2018(e)ko apirilaren 27(a), ostirala

INFLUENTZIA BERRIAK


INFLUENTZIA BERRIAK

Gaur egun ukaezina da influentziak indar asko dutela. Honen arrazoirik nagusiena: telebista, sare sozialak, mugikorrak… (teknologia berriak) izan dira. Denok aldaketa handia jasan dugu eta ez dut uste horren kontzientzia dugunik. Egunero ordu asko egoten gara Instagramaren barruan adibidez eta bertan, mota askotako influentziak jasotzen ditugu: zuzenean bertan dauden iragarkiengatik, milaka jarraitzaile dituen pertsona batek erabiltzen duen Levi’s-eko kamiseta… Eta horrelako adibide asko daude.

Enpresek egoera honetaz ohartu dira eta nik bi motetan sailkatu ditut. Alde batetik, iragarkiak eta beraien produktuak erabiltzeko ordaindu behar ez dutenak daude(Starbucks, Levi’s, Ferrari, Marvel...). Bestetik, influentzia asko duten pertsonei ordaintze diete haien produktuak erabiltzeko.

Pertsona hauek ez dira nahi eta nahiez “famatuak” izan behar,hau da, orain arte pertsona famatu bat izateko kalera ateratzen zen bakoitzean pertsona asko egon behar ziren hari begira. Sare sozialak eta orokorrean Internetarekin, pertsona asko ezagunak izatera pasa dira eta nire ustez gu ez gara kontzienteak haiek gure erabakietara eragiten duten guztia.

2018(e)ko apirilaren 24(a), asteartea

ARROTZA NIRE HIRIAN



Gogoan dut haurra nintzela nola jolasten nuen nire auzoko plazan, nire auzokideekin. Gogoan dut kalera irten eta jende ezaguna besterik ikusten ez nuen garaia, auzotar sentitzen nintzen garaia. Konstituzio plazan egoten nintzen sokasaltoarekin jolasten, auzoko haurrekin batera. Orain, haurra nintzenetik urte asko pasa ez diren arren, kosta egiten zait auzoko plazan auzotarrak topatzea. Etxeko balkoira irten, eta pareko eraikin osoa obretan ikusten dut; beste pentsio bat.

Donostian, urteak joan, urteak etorri, gero eta turista kopuru handiagoa dago. Kalera irten eta hizkuntza arrotzak besterik ez dira entzuten, eta arpegi arrotzak besterik ez dira ikusten. Garai batean, kalera atera eta turistaren bat ikusten nuen. Orain, ordea, kalera atera eta auzokideren bat besterik ez dut ikusten, ezezagunez inguratua. 

Horrez gain, zaila egiten zait hotelez betetzen ari den nire auzoan, hau da, Alde Zaharrean, nire etorkizuna irudikatzea. Gustatuko litzaidake nire auzoan bizi ahal izatea, baina ikusirik gero eta hotel edo apartamentu turistiko gehiago daudela, eta pisuak geroz eta garestiagoak direla, zaila ikusten dut etorkizunean nire auzoan bizi ahal izatea.

Edonork esango du ona dela horrenbeste turista Donostiara etortzea, dirua ekartzen baitute. Baina, norentzat da ona? Eta, norentzat ekartzen dute dirua? Egia esan, hau guztia gutxi batzuen interesen alde gertatzen da. Turistek uzten duten dirua enpresari eta nagusien eskuetan erortzen da, ez geure, hiritarron, eskuetan. Turistak kontsumitzen duten guztia, eta ordaintzen dituzten hotel eta apartamentuak ez ditugu guk kobratzen. Hiritarrok turistentzat lan egiten dugu, nagusiek dirua eraman dezaten. 

Kalera irten eta dena dago turistei begira prestatuta; dendak, tabernak, terrazak, aisialdirako ekintzak, prezioak, etab., eta nola ez; hotelak eta pentsioak albo guztietan, bertako biztanleez ahaztu izan balira bezala. Eraikitzen ari diren pentsio eta hotel guztiekin ez dago auzotarrentzat lekurik, eta gazteak ezin emantzipatu dabiltza, haien auzoan bizitzeko aukera urriekin, eta lan-baldintza eskasekin. 

