Duela urte batzuk ez zen "influencer" hitza existitu ere egiten. Baina Youtube izeneko aplikazio bat dela eta sortu ziren pertsonaia delako hauek. Izan ere, beraien bideoak promozionatzen zituzten iragarkien eta promotoreen bidez egiten zuten aurrera. Gaur egun, marka horietako batzuei esker batzuek beraien marka propioa ateratzea lortu dute eta youtube aplikazioa dela eta diru sarrerak handiagoak izan daitezen lortu dute.
Horieta ezagunetako bat, Dulceida da. Bera ez zen Youtuben hasi, baina bertan izandako famak asko lagundu dio ekonomikoki. Bere arropa denda ireki zuen.
Denda honi egin zion publizitatea, taila guztiak zituena eta unisex-a zela esanez egin zuen. Baina esan beharra dago hori publizitatean geratu zela. Izan ere, denda guztietan bezala diru sarrera handienak lortzea soilik zuen buruan. Esan dezakegu L taila gutxiago ekartzen zituela bere web- era eta arropa gehieank emakumeentzat soilik sortu zituela.
Erosleak hau ikustean, sare sozialetan kritika handiak sortu zituzten, konturatu fabe honek dendari publizitate gehiago besterik ez ziola egiten nahiz eta txarra izan.
Esan genezake Inditex markaren mehatxuetako bat izatera iritsi zela. Web orri bat izan arren, Dulceida horrek Youtuberi esker ezagunagoa izatea lortu zuen eta Inditexek bere marka izatea nahi zuen.
Neska hau ez zen batere tonta izan eta erosleei Inditexetaz gustatzen ez zitzaizkien gauzak hobetu eta bere dendari erantsi dizkio. Prezioak merkeagoak izateaz gain, kalitate oneko arropa eskaimtzen zuen.
Baina hori nahikoa ez zen izan. Egia esan ez da bakarra izan eta nahikoa nazkatua nago. Izan ere, saltzeko "feminist" idatzi zuen kamiseta batean eta salgai jarri zuen. Gizarteko mugimendu handienetako batetik probetxua atera nahi izan zuen eta hori neretzat pertsonalki ez da batere justua. Influentzia handi bat den momentutik publizitatea egin izan balio informatuta eta zentzu pixka batekin, ondo egongo zen. Baina egin duen erara ederki ikus daiteke ez dela horrela, baizik eta diru gosea besterik ez duela.
Horrelako hainbat eta hainbat daude eta nahiz eta lana sortu eta ekonomiari lagundu, gizarteari ez diote batere laguntzen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.