2021(e)ko urtarrilaren 29(a), ostirala

Autoeskolen merkatua

El permiso BTP ya no existe ¿qué pasará con los que aún lo tenemos?

                                                                    

 Geroz eta pertsona gehiago dira gaur egun kotxea gidatzeko baimena lortu nahi dutenak beren egurenokotasunean kotxeak, motorra, furgonetak eta bestelako ibilgailu motorizatuak.

Normalean, jende gaztea da baimen hau eskuratu nahian aritzen dena eta enpresek ezaugarri hori erabiltzen dute ahalik eta ongizate gehien lortzeko ekonomikoki. Nahiko garestia izaten da dagoeneko klase teorikoek 500€ inguru balio dutelako eta klase praktiko bakoitzak beste 50€. Diru proportzioa kontutan hartu beharra dago azkenean klase praktikoekin eskuratzen dutelako irabazi gehien. Ohikoena da, derrigorrez 20 klase praktikotan parte hartu behar da, beraz, 1500€-ko ordainketa minimo bat egin behar da gidatzeko baimena atera nahi izatekotan. Hori gutxi balitz, azterketak ere ordaindu beharra dago ez delako 1500€-ko gastu horien barnean sartzen.

17.- Tengo mucho dinero – Comunidad Nuevo AmanecerNik uste dut aldaketaren bat egin beharko litzakela  prezioetan gazteak nahiko arazo edukitzen dituztelako ekonomikoki edozein gastu ordaintzeko langabezian daudelako edo beste arrazoi batzuengatik eta hauen alde begiratu ordez, oztopo gehiago jartzen dizkiete denborak aurrera egin ahala.

2021(e)ko urtarrilaren 28(a), osteguna

kirolen diru lapurtzea

Pandemia dela eta, bai gazteek eta baita umeek ere ezin dute kirol federaturik egin. Udaran egoera hobeago zegoenez, entrenamenduei hasiera eman zitzaien denboraldi "normal" bat egingo zela esanaz. Eta denborak aurrera egin ahala, pendemiarengatik kutsatuta zegoen jende kopuruaren ondorioz, euskal gobernuak hainbat neurri desberdin hartu zituen, kirol federatua kentzearena ere neurri zorrotz horien artean azaltzen zen.

                                                                  La Diputación no ve sexista que niñas y niños compitan separados en fútbol  escolar | El Correo

Horrek entrenamenduak eta partidoak bertan behera geratzea eragin zuen eta ezin izan zaio neurri horri buelta eman nohizbehinka egoera arintzean entrenamenduren bat dagoelako baina segituan kentzen dituzte berriz. Egoera dela eta, guztiz ulergarria da bertan behera geratzea entrenamendu eta partidoak birusa azkarrago ez kutsatzeko helburuarekin. Baina kirol klub hauek egoera aprobetxatuz egindako ekintza batzuk ez dira batere onargarriak.

Equipación completa juego – Cabrerizos C.F.

Ekonomikoki aztertuz klub hauek hartu dituzten erabakiei, ume txikien entrenamendu denboraldia lehenago hastea erabaki zuten bazekitelako denboraldia bertan behera geldituko zela, ume bakoiotzaren fitxak duen kostua jasotzeko. Jokalari bakoitzak 200€ inguru ordaindu behar ditu jolasteagatik eta klubeko arropa hartzeagatik 150€ gehiago. Ordainketa hori egitera gainera derrigortuak izan ziren epemuga bat jarri zietelako. Hori gutxi balitz, txapelketarik eta entrenamendurik egon ez denez, zer gertatu da soberan daukaten diru guzti horrekin? Beraiek bakarrik dakite galdera honen erantzuna baina txapelketa jolasteagatik ordaintzen zuten diru guzti hori nobaiten dago, eta beraien interesei begiratuaz eskatu zuten kuota ordaintzea.

2021(e)ko urtarrilaren 23(a), larunbata

NEGOZIOAK: BIRTUALA VS FISIKO

Como escoger la mejor plataforma para crear una tienda online





 Negozio bat jarri nahi duzu? zalantzan zaude denda fisiko edo birtual bat jarri? Biek dauzkate bere alde on eta txarrak. Baina ezin dugu ukatu gaur egun birtuala indar handia hartzen ari dela. Nolanahi ere, komeni da negozio bat jarri aurretik jakitea zein diren bakootzak dituen abantailak. 

