2018(e)ko apirilaren 20(a), ostirala

Moda, noren esku?


Enpresa baten helburua ahalik eta bezero eta diru gehien lortzea da. Horretarako hainbat erabaki eta estrategia egin behar dituzte, dirua eta erosleak ez baitira egun batetik bestera etortzen. Horregatik enpresa guztiei laguntzen eta onurak ateratzea laguntzen dien faktore garrantzitsuenetako bat manipulazioa eta askatasuna kentzea da. Izan ere, gaur egun, manipulatuak bizi gara arlo guztietan, baina gehien nabari eta ikusten den sektorea, modarena da.
Gaur egun, estereotipo gehiegi daude gizartean eta horien arabera jantzi, margotu, orraztu eta gure gorputza zaintzen dugu. Izan ere, egun, guztiok joan behar gara modara jantzita, “youtuberrak”, “influencerrak” eta goi mailako jende eta kirolariek inposatzen eta nahi duten bezala. Baina horren atzean enpresak daude, eta horien esku egoten da pertsona famatu eta influentziatzaile horiek zer jantzi eta zer nolako bizitza eraman behar duten inposatzea, beraiei onurak atera ahal izateko. Horregatik, nahiz eta Dulceidak Zarak atera duen munduko soineko itsusiena jantzi edo Cristiano Ronaldok Adidaseko zapatila zulodunak jantzi, mundu erdiak erosi eta jantzi egingo ditu baina onuradun bakarrak bi enpresa eta bi famatu horiek izango dira.
Garrantzi gehiegi ematen diogu besteek zer esango dutenari, ez dugu guk benetan nahi duguna egiten, besteek zer esango dutenaren zain egoten gara beti eta azkenean zergatik? Enpresek inposatutako estereotipo faltsu horiek bete nahi ditugulako. Emakume argalak eta ipurdi gogorrak eta mutilak altuak eta muskulatuak. Horrek kaltea besterik ez du egiten gugan. Izan ere, zenbat eta zenbat pertsona joaten dira gogoz kontra gimnasiora guztion buruan dagoen irudi perfektua lortzera.
Gaurko gizarte honi aurre egin behar genioke, norbanakoak nahi duen modura jantzi eta bizi eta enpresa horiei onurak beste modu batera atera beharko direla jakinarazi, azkenean, gurekin nahi dutena egiten dutelako eta guk, nahi dutena ematen diegu: dirua.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.