Donostia turistentzako hiria bihurtzen ari dira, ez hiritarron bizileku. Erantzun gisara, Donostiar gazteak turismoaren aurka borrokan ari dira, hiria hiritarrentzat dela aldarrikatuz. Gazteok geure auzoetan bizi eta duintasunez lan egin nahi dugu, ez dugu geure auzoan arrotzak sentitu nahi.

Aitortu beharra dago denoi gustatzen zaigula turismoa egitea, baina nik uste dut mugak jartzen jakin behar dela. Ez dut esan nahi turistak etortzea gaizki iruditzen zaidanik, etor daitezela geure hiri ederra ikustera. Esan nahi dudana da, Donostia ez dela horren handia beste hainbat hirirekin alderatuta, eta hiritarroi eman behar zaigula lehentasuna. Nire iritziz, turismoari mugak jarri behar dizkiote, jende gehiegi etortzen baita, eta ez oporretan bakarrik, eguneroko gauza bihurtzen ari da. Badakit jende asko turismoaz bizi dela, eta zilegi dela uste dut, baina ez gaitzatela hiritar guztiok baldintzatu. Gainera, niri, turista bezala, beste herrialdeetara noanean hango jendea eta kultura ikustea gustatzen zait. Donostian ordea, turistek turistekin besterik ez dute topo egingo horrela jarraitzen badugu, eta hiriaren xarma erabat galduko du, gertatzen ari den gisan.

Nik, auzotar bezela, ez dut nire auzoan arrotza sentitzen jarraitu nahi, eta nire ustez, egoera hau kontrolatu beharra dago. Ezin diegu enpresari eta nagusiei geure lepotik aberasten utzi, bizilekurik gabe uzten gaituzten bitartean. Izan dadila Donostia bai auzotarrarentzat eta bai turistarentzat leku aproposa, gaur egun, ez baita aproposa ez bata ez bestearentzat. Beti bezala, argi geratu da geure hirian zerri ematen zaion lehentasuna.



2018(e)ko apirilaren 22(a), igandea

PENTSIOAK

Gaur egun, denok entzun dugun bezala egun hauetan, arazo handiak eta iskalbila larriak egon dira gure kaleetan pentsioei dagokienez.

Egia esan orain dela gutxi arte, ez nengoen oso ongi enteratuta guzti hau zer dela eta zen, baina telebistan programa bat botatzen ari ziren pentsioei buruz eta ikusten gelditu nintzen.
Gauza da, gaur egungo pentsionista asko ez direla il amaierara iristen ez baidute beher adina dirurik beraien etxebizitzak ordaintzeko eta janaria erosteko.

Programa horretan, kontraste oso interesgarri bat egin zuten auzo pobreetako eta auzo aberatsetako jendea entrebistatzen. Egia esan, oso interesgarria iruditu zitzaidan, zeren hor ikusi nuen egitan zeintzuk zuten pentsio horien arazoa eta zeintzuk ateratzen diren kaleetara kejatzera beraien eskubideak lortzeko asmoz. Auzo pobreetako jendea ez zegoen bat ere pozik beraiek kobratzen zutenarekin; bizitza osoa lanean jardun eta gero uskeri bat kobratzen baitzuten. Auzo aberatsetan aldiz, ez ziren ezertaz kexatzen eta beraien iritziz, kaleetara ateratzeak ez du ezertarako balio, ez baidute ezer lortuko horrekin.

Gobernua, oso gaizki ari da portatzen kontu horrekin, batez ere, esasen dutenean pentsioak igoko dizkiotela, baina azkenean ez dute ezer egiten.

Baina enpresak ere ez dira motz gelditzen. Gaur egungo gazteei uskeri bat ordaintzen diete, eta hauek ez dira gai pisu bat alokatzeko irabazi duten diruarekin. Hori dela eta, pentsionistei ez diete diru kantitate handirik kobratzen.

Beraz, hau aldatu egin behar da, bestela datozen urteetan arazo larriagoak sortuko dira honi dagokionez.


2018(e)ko apirilaren 21(a), larunbata


TABAKOAREN PREZIO IGOERA


Frantziako gobernuak 2018ko martxotik aurrera tabakoaren prezioak igoko zituela anuntziatu zuen, zigarro paketeak 1 euro igoz eta liatzeko zigarroak berriz 2,50 euro gehiago igoz, honekin herrialdeko erretzaileen kopurua murrizteko asmoz.

20 zigarroko paketea 7.50 euro kostatzera pasatuko da, berriz liatzeko zigarroen prezioa 10,50 eurora, ikerketa batzuen arabera 2 erretzaileetatik 1 hil egiten delako tabakoaren erruz.