Hona denda birtualen abantailak: 

- mundu osoari sal diezaiokezu zure produktuaa zure kaletik jendea pasatzen den edo ez zain egon gabe eta postontzietan propagandarik sartu gabe. 

- Produktuak du garrantzia eta ez kokalekuak. 

- Ez duzu stock handirik behar: bezeroak behar dira produktoak eskatzen dituztenak, eta produktu horiek beste negpozio handi batek (mayoristak) eskuratzen dizkizu (Dropshipping)

- Negozioa irekitzeko kostuak askoz txikiagoak dira. 

- Ez dago ordutegi finkorik

Hona, berriz, denda fisikoen abantailak:

- Bezeroek erosi nahi duten produktua, ikusi eta ukitu dezakete. Eta bada oraindik jende asko hori egitea gogoko duena. 

- Printzipioz badira produktu batzuk, oraingoz behintzat birtualki saltzeko zailak direnak, esate baterako, kotxeak. 

- Bezeroak fidelizatzekoaukera handiagoa ematen dute. 

Auzoan, herrian edo hirian, giroa sortzen dute eta beste ekonomia mota bat ahalbidetzen. 


2021(e)ko urtarrilaren 10(a), igandea

Okupazioa (Iritzi pertsonala)

 Gaur egun espaniar estatuan milaka etxe daude okupatuak. Politikari askoren iritziz, eskuindar ideologiakoak gehinbat, onartu ezin daitekeen jokabidea da okupazioarena, haientzat jabetza pribatua beste edozerren gainetik errespetatu beharreko zerbait delako. Baina, pentsatu dute noizbait arazo honen zergatian? Zergatik okupatzen du jendeak bereak ez diren etxebizitzak? 

Resultado de imagen de okupazioaLehenik eta behin, beste hainbat artikuluetan esan deten bezala, errudun nagusia, sistema ekonomiko kapitalista da. Izan ere, sistema honek, aberatsa dena aberasten jarraitzen du eta pobrea dena zapaldu besterik ez duelako egiten. Argia da, espaniar estatuan aberastasuna gaizki banatua dagoela, konparatu besterik ez dira egin behar auzo batzuetako aberastasunak, beste batzuetako pobreziarekin. Esaterako, Madrilen dugu adibiderik nabariena, alde batetik Moraleja dugu, estatuko auzorik aberatsena, eta bestetik Entrevias dago, estatuko auzorik pobreenetako bat. Aberastasunaren desberdintasun horren aurrean, okupazioaren problematika azaldu da. 

 Okupatutako etxeen %90a baino gehio banketxeenak dira, hau da, hutsik dauden etxebizitzak. Guztiz ulergarria iruditzen zait inon sartu ezin duten pertsonak, etxe horietan sartzea, nik ere egingo nukeelako. Banketxearenak ez diren etxeak okupatzen direnean ere, hutsik dauden etxeak okupatzen dira. hauek pertsona aberatsenak izaten dira bi edo hiru etxebizitza dituztenenak. Egia da, inori ez zaiola gustatzen berea dena beste norbaitek lapurtzea, baina ulertu behar da ere jende horien beharrak eta egoerak. Resultado de imagen de okupazioa

Azken urteetan, arazo bat gehitu zaio problematika honi. Etxegabetze-enpresak sortu dira, hots, okupatzaileak kaleratzen dituztenak. Nere iritzian, estatuak eraman beharreko kontua da, legeak aldatuz eta enpresa pribatu hauek debekatuz. Izan ere, guztiok dugun eskubide baten aurka egiten dutelako, etxebizitzarena. Estatuak nire ustetan, alde batera utzi beharko luke sistema ekonomiko zapaltzailea hau eta jabetza pribatua mugatua beharko luke, etxebizitzaren arazoa konpontzeko eta aberastasuna hobeto banatuta egon dadin. 

