2021(e)ko urtarrilaren 8(a), ostirala
EGUN BAT GEHIAGO JAI?
Bizimodua aldatzen ari da. Pandemiak ekarri digun guztiarekin auzi berriak sortu egin dira, eta horietako bat bereziki bitxia dela esan daiteke: parlamentuan lanaldiak astean lau egun iraun ditzan proposatu dute. Eta ez hori bakarrik, soldata berdin mantentzea eskatu dute, nahiz eta ordu gutxiago lan egin.
Esan beharrik ez dago proposatutakoa bonba bat dela. Azken hamarkada hauetan egondako errutina ohikoenarekin apurtu egiten du. Hau entzuterakoan galdera asko planteatzen hasten gara. Hasteko, zure buruari galdetzen diozu ea hau posible den, eta ea ez gaituen honek ekonomiari dagokionez hondamendira eramango. Baina, askok diote gure ekonomiarentzat hobea dela.
Ideia hau defendatzen dutenak produktibitatea igotzea ahalbidetzen duen proposamen bat dela diote. Izan ere, jendeak denbora libre gehiago duenean alaiago bizi da, denbora gehiago bait du aisiarako, familiarekin edo lagunekin egoteko… Beraz, lan egiten duten egun horietan gehiago produzituko dela adierazten dute. Esan bezala, ez dira gutxi izan ideia hau egokia izan daitekeela pentsatzen dutenak; Espainian, Pablo Iglesias presidenteordeak, Yolanda Diaz lan ministerioko zuzendariak, José Moises Martín ekonomialariak, besteak beste, egoki ikusten dute. Azken honek zehazki proposatzen dute sektore batzuetan lanaldiak murriztea esperimentatzen joateko. Dena dela, leku batzuetan dagoeneko hasiak dira bizimodu berri honekin. Adibiderik esanguratsuenetako bat Microsoftena da. Enpresa honek bere Japoneko lantegietan lanaldia lau egunetara murriztu zuen eta ehuneko berrogei igo zen produktibitatea. Eta ez dira bakarrak izan honekin hasi direnak, Zelanda Berriko enpresa batean, Unilever-en proposamen hau onartu dute.
Bestalde, nire iritziz oso garrantzitsua den arazo bat arintzea lagundu dezake: aldaketa klimatikoa. Jendeak lau egunetan soilik lan egiten badu nabarmenki murriztuko du garraioaren erabilera. Beraz, karbono dioxidoaren isuria gutxitu egingo eta gure planetaren egoera hobetu.
Gauza positiboak izan arren, honek eromen bat dirudiela argi dago. Ordu gutxiago lan egiteak eta berdin kobratzeak, gutxiago produzituko balitz, hondamendia ekar lezake enpresari. Horrek beldurtu egiten du, gainera, gauden egoeran egonda, proposatutakoak gaizki aterako balitz ondorio oso txarrak ekar lezake. Horregatik Mas País partidoak aurrekontu orokorrak prestatzen hasi zirenean zera eskatu zuen: diru zati bat aldaketa honek sortuko zituen galerak aurrera eramateko erabiltzea. Haien zorigaiztorako, ez duten onartu eta ideia ez da aurrera atera.
Dena dela, ideia berri bat proposatu da, bizitzeko beste era bat. Ez al da interesgarria hau lantzea eta garatzea? Denon ongizatea ekar dezake, nork ez du nahi egun bat gutxiago lan egin? Hala ere ideia hau askorentzat ezinezkoa da. Baina, ez zuten berdina esan 8 ordu bilakatu zenean? Ez al da gauzak aldatzeko garaia?
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.