Geroz eta gehiago dira beraien ikasketak egiteko pronbintziatik kanpora irteten diren ikasleak, eta ondorioz, unibertsitatea eta karrera hautatu eta gero sortzen den arazo ohikoena non ostatatu da. Gaur egun arazo bihurtu dela esan dezakegu, pisuek edo ikasle egoitzek geroz eta prezio altuagoak baitituzte. Inflazioa ikasleengana ere iritxi da eta gogor.
Lehengo batean, lagun batek komentatu zidan Madrilera joan nahi zuela ikastera eta pisu bila zebilela, nik esan nion residentzia ere aukera ona zela bertan bizitzeko, baina erantzun zidan 897€ balio zuela hilabetero horrelako residentzia batek. Beraz, aukera hau ia ezinezkoa da, kontuan hartuta unibertsitatean sartuko diren ikasleek ez dutela inongo soldatarik eta ekonomikoki gurasoen menpe daudela. Beste aukera bat pisu bat alokatzea litzateke, Madrilen, adibidez, 800€ ordaindu beharko lituzke alokairuan hilabetero, aukera hori ere ikasle batentzat ezinezkoa denez, pisu partekatuak eta logelen alokairuak dira aukera bakarrak. Eta noski, hor askok negozio errentagarri bat egiteko aukera ikusten dute, ikasleek ez dutenez gela alokatzea edo pisua partekatzea beste aukerarik, prezioak geroz eta gehiago igotzen dituzte. Pisuaren jabeak kontuan hartzen baitu, uda garaian ez diola errentagarritasunik aterako pisuari.
Gela txiki eta komun partekatu batengatik bakarrik, 400-500€ ordaintzen dira Madrilen eta prezio hau aldatzen doa etengabe, 450€tik 500€ra igo daiteke hilabete batean. Hau arazo handia da etxea bilatzeko orduan, denak prezio berdintsuak jartzen dituztelako eta 400€tik behera ez direlako jaisten.
Beraz, hiriburu batzuetara ikastera joatea luxuzko zerbait bilakatzen ari da. Espainiako hiriburu garestienak ikasleentzat pisuak alkilatzeko Madril, Valentzia eta Bartzelona dira. Gainera, gehitu beharra dago, askotan, lehen aipatutako prezio horietan ez direla sartzen gasa, ura, elektrizitatea... 10m2-rengatik haibeste ordaintzea disparate bat da.
Baina ez dago Madrilera joan beharrik prezio horiek aurkitzeko. Adibidez, Bilbon gela bat alokatzeak 429€ kostatzen du gutxi gora-behera. Donostia, berriz, garestiagoa da, 434€. Horregatik, Donostian gazteen emantzipazioa sustatzeko laguntzak emango ditu udalak, 23 eta 35 urte bitartean dituzten gazteek errentaren %50-eko laguntzak jasoko dituzte. Baina bitartean etxetik kanpora joatea erabakitzen duten ikasleek itsulapiko handia beharko dute.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.