2021(e)ko urtarrilaren 7(a), osteguna

BITCOIN-aren GORAKADA

 BITCOIN-aren GORAKADA

Azken hilabete honetan Bitcoin kriptomonetak izugarrizko gorakada izan du eta mundu osoan zehar zabaldu da albiste hau, baina hau komentatzen hasi baino lehenago beharrezko da gaian kokatzea. Bitcoin-a kriptotxapon bat da eta berez ordainketa sistema bat da, gainera saltzeko eta erosteko berezitasuna du. Ordainketa sistema hau 2008-an sortu zuen Satoshi Nakamoto izeneko identitate batek, hasieran pribatua zen baina 2010ean publikoa egin zuten.

Bitcoin es la divisa por excelencia del futuro - Jot Down Cultural Magazine

Urte askotan zehar Bitcoina 6000-7000€ inguruan ibili da, baina duela hilabete bat honen balioa bikoiztu egin zen, 2020-ko abenduaren zazpian bitcoinaren balioa 15.000€ igo zen eta hilabete bat beranduago honen balioa berriro ere bikoiztu da, eta ni hau idazten nagoen momentuan kriptotxanpon honen balioa zehazki 32.274,41€-ko da historian egon den prezio altuena, beraz esan dezakegu bitcoinaren balioa 12 bat urtetan laukoiztu egin dela. Ere esan beharra dago urtarrilaren gorakada inbertsore handi baten ondorioz izan dela eta askok uste dute inbertsore hau Elon Musk izan dela Barry Silbert-ek Twitter-era igotako mezu batengatik zera esaten zuena " I see you @elonmusk" euskeraz ikusten zaitut esan nahi duena, bitxikeri gisa gustatuko litzaidake aipatzea gaur urtarrilaren 7 an elon musk ofizialki munduko pertsona aberatsena dela. Eta orain bitcoinaren gorakadara bueltatuz  zeinizan dira da gorakada honen arrazoiak?


Bitcoinaren gorakadak bi arrazoi nagusi izan ditu: Batetik dolarraren ahulezia izan da honen ondorioz ameriketako inbertsore handiak beraien dirua seguruago edukitzeko bitcoina aukeratzen dute dolarraren inflazioaz babesteko beraz bitcoin barruan kapital asko sartzen hasi da. Beste arrazoi nagusia hainbeste hitz egiten den Covid-19 izan da inbertsore handiak ez zeudenez babes gisa hartzeko. Komentatu behar da ere Bitcoina emanaldi handiena izan duen aktiboa izan dela,ondorengo argazkian ikus daiteke komentatutako hau

Nire ustez bitcoinan inbertitzea ideia ona da baina pentsatu egin behar da hau egin aurretik ez da orain erosi behar prezioa oso altua delako eta nire ustez ideia hobea da orain erosi ordez honen prezioa erortzen denean erostea horrela diru gutxiago gastatzen da momentuan eta gainera epe luzera irabazi handiak eduki daitezke.

https://www.youtube.com/watch?v=p8Wj6xBpkHg

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.