Txertoen negozioa (koronabirusa)

 Gaur egun, koronabirusa gainditu ahal izateko ezinbestekoa dugu txertoa. Horretan dabiltza, hain zuzen, enpresa farmazeutiko ospetsuenak (Pfizer, AstraZeneca. Johnson and Johnson, Sanofi, GSK...) baita oraindik merkatu handirik ez daukaten beste batzuk ere (Moderna, CureVac, Novavax, y bioNTech). Lehen enpresa horiek Estatu Batuetan eta Europan daude, eta espero dute 2020. 2021 eta 2022 urteetan 48.000 milioi euroko irabaziak izatea Bloombergen arabera (Bloomberg Estatu Batuetako konpainia bat da, mundu osoko ekonomiaren informazioa ematen duena). Eta bigarren taldeko horiek ere, sekulako jauzia egingo dute seguraski 2020 2021 eta 2022 urteen artean. 

Baina badirudi denek ez diotela irabaziari bakarrik begiratzen eta nolabaiteko solidaritatea erakusten dutela pandemia honen aurrean; adibidez, AstraZeneca enpresak jakinarazi du bere txertoa banatuko duela irabazteko batere asmorik gabe pandemiak irauten duen bitartean. 

Gogoan hartu behar da, bestalde, enpresa horietako askok dirulaguntza publiko eta pribatuak jaso dituztela txertoa garatu ahal izateko. Beraz, enpresa guztiek ahalegina egin behar lukete pandemiak irauten duen bitartean gutxienez txertoa doainik edo prezio sinboliko batean eskaintzeko, gaur egun mundu hau hankaz gora jarri duen birus honi aurre egiteko txertoa populazio guztiari jarri ahal izateko.


Pfizer y Moderna prueban sus vacunas contra la nueva variante del  coronavirus | Sociedad | EITB

https://cincodias.elpais.com/cincodias/2020/11/26/companias/1606411859_470807.html




2021(e)ko urtarrilaren 8(a), ostirala

EGUN BAT GEHIAGO JAI?

Bizimodua aldatzen ari da. Pandemiak ekarri digun guztiarekin auzi berriak sortu egin dira, eta horietako bat bereziki bitxia dela esan daiteke: parlamentuan lanaldiak astean lau egun iraun ditzan proposatu dute. Eta ez hori bakarrik, soldata berdin mantentzea eskatu dute, nahiz eta ordu gutxiago lan egin. Esan beharrik ez dago proposatutakoa bonba bat dela. Azken hamarkada hauetan egondako errutina ohikoenarekin apurtu egiten du. Hau entzuterakoan galdera asko planteatzen hasten gara. Hasteko, zure buruari galdetzen diozu ea hau posible den, eta ea ez gaituen honek ekonomiari dagokionez hondamendira eramango. Baina, askok diote gure ekonomiarentzat hobea dela. Ideia hau defendatzen dutenak produktibitatea igotzea ahalbidetzen duen proposamen bat dela diote. Izan ere, jendeak denbora libre gehiago duenean alaiago bizi da, denbora gehiago bait du aisiarako, familiarekin edo lagunekin egoteko… Beraz, lan egiten duten egun horietan gehiago produzituko dela adierazten dute. Esan bezala, ez dira gutxi izan ideia hau egokia izan daitekeela pentsatzen dutenak; Espainian, Pablo Iglesias presidenteordeak, Yolanda Diaz lan ministerioko zuzendariak, José Moises Martín ekonomialariak, besteak beste, egoki ikusten dute. Azken honek zehazki proposatzen dute sektore batzuetan lanaldiak murriztea esperimentatzen joateko. Dena dela, leku batzuetan dagoeneko hasiak dira bizimodu berri honekin. Adibiderik esanguratsuenetako bat Microsoftena da. Enpresa honek bere Japoneko lantegietan lanaldia lau egunetara murriztu zuen eta ehuneko berrogei igo zen produktibitatea. Eta ez dira bakarrak izan honekin hasi direnak, Zelanda Berriko enpresa batean, Unilever-en proposamen hau onartu dute.
Bestalde, nire iritziz oso garrantzitsua den arazo bat arintzea lagundu dezake: aldaketa klimatikoa. Jendeak lau egunetan soilik lan egiten badu nabarmenki murriztuko du garraioaren erabilera. Beraz, karbono dioxidoaren isuria gutxitu egingo eta gure planetaren egoera hobetu. Gauza positiboak izan arren, honek eromen bat dirudiela argi dago. Ordu gutxiago lan egiteak eta berdin kobratzeak, gutxiago produzituko balitz, hondamendia ekar lezake enpresari. Horrek beldurtu egiten du, gainera, gauden egoeran egonda, proposatutakoak gaizki aterako balitz ondorio oso txarrak ekar lezake. Horregatik Mas País partidoak aurrekontu orokorrak prestatzen hasi zirenean zera eskatu zuen: diru zati bat aldaketa honek sortuko zituen galerak aurrera eramateko erabiltzea. Haien zorigaiztorako, ez duten onartu eta ideia ez da aurrera atera. Dena dela, ideia berri bat proposatu da, bizitzeko beste era bat. Ez al da interesgarria hau lantzea eta garatzea? Denon ongizatea ekar dezake, nork ez du nahi egun bat gutxiago lan egin? Hala ere ideia hau askorentzat ezinezkoa da. Baina, ez zuten berdina esan 8 ordu bilakatu zenean? Ez al da gauzak aldatzeko garaia?