Gobernuaren asmoa, 2020rako zigarro paketeek ere 10 euroko balioa edukitzera iristea da eta 2032rako adin txikiko erretzaileen arteko %5 a murriztea da, tabakorik gabeko generazio bat lortu ahal izateko.

            Gaur egungo presidenetea den, Emmanuel Macronek proposatutakoa da prezio igoera hau, baina hainbat pertsona honen aurka azaldu dira 5000 pertsona inguru langabezian egoteko arriskuan jartzen dituelako. Gainera, azkenean honek komertzio ilegal bat ekarriko duelako prezioak baxuagoak diren herrialdeetatik, Espainia eta Italia bezala, honek piskanaka bertako estankuak desagerraraziz.

cigarros bilaketarekin bat datozen irudiak 

2018(e)ko apirilaren 20(a), ostirala

Moda, noren esku?


Enpresa baten helburua ahalik eta bezero eta diru gehien lortzea da. Horretarako hainbat erabaki eta estrategia egin behar dituzte, dirua eta erosleak ez baitira egun batetik bestera etortzen. Horregatik enpresa guztiei laguntzen eta onurak ateratzea laguntzen dien faktore garrantzitsuenetako bat manipulazioa eta askatasuna kentzea da. Izan ere, gaur egun, manipulatuak bizi gara arlo guztietan, baina gehien nabari eta ikusten den sektorea, modarena da.
Gaur egun, estereotipo gehiegi daude gizartean eta horien arabera jantzi, margotu, orraztu eta gure gorputza zaintzen dugu. Izan ere, egun, guztiok joan behar gara modara jantzita, “youtuberrak”, “influencerrak” eta goi mailako jende eta kirolariek inposatzen eta nahi duten bezala. Baina horren atzean enpresak daude, eta horien esku egoten da pertsona famatu eta influentziatzaile horiek zer jantzi eta zer nolako bizitza eraman behar duten inposatzea, beraiei onurak atera ahal izateko. Horregatik, nahiz eta Dulceidak Zarak atera duen munduko soineko itsusiena jantzi edo Cristiano Ronaldok Adidaseko zapatila zulodunak jantzi, mundu erdiak erosi eta jantzi egingo ditu baina onuradun bakarrak bi enpresa eta bi famatu horiek izango dira.
Garrantzi gehiegi ematen diogu besteek zer esango dutenari, ez dugu guk benetan nahi duguna egiten, besteek zer esango dutenaren zain egoten gara beti eta azkenean zergatik? Enpresek inposatutako estereotipo faltsu horiek bete nahi ditugulako. Emakume argalak eta ipurdi gogorrak eta mutilak altuak eta muskulatuak. Horrek kaltea besterik ez du egiten gugan. Izan ere, zenbat eta zenbat pertsona joaten dira gogoz kontra gimnasiora guztion buruan dagoen irudi perfektua lortzera.
Gaurko gizarte honi aurre egin behar genioke, norbanakoak nahi duen modura jantzi eta bizi eta enpresa horiei onurak beste modu batera atera beharko direla jakinarazi, azkenean, gurekin nahi dutena egiten dutelako eta guk, nahi dutena ematen diegu: dirua.



Alokairuen igoera ikasleentzako pisuetan

Geroz eta gehiago dira beraien ikasketak egiteko pronbintziatik kanpora irteten diren ikasleak, eta ondorioz, unibertsitatea eta karrera hautatu eta gero sortzen den arazo ohikoena non ostatatu da. Gaur egun arazo bihurtu dela esan dezakegu, pisuek edo ikasle egoitzek geroz eta prezio altuagoak baitituzte. Inflazioa ikasleengana ere iritxi da eta gogor.

Lehengo batean, lagun batek komentatu zidan Madrilera joan nahi zuela ikastera eta pisu bila zebilela, nik esan nion residentzia ere aukera ona zela bertan bizitzeko, baina erantzun zidan 897€ balio zuela hilabetero horrelako residentzia batek. Beraz, aukera hau ia ezinezkoa da, kontuan hartuta unibertsitatean sartuko diren ikasleek ez dutela inongo soldatarik eta ekonomikoki gurasoen menpe daudela. Beste aukera bat pisu bat alokatzea litzateke, Madrilen, adibidez, 800€ ordaindu beharko lituzke alokairuan hilabetero, aukera hori ere ikasle batentzat ezinezkoa denez, pisu partekatuak eta logelen alokairuak dira aukera bakarrak. Eta noski, hor askok negozio errentagarri bat egiteko aukera ikusten dute, ikasleek ez dutenez gela alokatzea edo pisua partekatzea beste aukerarik, prezioak geroz eta gehiago igotzen dituzte. Pisuaren jabeak kontuan hartzen baitu, uda garaian ez diola errentagarritasunik aterako pisuari.

