2021(e)ko urtarrilaren 6(a), asteazkena

BIGARREN ESKUKO MERKATUA: KONTSUMO ALTERNATIBOA


BIGARREN ESKUKO MERKATUA: KONTSUMO ALTERNATIBOA

 Gure gizartean nagusi den kontsumismo amaitezin honek eragina izan du gizakiak naturarekin duen harremanetan. Zorionez, jendea kontzientzia hartzen doa poliki poliki egoera honetaz. Arazo honi amaiera emateko irtenbide bat produktuei bigarren aukera bat ematea da; hots, gauzak berrerabiltzea. Bain injustizia sozial guztiekin gertatzen den bezala, oraindik lan asko dago egiteko. Kontsumitzeko beste era asko daude, denontzat eskuragarri daudenak, eta ondorio positiboak soilik ekartzen dituztenak, bai naturarentzat eta bai gure poltsikoentzat. Bigarren eskuko merkatua hazten ari da zorionez, eta nahiz eta urteak pasa diren hau existitzen denetik, argi dago azken urte hauetan izan duela goren aldia.

Erosi eta bota, erosi eta bota... Egoera larria da benetan eta nahiz eta aurrera pausuak egon diren, pausu hauek txikiak dira oraindik. Espainiako hiritar bakoitzak, batez beste, 34 jantzi erosten ditu urtean eta ehungintzako hondakinen %10a soilik birziklatzen da. 2007-2015 urte tarteetan, inditex bezalako dendetako produktuen prezio jetsieraren ondorioz, familien gastua jetsi egin da, baina erositako jantzi kopurua mantendu da. Badirudi datu honek ez duela ezer negatiboa adierazten, izan ere, ez ahal da familientzat ona gutxiago gastatzea? Bai, baina denok dakigun bezala arropa horren merkea izateko ekoizpena ez da oso etikoa izaten. Gainera, prezioak jaitsi egin direnez, erosleek prezio berean gehiago erosteko nahia izan dezakete, zakar gehiago sortuz, ingurunea kaltetuz. 

Lehenago esan bezala, egoera honekin amaitzeko modu bat bigarren eskuko dendetan erostea da, arropa berrerabiltzea. Baina ez pentsa ohitura hau berria denik, ezta gutxiago ere. Nork ez du anai-arreben edo lehengusu-lehengusinen arropa noizbait eraman? Txikiak garenean oso ohikoa da hau egitea, nahiz eta adin horretan asko ez gustatu, gizarteak betidanik erakutsi digulako berria erabilia dagoena baina hobeto dagoela. Baina, orain, geroz eta gazte gehiago dago bigarren eskuko dendetan erosten dutenak, abantaila ugari izateaz gain jasangarria ere delako. Gainera, modak beti errepikatzen dira hamarkadak pasa ahala, eta denda hauetan benetan altxorrak aurkitu daitezke, berriak izango balira eta, seguruenik, gehiengoak izango ez dituena.
Importando una tendencia British: las tiendas de segunda mano |  Ingredientes que Suman

Nahiz eta merkatu hau zaharra izan, teknologia berrien agerpenarekin saltzeko eta erosteko era aldatu egin da ere. Aplikazio eta web orrien bidez, bai kontsumitzailearentzat eta bai saltzailearentzat errazago egiten da produktuen salmenta. Gainera, Vinted bezalako aplikazioen bidez edozeinek saldu dezake erabiltzen ez duen jertse edo kamiseta hori. Beraz, berrrerabiltzeko joera hori sustatzearekin batera dirua irabazteko beste modu bat ere izan daiteke. Gainera, orokorrean, arropa berria baina askoz merkeagoa izaten da, horrela ekonomikoki larri dabiltzan familiek ere modaz disfrutatzeko aukera izan dezakete. Egia da bere gauza txarrak ere dituela, izan ere batzutan bilatzen ari garena aurkitzeko zailtasunak izaten ditugu. Baina honek ere badu bere alde ona, aurkitutakoa gehiago baloratzen dugulako kontsumoa murriztuz.

Amaitzeko, esan beharra dago beti dela zaila gure kontsumu ohiturak aldatzea, baina pausu txikiak egiten, eta aldaketa txikiak egiten egoera piskanaka aldatzea lortu dezakegula iruditzen zait. Arroparen adibidea oso argia da, ehungintza industria gehien kutsatzen duen industrietariko bat delako eta haren kontsumoa oso ugaria delako gure gizartean. Beraz, utz dezagun fast fashion-a atzean eta has gaitezen berrerabiltzen.


https://www.elperiodico.com/es/sociedad/20170728/espanoles-consumen-34-prendas-tiran-6195530#:~:text=Cada%20espa%C3%B1ol%20consume%20una%20media,de%20Reciclaje%20Textil%20(Asirtex). 

https://noticias.infocif.es/noticia/el-auge-de-las-tiendas-de-segunda-mano

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.