GASA ETA ARGIAREN PREZIO IGOERA

GASA ETA ARGIAREN PREZIO IGOERA 

 

2021eko urtarrilaren 8an gas eta argi prezioak maximo historikoetara iritsi dira hotz-bolada erdialdean.

2020an gas eta argi prezioak baxuenak izan ziren azken hamabost urteetan, baina 2021. urtea hasi bezain laister argi eta gas prezioak izugarri hazi egin dira, orain bizitzen ari garen hotz-bolada honetan. Prezioak bikoiztu egin dira, 100 euro ingurutara, zehatzago esanda, prezioek 94,99€/MWh-k (94,99 euro kilowalta orduko) gainditzen ditu. Azken egun honetan igotako prezio hau historikoki bigarren altuena izan da alde handiarekin, izan ere, erregistratu den azkeneko prezioarik altuena 2002ko urtarrilaren 11ean izan zen, 103,73€/KWh-raino iristen. 


Gasa eta argiaren igoera hau ez da momenturik hoberenean etorri egoera dela eta. Prezioa hainbat arrazoiengatik igo egin da, horien artea eskaera handia dagoelako momentu honetan, Espainiak "Filomena" izeneko hotz-bolada handi bat pasatzen ari delako, eta beraz jendea denbora gehio pasatzen du beraien etxean kalefakzioa eta argi gehiago kontsumituz. Horretaz gain, gasaren merkatuko prezioen presioak ere lagundu egiten du, gasa eta argiaren prezioen igoerarekin.


Igoera honek tarifa arautua duten erabiltzaileei eragingo die gehiago, nahiz eta efektua guztiongan izan izan ere, hauek ordaintzen duten diru kantitatea/KWh kostu elektrikoaren bilakaeraren araberakoa izango da eta hau egunero aldatzen da eskaria eta eskaintzaren arabera.

Gainera 2020ko covid-19-aren eraginagatik familia askok-askok egoera ekonomiko larriak pasaitzen ari dira,bai beraien enpresa guztiz itxi behar izan dutelako, edo bai ertera jun direlako edo baita ere ostalaritzan lan egiten dutelako eta hilabete osoak itxita egon behar izan dutelako, ingungo diru sarrerarik gabe, baina bai gastuak izaten jarraitzen. Egoera dela eta familia ugari oso egoera larria pasatzen jarraituko dute, oraingo gasa eta argi prezioen igoerarekin. 






