Gaur egun, koronabirusa gainditu ahal izateko ezinbestekoa dugu txertoa. Horretan dabiltza, hain zuzen, enpresa farmazeutiko ospetsuenak (Pfizer, AstraZeneca. Johnson and Johnson, Sanofi, GSK...) baita oraindik merkatu handirik ez daukaten beste batzuk ere (Moderna, CureVac, Novavax, y bioNTech). Lehen enpresa horiek Estatu Batuetan eta Europan daude, eta espero dute 2020. 2021 eta 2022 urteetan 48.000 milioi euroko irabaziak izatea Bloombergen arabera (Bloomberg Estatu Batuetako konpainia bat da, mundu osoko ekonomiaren informazioa ematen duena). Eta bigarren taldeko horiek ere, sekulako jauzia egingo dute seguraski 2020 2021 eta 2022 urteen artean.
Baina badirudi denek ez diotela irabaziari bakarrik begiratzen eta nolabaiteko solidaritatea erakusten dutela pandemia honen aurrean; adibidez, AstraZeneca enpresak jakinarazi du bere txertoa banatuko duela irabazteko batere asmorik gabe pandemiak irauten duen bitartean.
Gogoan hartu behar da, bestalde, enpresa horietako askok dirulaguntza publiko eta pribatuak jaso dituztela txertoa garatu ahal izateko. Beraz, enpresa guztiek ahalegina egin behar lukete pandemiak irauten duen bitartean gutxienez txertoa doainik edo prezio sinboliko batean eskaintzeko, gaur egun mundu hau hankaz gora jarri duen birus honi aurre egiteko txertoa populazio guztiari jarri ahal izateko.
https://cincodias.elpais.com/cincodias/2020/11/26/companias/1606411859_470807.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.