Gela txiki eta komun partekatu batengatik bakarrik, 400-500€ ordaintzen dira Madrilen eta prezio hau aldatzen doa etengabe, 450€tik 500€ra igo daiteke hilabete batean. Hau arazo handia da etxea bilatzeko orduan, denak prezio berdintsuak jartzen dituztelako eta 400€tik behera ez direlako jaisten.
Beraz, hiriburu batzuetara ikastera joatea luxuzko zerbait bilakatzen ari da. Espainiako hiriburu garestienak ikasleentzat pisuak alkilatzeko Madril, Valentzia eta Bartzelona dira. Gainera, gehitu beharra dago, askotan, lehen aipatutako prezio horietan ez direla sartzen gasa, ura, elektrizitatea... 10m2-rengatik haibeste ordaintzea disparate bat da.

Baina ez dago Madrilera joan beharrik prezio horiek aurkitzeko. Adibidez, Bilbon gela bat alokatzeak 429€ kostatzen du gutxi gora-behera. Donostia, berriz, garestiagoa da, 434€. Horregatik, Donostian gazteen emantzipazioa sustatzeko laguntzak emango ditu udalak, 23 eta 35 urte bitartean dituzten gazteek errentaren %50-eko laguntzak jasoko dituzte. Baina bitartean etxetik kanpora joatea erabakitzen duten ikasleek itsulapiko handia beharko dute.

HAIEN OPORRAK GURE TORTURA

Guar egungo gizartean uka ezina da turisten kopurua urtero handitzen doala, bai Donostian bai beste edozein munduko lekuetan ere. baina turismoaren errealitatea positiboa edo negatiboa da hirietako biztanleentzat?
Ikuspuntu ekonomikotik begiratuta, argi dago alde zaharrean, entroan, baita Gros auzoan kokatzen diren taberna, denda eta komertzio txikietarako ekonomia igoera handia suposatzen duela, azken finean Donostiako komertzioen produktu edo zerbitzuen prezioa, turista edo kanpotarrei egokitutakoak dira, baina turismoa ez balego, prezioak garestiegiak izango liratezke hemengo biztanleentzat, horrek prezio jetsiera bat eskatuko luke eta Donostiako ekonomian eragin handia izango luke.
Euskal gobernuak eskaini duten datuen arabera, 2017ko udan egindako ikerketetan, azken sei hilabeteetan, turistengatik betetako pentsioen eta hotelen kopurua %75 igo da Donostian bai Gipuzkoa mailan, baina donostiako biztanleak kalera atera dira eta honen aurka borroka egiteko, eta tusitek "tourist go home" entzuteak ez du laguntzen tursimoa igotzean eta mantentzean erez, aurten, 900 etxe turistikoetatik, 75en erreserba ezeztatu da.
Uka ezina da alde zaharretik zoazenean kale bakoitzean pentsio turistiko pilabat ikus daitezkeela, eta horrek egonezina sortarazten du emantzipatu nahi duten gazteen artean. 
Nire irirtziz, bi aldeak ulertzen ditut, alde zaharrrean eta gune turistikoetan enpresak edo komertzioak dituzten pertsonei ondo etortzen zaie beraien guneetara turistak goatea ekonomikoki igoera handia suposatzen duelako, baina bestalde, Donostiako gazteek independizatzeko eskubide osoa dute, eta turistek eskubide hau kentzen diete. Amaitzeko esan beharra dut arazo honen muina gure sistema politiko kapitalistaren errua dela, eta sistema ez aldatzekotan, bi gauza gerta daitezke, bat, gazteek inguruko herrietara joan behar izatea bizitzera, eta hau zorte gehienekoek, edo bigarrena,gune turistikoetan kokatzen diren enpresen edo koertzioen ekonomia gainbehera eta kasu batzuetan itxiera. Zeinengatik egin behar genuke borroka, gazteengatik ala empresarioengatik? Edo, ez al da hobea hasieratik sistema hau aldatzen saiatzea erdiko puntu batera iristeko?

