TABAKOAREN PREZIO IGOERA
Frantziako gobernuak 2018ko martxotik aurrera tabakoaren
prezioak igoko zituela anuntziatu zuen, zigarro paketeak 1 euro igoz eta
liatzeko zigarroak berriz 2,50 euro gehiago igoz, honekin herrialdeko erretzaileen
kopurua murrizteko asmoz.
20 zigarroko paketea 7.50 euro kostatzera pasatuko da, berriz
liatzeko zigarroen prezioa 10,50 eurora, ikerketa batzuen arabera 2 erretzaileetatik
1 hil egiten delako tabakoaren erruz.
Gobernuaren asmoa, 2020rako zigarro paketeek ere 10 euroko
balioa edukitzera iristea da eta 2032rako adin txikiko erretzaileen arteko %5 a
murriztea da, tabakorik gabeko generazio bat lortu ahal izateko.
Gaur egungo presidenetea den, Emmanuel
Macronek proposatutakoa da prezio igoera hau, baina hainbat pertsona honen
aurka azaldu dira 5000 pertsona inguru langabezian egoteko arriskuan jartzen dituelako.
Gainera, azkenean honek komertzio ilegal bat ekarriko duelako prezioak baxuagoak
diren herrialdeetatik, Espainia eta Italia bezala, honek piskanaka bertako
estankuak desagerraraziz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.