2021(e)ko urtarrilaren 5(a), asteartea

MERCEDESEN CEVA KONTRATAZIOAK ETA KALERATZEAK

Mercedeseko kaleratzeak salatzeko Gasteizen eginiko mobilizazio bat

 MERCEDESEN CEVA KONTRATAZIOAK ETA KALERATZEAK

2020ko abenduaren 22an Gasteizko Mercedes Benz enpresak lehenagoztik azpikontratatutako langileak kaleratzen hasi zen, hasiera batean 22 pertsonei iritsi zitzaien kaleratze agindua CEVA Logistic enpresatik (Mercedesen azpikontrata). Jakinarazpen horiek modu desegokian emateagatik, hau da, azken astean adibidez momentu batetik bestera kaleratzeak, sindikatuak haserretzea egin zuen eta greba egun bat jartzea esan zuten Arabako hiriburuko langile guztien artean, 2021eko urtarrilaren 5erako, aprobetxatuz oporren osteko lan eguna zela. 


Mercedes-Benz enpresak Gasteizen duen lantegia

CEVA enpresak guztira 200 langile ditu. Kalerazio horiek enpresaren plantilaren %9a izango litzateke, honek gainera, produkzioan kalte larriak ekar zitzazkeen (enpresaren produktibitatea jeistea, kontuan izanik kaleratutako langileak kontratu finkoa zutela. Auto ekoizleak erabaki zuen, hiru txandako sistema izan beharrean 2,5ekoa izatea. Sindikatuek salatu zuten haiekin negoziatu gabe hartu duela erabakia Mercedesek. Kaleratze guzti honek 500 lanpostu kolokan jarri zituen.


Abenduaren 4ean, CEVA Logisticen enpresa batzordeak bertan behera utzi behar izan du greba (kaleratze horien kontrako greba), zuzendaritzak eta Greba Batzordeak (ELA, UGT, CCOO)  hitz egin eta akordio bat lortu dutenean. Horrekin lortu dute 22 pertsona horiek ez kaleratzea. ELA sindikatuak adierazi zuen greba bertan behera gelditzen dela, helburua lortu baitzen. Baina horrek, hiru txandako sistema berreskuratzea du ondorio.


June Zapirain Benavides

BIBLIOGRAFIA:

-https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/7749152/bertan-utzi-dute-mercedesen-ceva-logistic-azpikontratan-deitutako-greba/

-https://www.berria.eus/albisteak/191474/mercedesen-hasiak-dira-azpikontratatutako-langileak-kaleratzen.htm

-https://www.argia.eus/plaza/ela-euskal-sindikatua/urtarrilaren-5ean-ceva-mercedes-enpresan-egitekoa-zen-greba-bertan-behera-geratu-da

-https://www.20minutos.es/noticia/4521509/0/la-mayoria-del-comite-de-empresa-de-ceva-mercedes-convoca-huelga-el-5-de-enero-por-despidos-de-22-trabajadores/?autoref=true 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.