2018(e)ko apirilaren 14(a), larunbata

ETA ZUK, NONDIK EGITEN DITUZTU EROSKETAK?

ETA ZUK, NONDIK EGITEN DITUZTU EROSKETAK?

Lehen ez bezala, segurtasun falta, ezjakintasun eta deskonfiantza handia zela eta, gaur egun ohikoagoa bihurtzen ari da erosketak online egitearen metodoa. Azken hiru urte hauetan internet bidez erosketak egiten dituztenen ehunekoa %20 hazi egin da eta biztanleriaren % 67ak hilabetean gutxienez behin egin ditu erosketak online. 
Nolatan gertatu da hau?  Erabiltzailea nolabait ohitu egin da haren bizitza erraztearren, gailu elektronikoak erabiltzera, erosketak egiteko adibidez. Online bidez erosketak egiteko prozesua errazagoa izateaz gain, hainbat onura eskaintzen ditu: batetik, oferta esklusiboak egoten dira, denda fisikoetan ez dauden deskontuak aurki daitezke, erosotasuna nagusi da, etxetik ala lanetik atera gabe egin daitezkelako erosketak, produktu anitz aurki daitezke tekla batzuk tekleatuz, eta gainera, adeitasun pertsonalizatu bat jasotzen da.

Ordea, merkataritzak ondo funtziona dezan, erosleak edo bezeroak ez dira protagonista bakarrak izan behar, online diren denda hauek direla medio, beti egon diren dendatxo edo denda fisikoek galera handiak jasan dituzte. Bizkaiko merkatarien erakunde nagusiak egin duen galdeketan ikusi denez, denden %60 ak 2018ko lehen 3 hilabeteetan salmenta baxuagoak izan dituzte. Datu hauek ez datoz bat ekonomiaren eta kontsumoaren suspertzearekin, izan ere, emaitza hauen errudun nagusiak amazon eta haren antzeko beste plataforma modernoak dira. Amazon aipatuz, duela aste batzuk, Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak hari leporatu zizkion merkataritza tradizionalaren desagerpena, hainbat lanpostu eta denda fisikok itxi eta jendea kaleratu izana.

Kontu hau berehala aldatu beharra dago, azkenean ez baita modu tradizionalean erosteko aukerarik egongo, eta hainbat langile kaleratuak izango dira. Lehiak ongi eta behar den moduan jarraitzeko, internet bidezko plataformek arau batzuk bete beharko lituzkete, izan ere, ez da bidezkoa langileentzat, dendatxoek denboraldiaren hasieran %30 edo hortik gorako deskontuak jarri behar izatea, denboraldia hala hasiz gero, nolako deskontuak jartzera iritsiko dira denboraldia amaitzerako? 

Txinak, arazo honi aurre egiteko, interneteko dendek ezin eman ditzakeen esperientziak eskainiko dituzten supermerkatuak sortuko dituzte. Azken finean, dena telefonoz erraz erraz egin badaiteke zertarako jaitsiko gara supererkatura? aurrez aurre, betiko supermerkatuak dirudite, baina ondoren, horrela ez direla jabetzen dira bezeroak: batetik, salgaientzako tokia normalean baina murriztuagoa da, irla tematikoeri eskaintzen bait zaie lekurik handiena. Bezeroek produktuak dastatu ahal izango dituzte, eta garagardoak ateratzen dituen taberna bat dago, baita kafea salduko duen Sturbucks bat, gainera, zenbait sukalde egongo dira hainbat sukaldarirekin otorduak prestatzen (plater motaren arabera prezio bat ipiniz). 
Nire iritziz, kaleko denda fisikoetan aurki ditzazkegun produktuak bertan erosiko nituzte eta zerbait oso garestia bada eta interneten eskaintza hobea egiten bada, edota produktu zehatz bat soilik internet bidez erosi ahal badaiteke, orduan handik egin beharko litzateke erosketa. Alperkeria bada internetetik erosteko aitzakia kontuan hartu beharko litzateke lagile xume batzuen kaleratzea aurrera eramaten laguntzen ari garela.                                                                                               
                                                                                                                                                _aneetxx

2018(e)ko apirilaren 13(a), ostirala

BIZIKLETEN ERABILERA


BIZIKLETEN ERABILERA:

