CEOren iruzurra
Gaur egun interneteri esker abantail asko ditugu, biana gauza
txarrak ere badaude. Adibidez inernet sare osoa hakerrez beteta dago. Gaurkoan,
interneten bidez gertatzen den iruzur bati buruz hitz egingo dizuet,CEOren
iruzurra zehazki. CEOren iruzurra hacker edo pirata informatiko batek egindako
iruzurra da, eta delegatuen, zuzendarien, finantza-arduradunen, hornitzaileen,
enpresarien edo enpresa baten diruari buruzko erabakiak hartzeko ahalmena duten
konpainien nortasun digitalaren ordezkapenean oinarritzen da. Konpainia handiak
dira erakargarrienak hackerrentzat, diru-kopuru handiekin lan egiten dutelako
Baina nola lortzen dute iruzur hau egitea? Iruzurgileek egiten duten lehenengo
gauza enpresaren posta elektronikoa edo jardungo duten enpresako zuzendari bat
hackeatzea da. Posta elektronikoan sartzeko, iruzurrezko mezu bat bidaltzen da,
erantsitako artxibo erakargarri bat duena, eta horren gainean klikatu eta
software espioi bat sartzen da kontuan. Hartzailea enpresaren konfiantzazko
pertsona bat da, ordainketak egiteko gaitasuna duena. Postan, diru-kopuru jakin
bat ordaintzeko eskatzen diote, normalean atzerritarra den banku batera. Posta
elektronikoan, gainera, enplegatuari adierazi ohi diote kudeaketan diskretua eta
azkarra izan behar duela. Posta zuzendaritzako kide garrantzitsu baten izenean
datorrenez, baliteke hartzaileak ezer ez susmatzea eta transakzioa helbide
elektronikoan adierazten den bezala egitea. Eta horrela lortzen dute iruzurra.
Eta gai hau, gaur egungoa da. Adibidez, 2019an, hacker talde batek lau milioi
euro lapurtu zizkion Valentziako EMTri iruzur metodo hau erabiliz. Eta, azken
aldian, COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren erruz, horrelako gertaera
tamalgarri gehiago ari gara. Mota honetako azken gertakaria, hain zuzen ere,
bere txertoarekin lotuta dago: Zendal talde farmazeutikoak, bere txertoa
Galiziako instalazioetan garatu behar zuenak, bederatzi milioi euroko galera
izan du honelako iruzkur baten bitartez.
Ondorioz, kasu hauetan, garrantzitsuena prebentzioa da. Hau ez gertatzeko gomendagarria da pasahitz sendoak erabiltzea,
artxibo susmagarririk ez irekitzea, ez erantzutea ezezagunen posta elektronikoei
zure datu pribatuekin (adibidez, NAN edo bankuko datuak), erantzun edo datuak
eman aurretik, kontaktuaren eta helbide elektronikoaren jatorria zein den
ikertzea, pribatutasun-politika eta zerbitzuaren baldintzak irakurtzea erabili
aurretik… Pausu guzti hauek jarraituz gero, zaila izango da CEOren iruzurretan
erortzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.