BILBIOGRAFIA:

-https://www.google.com/search?q=calefacci%C3%B3n+en+casa&tbm=isch&ved=2ahUKEwiPt4G_g43uAhVWwoUKHdxFCVcQ2-cCegQIABAA&oq=calefaccion+en+casa&gs_lcp=CgNpbWcQARgBMgQIABATMgQIABATMggIABAIEB4QEzIICAAQCBAeEBM6BggAEAcQHjoICAAQCBAHEB5QnJkBWMO3AWCYzQFoBXAAeACAAaABiAHmC5IBBDIuMTGYAQCgAQGqAQtnd3Mtd2l6LWltZ8ABAQ&sclient=img&ei=naz4X8_0BtaElwTci6W4BQ&bih=657&biw=1366#imgrc=8whOvczAu2bLEM&imgdii=G3T4ttNOcu1DYM

-https://www.ondacero.es/noticias/economia/precio-luz-dispara-hoy-plena-ola-frio-espana-cuanto-pagaremos-razones-subida_202101075ff721a022c7670001698056.html

-https://www.larazon.es/economia/20210108/2qpccgdaefgqbhp6q3tbgkzugy.html

-https://www.google.com/search?q=electricidad&source=lnms&tbm=isch&sa=X&ved=2ahUKEwjH56LsgI3uAhUyyoUKHbQWCioQ_AUoAXoECBIQAw&biw=1366&bih=657#imgrc=TyfCDnlsIC3VaM







Estatu Batuetako Kapitolioko Erasoaren Ondorioak Burtsan

 Estatu Batuetako Kapitolioko Erasoaren Ondorioak Burtsan


2020. urte txarra izan baldin bazen, 2021 urtea ondo hasi dugu. Herenegun , 2021eko Urtarrilaren 6ean, Estatu Batuetako kapitolioa erasotua izan zen Trumpen jarraitzaileengatik. Hauek, Estatu Batuetako parlamentuak Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako lehendakari berria izendatzea ekidin nahi zuten, beraientzako azaroan gertatutako hauteskundeetan demokraten aldetik putxerazoa gertatu zelako. Trumpek jakinik manifestazio hauek aurrera aterako zirela bere jarraitzaileak kapitoliora joatera bultzatu zituen ordu batzuk lehenago emandako hitzaldi baten bidez. Kapitolioaren erasoa gertatu zen eta hemengo polizia gainezka ikusi zen polizia eskasia altu bat zegoelako. Horrela, manifestatzaileak kapitolio barruan sartu ziren eta eleberrietan ikusi den bezala gauza ez zen oso ondo amaitu. Kapitolioa suntsituta geratu zen, 20 zauritu, 13 atxilotu eta 5 hildako ( Gaur polizia bat hil dela diote).  Eraso honek AEBko irudia asko ahuldu egin du herrialdeko leloa demokrazia defendatzea delako eta justu kontrakoa gertatu da. Baina, zer nolako eragina izan du gertaera larri honek munduko burtsan?


Mundu guztiak dakienez burtsak oso sentikorrak izaten dira munduan gertatzen diren gertaera larriaekin, izan ere, 11s ko erasoak gertatu zirenean, burtsa guztiek beherakada ikaragarriak izan zituzten. Horregatik estatu kolpe bat gertatuz gero hauek ere egoera delikatu batean egongo direla aurreikusten da. Gainera beherakadak oso handiak izanez gero, akzioen prezioa modu larri batean erori egin daiteke 1929an gertatutako krisia gaur egun gertatuz.

Hala ere, harrigarriena da burtsak ez direla ezer izutu bestalde igo egin dira. Adibidez, urtarrilaren 6ean Wall Streeteko burtsak gorakadekin amaitu zuen eguna eta hurrengo egunak ere onak izan dira. Hori dela eta asko izan dira esan dutenak akzioen munduan ideologia eskubitarra dutenak direla nagusiak eta ez zaie arrazoirik falta Trumpekin enpresariak askoz lasaiago bizi daitezkelako beraien gehiegikeriak bahimentzen dituelako.


Hau guztia aztertu ondoren, ondorioztatu dezaket AEBen duela 2 egun gertatutako erasoa estatu kolpe bezala deskribatu daitekeela. Gainera, Trumpen jarrerak ez du ezertan laguntzen honek beraren jarraitzaileak gauza horiek egitera animatu egiten dituelako. Horregatik Estatu Batuentzako komenigarriena Trump presidente izateari uztea dela usten dut. Bestetik, burtsaren erantzunak egoeraren aurrean txundituta utzi nau pentsatzen nuelako beherakada nabarmen bat edukiko zutela eta inola ez gorakada bat.

Bibliografia: