BIZIKLETEN ERABILERA:
Gaur egun asko entzuten da munduan aldaketa ugari daudela, klima aldaketa
esate baterako eta baita mundua suntsitzen ari garela. Egia da, horren errudun
gu geu gara. Agian nahigabe, baina hortzak garbitzerakoan beharrezkoa ez den
ura erabiltzen dugu, edota oinez zein bizikletaz ibili beharrean kotxean ibiltzen
gara. Garraio publikoen erabilera igotzen ari da, baina hala ere ez nahikoa. Plastikoen
erabilera ere izugarri altua da. Adibide guzti hauekin argi dago neurriak hartu
behar ditugula eta horretarako “Kiotoko Protokoloa” sortu da, sei gasen kontsumoa
gutxitzeko.
Beste neurri batzuetako bat bizikleten erabilera da. Hainbat hiri handitan,
Donostian esate baterako, hauen erabilera bultzatzen ari da. Horretarako hiriko
kaleak egokitzen hasi dira, aproposagoak izan dadin eta baita elementu hauek ez
lapurtzeko irtenbideak bilatzen ari dira. Modu honetan, erregai gutxiago
kontsumituko genuke, eta diru asko aurrezteaz gain, gutxiago kutsatuko genuke mundua.
Izugarria da 20 urte atzerago edo gaur egungo hirietako kutsaduraren aldea.
Frantzia eta horrelako hiri handietan badira egunak metroa dohainik dela kotxea
ez erabiltzeko.
Bizikleten erabilera oso egokia da, alde batetik kirola egiteko aukera bat
delako, eta baita asteburuan zerbait produktiboagoa egiteko. Esan beharra dago
jende helduentzat bizikleta motorizatuak daudela eta esfortzurik ez dutela egin
behar. Honi esker, Bizikleta enpresa ugari sortzen ari dira eta garai batean
bizikleta tailerrak garrantzia zuten bezala, berriz ere geroz eta garrantzi
handiagoa izaten ari dira. Hiriko bizikleten erabilera bultzatzeko enpresa
berri asko sortu dira eta hauek estrategia maila oso handia dute, hau da,
enpresa hauek egin beharreko ekintzei eta ekintza horietarako erabili ditzakeen
baliabideei buruz enpresak hartzen dituen erabaki multzoa, helburua
arrakastarekin lotuta egonik. Ondasun mota hau eskuragarritasunaren arabera ondasun
ekonomikoa edo zerbitzua izango litzateke, enpresaren arabera. Bizikleten
erabilera eskaintzen duten enpresa bada, hirietatik ibiltzekoa, zerbitzua
izango litzateke, bizikletak moldatzen dituzten enpresak bezala. Enpresa mota asko daude, eta hauen neurria
kontuan hartuta, txikiak, ertainak edo handiak izan daitezke. Enpresak neurriaren
arabera sailkatzeko hainbat irizpide daude: irizpide ekonomikoa, teknikoa,
ondare irizpidea eta antolaketa irizpidea. Mikroenpresa izango da 0 eta 9
langile kopuru bitarte dituenean, 10 eta 49 bitartekoa bada, enpresa txikia, 50-249
tartekoa enpresa ertaina eta azkenik, handia da 250 langile kopuru baino gehiago
dituenean.
Bizikleta enpresa hauek mikroenpresak, enpresa txikiak edo enpresa ertainak
badira, merkatuaren parte txiki bat suposatzen dute, kapitalaren jabegoa pertsona
batena edo talde txiki batena izango da eta erabakiak hartzeko erabateko askatasuna
dute, ez baitu kanpoko kontrolik. Gainera hainbat abantaila dituzte; egoera aldaketen
aurrean malgutasun handia dute, zerbitzuen banaketa edota ekoizpenean handien
laguntzaile dira, bezeroengandik gertu daude eta harreman estuagoak dituzte,
erabaki eta asmoetan langileen parte hartzea errazagoa da. Bestalde, bezeroen
beharretara moldatzeko erraztasun handia dute, krisi garaietan errazago molda
daitezke, jarduera alda dezakete epe motzera, zuzendaritzan gatazkak izateko
arrisku gutxiago eta orokorrean zordun indize gutxiago dituzte.
Enpresa mota hauen helburua, beraz, kutsadura gutxitzea da, modu erraz eta
merke batean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.