiten dutenak, nahiz eta herrialdean gutxiago errepresetatuz,
geroz eta langile gehiago daude sektore honetan lan egin nahi dutenak, horrela
sektore hau poliki poliki handituz.
Zerbitzuak:
Betidanik sektore
hau, ekonomiaren sektore garrantzitsuena izan da. 70. hamarkadan ,oso boteretsua
zen baina urteak aurrera joan ala, ekonomian handitzen joan da eta botere
gehiago bereganatu egin du .
Enpresa oso
garrantzitsuak eta lehiakorrak daude. Inplantazio handia dute kanpoan, eta mundu
osoko liderrak dira. Sektore hauetako zerbitzuak: bankua, distribuzioa, ingeniaritza,
aeroportuen eta autopisten eraikuntza, hotelak, energia berriztagarriak ,
segurtasuna, telefonia dira.
70. hamarkadan,
zerbitzuak ekonomiaren %46,2a errepresentatzen zuen eta biztanleriaren %36,5 langile lan egiten zuten lan zerbitzuaren
sektorean.
Baino gaur
egun, ekonomiaren %74,9 errepresentatzen du eta biztanleriaren %76,2a lan
egiten du zerbitzu arloan.
Begi-bistakoa
denez, zerbitzuak oso garrantzitsuak direla gure ekonomiarako, gainera, beharrezkoak
ditugu gaur egungu bizitza motarako. Denborarekin, teknologia hobetzen doanez,
gure zerbitzuak geroz eta hobeagoak dira, ondorioz gero eta erresagoa dugu
zerbitzu hauekin kontaktuan jartzea. Honen ondorioz hain beste hazi egin da
sektore hau eta horregatik geroz eta langile gehiago dauden sektore honetan lan
egiten.
Ikusi dugun
bezala, merkatu oso biziak dira eta une oro aldatzen daude bata besteari
boterea kenduz. Aldi berean, merkatuaren beharrak aldatzen doazenez, sektore
hauek egokitu behar dira ekonomia sendo
bat edukitzeko.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)