Gaur egun asko entzuten da munduan aldaketa ugari daudela, klima aldaketa esate baterako eta baita mundua suntsitzen ari garela. Egia da, horren errudun gu geu gara. Agian nahigabe, baina hortzak garbitzerakoan beharrezkoa ez den ura erabiltzen dugu, edota oinez zein bizikletaz ibili beharrean kotxean ibiltzen gara. Garraio publikoen erabilera igotzen ari da, baina hala ere ez nahikoa. Plastikoen erabilera ere izugarri altua da. Adibide guzti hauekin argi dago neurriak hartu behar ditugula eta horretarako “Kiotoko Protokoloa” sortu da, sei gasen kontsumoa gutxitzeko.  

Beste neurri batzuetako bat bizikleten erabilera da. Hainbat hiri handitan, Donostian esate baterako, hauen erabilera bultzatzen ari da. Horretarako hiriko kaleak egokitzen hasi dira, aproposagoak izan dadin eta baita elementu hauek ez lapurtzeko irtenbideak bilatzen ari dira. Modu honetan, erregai gutxiago kontsumituko genuke, eta diru asko aurrezteaz gain, gutxiago kutsatuko genuke mundua. Izugarria da 20 urte atzerago edo gaur egungo hirietako kutsaduraren aldea. Frantzia eta horrelako hiri handietan badira egunak metroa dohainik dela kotxea ez erabiltzeko.

Bizikleten erabilera oso egokia da, alde batetik kirola egiteko aukera bat delako, eta baita asteburuan zerbait produktiboagoa egiteko. Esan beharra dago jende helduentzat bizikleta motorizatuak daudela eta esfortzurik ez dutela egin behar. Honi esker, Bizikleta enpresa ugari sortzen ari dira eta garai batean bizikleta tailerrak garrantzia zuten bezala, berriz ere geroz eta garrantzi handiagoa izaten ari dira. Hiriko bizikleten erabilera bultzatzeko enpresa berri asko sortu dira eta hauek estrategia maila oso handia dute, hau da, enpresa hauek egin beharreko ekintzei eta ekintza horietarako erabili ditzakeen baliabideei buruz enpresak hartzen dituen erabaki multzoa, helburua arrakastarekin lotuta egonik. Ondasun mota hau eskuragarritasunaren arabera ondasun ekonomikoa edo zerbitzua izango litzateke, enpresaren arabera. Bizikleten erabilera eskaintzen duten enpresa bada, hirietatik ibiltzekoa, zerbitzua izango litzateke, bizikletak moldatzen dituzten enpresak bezala.  Enpresa mota asko daude, eta hauen neurria kontuan hartuta, txikiak, ertainak edo handiak izan daitezke. Enpresak neurriaren arabera sailkatzeko hainbat irizpide daude: irizpide ekonomikoa, teknikoa, ondare irizpidea eta antolaketa irizpidea. Mikroenpresa izango da 0 eta 9 langile kopuru bitarte dituenean, 10 eta 49 bitartekoa bada, enpresa txikia, 50-249 tartekoa enpresa ertaina eta azkenik,  handia da 250 langile kopuru baino gehiago dituenean.

Bizikleta enpresa hauek mikroenpresak, enpresa txikiak edo enpresa ertainak badira, merkatuaren parte txiki bat suposatzen dute, kapitalaren jabegoa pertsona batena edo talde txiki batena izango da eta erabakiak hartzeko erabateko askatasuna dute, ez baitu kanpoko kontrolik. Gainera hainbat abantaila dituzte; egoera aldaketen aurrean malgutasun handia dute, zerbitzuen banaketa edota ekoizpenean handien laguntzaile dira, bezeroengandik gertu daude eta harreman estuagoak dituzte, erabaki eta asmoetan langileen parte hartzea errazagoa da. Bestalde, bezeroen beharretara moldatzeko erraztasun handia dute, krisi garaietan errazago molda daitezke, jarduera alda dezakete epe motzera, zuzendaritzan gatazkak izateko arrisku gutxiago eta orokorrean zordun indize gutxiago dituzte.

