Negozio bat jarri nahi duzu? zalantzan zaude denda fisiko edo birtual bat jarri? Biek dauzkate bere alde on eta txarrak. Baina ezin dugu ukatu gaur egun birtuala indar handia hartzen ari dela. Nolanahi ere, komeni da negozio bat jarri aurretik jakitea zein diren bakootzak dituen abantailak.
Hona denda birtualen abantailak:
- mundu osoari sal diezaiokezu zure produktuaa zure kaletik jendea pasatzen den edo ez zain egon gabe eta postontzietan propagandarik sartu gabe.
- Produktuak du garrantzia eta ez kokalekuak.
- Ez duzu stock handirik behar: bezeroak behar dira produktoak eskatzen dituztenak, eta produktu horiek beste negpozio handi batek (mayoristak) eskuratzen dizkizu (Dropshipping)
- Negozioa irekitzeko kostuak askoz txikiagoak dira.
- Ez dago ordutegi finkorik
Hona, berriz, denda fisikoen abantailak:
- Bezeroek erosi nahi duten produktua, ikusi eta ukitu dezakete. Eta bada oraindik jende asko hori egitea gogoko duena.
- Printzipioz badira produktu batzuk, oraingoz behintzat birtualki saltzeko zailak direnak, esate baterako, kotxeak.
- Bezeroak fidelizatzekoaukera handiagoa ematen dute.
Auzoan, herrian edo hirian, giroa sortzen dute eta beste ekonomia mota bat ahalbidetzen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.