Arrazoi nagusia, espekulazioa da. Prozesua burbuila ekonomikoa (baita ere, burbuila espekulatiboa, merkatuko burbuila edo burbuila finantzieroa) izena du, hau aktibo baten prezioa(konpainia edo produktua) gora egiten duenean modu desproportzional edo erradikal batean denbora periodo batean gertatzen da, salmenten gorakada baten ondorioz produktu edo konpainia balioa igotzen duena. Orduan erosle berriak batzen dira hontara produktua beranduago saltzeko prezio handiago batean etekin handiagoak izateko helburuarekin. Orduan, objektu espekulatiboak izan diren produktuen prezioak guztiz urruntzen direnean haien benetako baliotik, nahaste guztiak deskontrolatu egiten dira (ingelesez crack). Hau gertatzen denean prezioen beherakada agresiboa gertatzen da, zifra altuak kostatzetik prezio oso baxura pasatzen dira (berezko preziotik behera eta guzti), honen ondorioz zor asko sortzen dira eta espekulatzaile erabat hondaturik uzten ditu. Hau crash bezala ezagutzen da. Arazoa da, burbuila ekonomikoaren amaierako crash honek herrialde baten dirutzaren alde handi bat suntsitu dezakeela, lanpostu asko eta egoera zakar bat sortu populazioan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.