2021(e)ko urtarrilaren 8(a), ostirala

Estatu Batuetako Kapitolioko Erasoaren Ondorioak Burtsan

 Estatu Batuetako Kapitolioko Erasoaren Ondorioak Burtsan


2020. urte txarra izan baldin bazen, 2021 urtea ondo hasi dugu. Herenegun , 2021eko Urtarrilaren 6ean, Estatu Batuetako kapitolioa erasotua izan zen Trumpen jarraitzaileengatik. Hauek, Estatu Batuetako parlamentuak Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako lehendakari berria izendatzea ekidin nahi zuten, beraientzako azaroan gertatutako hauteskundeetan demokraten aldetik putxerazoa gertatu zelako. Trumpek jakinik manifestazio hauek aurrera aterako zirela bere jarraitzaileak kapitoliora joatera bultzatu zituen ordu batzuk lehenago emandako hitzaldi baten bidez. Kapitolioaren erasoa gertatu zen eta hemengo polizia gainezka ikusi zen polizia eskasia altu bat zegoelako. Horrela, manifestatzaileak kapitolio barruan sartu ziren eta eleberrietan ikusi den bezala gauza ez zen oso ondo amaitu. Kapitolioa suntsituta geratu zen, 20 zauritu, 13 atxilotu eta 5 hildako ( Gaur polizia bat hil dela diote).  Eraso honek AEBko irudia asko ahuldu egin du herrialdeko leloa demokrazia defendatzea delako eta justu kontrakoa gertatu da. Baina, zer nolako eragina izan du gertaera larri honek munduko burtsan?


Mundu guztiak dakienez burtsak oso sentikorrak izaten dira munduan gertatzen diren gertaera larriaekin, izan ere, 11s ko erasoak gertatu zirenean, burtsa guztiek beherakada ikaragarriak izan zituzten. Horregatik estatu kolpe bat gertatuz gero hauek ere egoera delikatu batean egongo direla aurreikusten da. Gainera beherakadak oso handiak izanez gero, akzioen prezioa modu larri batean erori egin daiteke 1929an gertatutako krisia gaur egun gertatuz.

Hala ere, harrigarriena da burtsak ez direla ezer izutu bestalde igo egin dira. Adibidez, urtarrilaren 6ean Wall Streeteko burtsak gorakadekin amaitu zuen eguna eta hurrengo egunak ere onak izan dira. Hori dela eta asko izan dira esan dutenak akzioen munduan ideologia eskubitarra dutenak direla nagusiak eta ez zaie arrazoirik falta Trumpekin enpresariak askoz lasaiago bizi daitezkelako beraien gehiegikeriak bahimentzen dituelako.


Hau guztia aztertu ondoren, ondorioztatu dezaket AEBen duela 2 egun gertatutako erasoa estatu kolpe bezala deskribatu daitekeela. Gainera, Trumpen jarrerak ez du ezertan laguntzen honek beraren jarraitzaileak gauza horiek egitera animatu egiten dituelako. Horregatik Estatu Batuentzako komenigarriena Trump presidente izateari uztea dela usten dut. Bestetik, burtsaren erantzunak egoeraren aurrean txundituta utzi nau pentsatzen nuelako beherakada nabarmen bat edukiko zutela eta inola ez gorakada bat.

Bibliografia:



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.