Pandemia dela eta, bai gazteek eta baita umeek ere ezin dute kirol federaturik egin. Udaran egoera hobeago zegoenez, entrenamenduei hasiera eman zitzaien denboraldi "normal" bat egingo zela esanaz. Eta denborak aurrera egin ahala, pendemiarengatik kutsatuta zegoen jende kopuruaren ondorioz, euskal gobernuak hainbat neurri desberdin hartu zituen, kirol federatua kentzearena ere neurri zorrotz horien artean azaltzen zen.
Horrek entrenamenduak eta partidoak bertan behera geratzea eragin zuen eta ezin izan zaio neurri horri buelta eman nohizbehinka egoera arintzean entrenamenduren bat dagoelako baina segituan kentzen dituzte berriz. Egoera dela eta, guztiz ulergarria da bertan behera geratzea entrenamendu eta partidoak birusa azkarrago ez kutsatzeko helburuarekin. Baina kirol klub hauek egoera aprobetxatuz egindako ekintza batzuk ez dira batere onargarriak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.