Gaur egun espaniar estatuan milaka etxe daude okupatuak. Politikari askoren iritziz, eskuindar ideologiakoak gehinbat, onartu ezin daitekeen jokabidea da okupazioarena, haientzat jabetza pribatua beste edozerren gainetik errespetatu beharreko zerbait delako. Baina, pentsatu dute noizbait arazo honen zergatian? Zergatik okupatzen du jendeak bereak ez diren etxebizitzak?
Lehenik eta behin, beste hainbat artikuluetan esan deten bezala, errudun nagusia, sistema ekonomiko kapitalista da. Izan ere, sistema honek, aberatsa dena aberasten jarraitzen du eta pobrea dena zapaldu besterik ez duelako egiten. Argia da, espaniar estatuan aberastasuna gaizki banatua dagoela, konparatu besterik ez dira egin behar auzo batzuetako aberastasunak, beste batzuetako pobreziarekin. Esaterako, Madrilen dugu adibiderik nabariena, alde batetik Moraleja dugu, estatuko auzorik aberatsena, eta bestetik Entrevias dago, estatuko auzorik pobreenetako bat. Aberastasunaren desberdintasun horren aurrean, okupazioaren problematika azaldu da.
Okupatutako etxeen %90a baino gehio banketxeenak dira, hau da, hutsik dauden etxebizitzak. Guztiz ulergarria iruditzen zait inon sartu ezin duten pertsonak, etxe horietan sartzea, nik ere egingo nukeelako. Banketxearenak ez diren etxeak okupatzen direnean ere, hutsik dauden etxeak okupatzen dira. hauek pertsona aberatsenak izaten dira bi edo hiru etxebizitza dituztenenak. Egia da, inori ez zaiola gustatzen berea dena beste norbaitek lapurtzea, baina ulertu behar da ere jende horien beharrak eta egoerak.
Azken urteetan, arazo bat gehitu zaio problematika honi. Etxegabetze-enpresak sortu dira, hots, okupatzaileak kaleratzen dituztenak. Nere iritzian, estatuak eraman beharreko kontua da, legeak aldatuz eta enpresa pribatu hauek debekatuz. Izan ere, guztiok dugun eskubide baten aurka egiten dutelako, etxebizitzarena. Estatuak nire ustetan, alde batera utzi beharko luke sistema ekonomiko zapaltzailea hau eta jabetza pribatua mugatua beharko luke, etxebizitzaren arazoa konpontzeko eta aberastasuna hobeto banatuta egon dadin.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.