2021(e)ko urtarrilaren 2(a), larunbata

Zer pasatzen ari da Bitcoin-arekin

 Zer pasatzen ari da Bitcoin-arekin

Gehienek seguruenik entzun duzue Bitcoin hitza, baina, ba al dakizue zer den Bitcoin bat? Bitcoin kriptomoneta edo moneta birtual bat da. Herrialde bateko erreferentzia fisikorik edo abal fisikorik gabeko ordainketa unitate autorregulatu bat da, jabeen anonimotasuna gordetzen duena eta transakzioak kode enkriptatuen bidez egiten duena. Interneten bidez egiten dira eta sareko kide beraiek modu anitzean baieztatzen dituzte. Moneta guztiz digitala da beraz Bitcoin-ak sortzeko prozesua beste edozein monetarekiko oso desberdina da, meatzaritza deitu izan da Bitcoin-a sortzeko prozesuari. Praktikan, autoritate zentralizatu batek egin beharrean, esku gutxi batzuek kontrolatzen dute, gehienak Asian oinarritutako talde antolatuak.


Kriptomonetaren kontzeptua 1998an deskribatu zuen lehen aldiz Wei Dai izeneko informatikariak "cypherpunks" posta elektronikoaren zerrendan. Bere sorrera eta transakzioak kontrolatzeko kriptografia erabiliko zuen diru mota berri baten ideia proposatu zuen. Bitcoin-ekin ondasun edo zerbitzu bat ordain dezakezu.

Bitcoin-en defendatzaileek diote ezin duela inolako erakundek edo norbanakok bitcoina kontrolatu eta sareak segurua izaten jarraitzen duela nahiz eta erabiltzaile guztiak fidagarriak ez izan.

2020a koronabirusaren urtea bezala gogoratuko da baina  baita bitcoin urtea bezala ere. Abenduan, kriptomonetek ia gehieneko historikoa markatzen dute astero. Monetak gaur, abenduaren 31n 28.572,10 dolarreko maila lortu du, beraz, 2017az geroztik egin duen jarduera onena izan denari azken ukitua eman dio: bitcoina %290 baino gehiago igo da urte honetan eta %42,58 abenduan soilik.



Bitcoin-a oso moneta interesgarria dela iruditzen zait, eta, nahiz eta fisikoki dirua ezin duzun eduki, moneta oso segurua dela uste dut. Nire ustez, Bitcoin-ean inbertitzea oso ideia ona izan daiteke epe luzean dirua irabaziko duzula pentsatzen dudalako.

https://es.cointelegraph.com/tags/bitcoin
https://www.elperiodico.com/es/economia/20171203/bitcoin-que-es-6467132

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.