Enpresa mota hauen helburua, beraz, kutsadura gutxitzea da, modu erraz eta merke batean.
Resultado de imagen de CARABANAS OIARTZUNResultado de imagen de CIUDADES BICI DONOSTIResultado de imagen de CIUDADES BICI DONOSTI

2018(e)ko apirilaren 5(a), osteguna

BURBUILA EKONOMIKOA



Arrazoi nagusia, espekulazioa da. Prozesua burbuila ekonomikoa (baita ere, burbuila espekulatiboa, merkatuko burbuila edo burbuila finantzieroa) izena du, hau aktibo baten prezioa(konpainia edo produktua) gora egiten duenean modu desproportzional edo erradikal batean denbora periodo batean gertatzen da, salmenten gorakada baten ondorioz produktu edo konpainia balioa igotzen duena. Orduan erosle berriak batzen dira hontara produktua beranduago saltzeko prezio handiago batean etekin handiagoak izateko helburuarekin. Orduan, objektu espekulatiboak izan diren produktuen prezioak guztiz urruntzen direnean haien benetako baliotik, nahaste guztiak deskontrolatu egiten dira (ingelesez crack).  Hau gertatzen denean prezioen beherakada agresiboa gertatzen da, zifra altuak kostatzetik prezio oso baxura pasatzen dira (berezko preziotik behera eta guzti), honen ondorioz zor asko sortzen dira eta espekulatzaile erabat hondaturik uzten ditu. Hau crash bezala ezagutzen da. Arazoa da, burbuila ekonomikoaren amaierako crash  honek herrialde baten dirutzaren alde handi bat suntsitu dezakeela, lanpostu asko eta egoera zakar bat sortu populazioan.


burbuja economica bilaketarekin bat datozen irudiak


2018(e)ko apirilaren 3(a), asteartea

Influencerren negozioa

Duela urte batzuk ez zen "influencer" hitza existitu ere egiten. Baina Youtube izeneko aplikazio bat dela eta sortu ziren pertsonaia delako hauek. Izan ere, beraien bideoak promozionatzen zituzten iragarkien eta promotoreen  bidez egiten zuten aurrera. Gaur egun, marka horietako batzuei esker batzuek beraien marka propioa ateratzea lortu dute eta youtube aplikazioa dela eta diru sarrerak handiagoak izan daitezen lortu dute.
Horieta ezagunetako bat, Dulceida da.  Bera ez zen Youtuben hasi, baina bertan izandako famak asko lagundu dio ekonomikoki. Bere arropa denda ireki zuen.
Denda honi egin zion publizitatea, taila guztiak zituena eta unisex-a zela esanez egin zuen. Baina esan beharra dago hori publizitatean geratu zela. Izan ere, denda guztietan bezala diru sarrera handienak lortzea soilik zuen buruan. Esan dezakegu L taila gutxiago ekartzen zituela bere web- era eta arropa gehieank emakumeentzat soilik sortu zituela.
Erosleak hau ikustean, sare sozialetan kritika handiak sortu zituzten, konturatu fabe honek dendari publizitate gehiago besterik ez ziola egiten nahiz eta txarra izan.
Esan genezake Inditex markaren mehatxuetako bat izatera iritsi zela. Web orri bat izan arren, Dulceida horrek Youtuberi esker ezagunagoa izatea lortu zuen eta Inditexek bere marka izatea nahi zuen.
Neska hau ez zen batere tonta izan eta erosleei Inditexetaz gustatzen ez zitzaizkien gauzak hobetu eta bere dendari erantsi dizkio. Prezioak merkeagoak izateaz gain, kalitate oneko arropa eskaimtzen zuen.
Baina hori nahikoa ez zen izan. Egia esan ez da bakarra izan eta nahikoa nazkatua nago. Izan ere, saltzeko "feminist" idatzi zuen kamiseta batean eta salgai jarri zuen. Gizarteko mugimendu handienetako batetik probetxua atera nahi izan zuen eta hori neretzat pertsonalki ez da batere justua. Influentzia handi bat den momentutik publizitatea egin izan balio informatuta eta zentzu pixka batekin, ondo egongo zen. Baina egin duen erara ederki ikus daiteke ez dela horrela, baizik eta diru gosea besterik ez duela.
Horrelako hainbat eta hainbat daude eta nahiz eta lana sortu eta ekonomiari lagundu, gizarteari ez diote batere laguntzen.

MARKETING BIRALA

 Marketing birala, marketing mota bat da geroz eta hobeto funtzionatzen duena azken urte hauetan sare sozialei esker. Publizitate honen helburuen artean:  jendeak anunziatzen den produktuari buruz hitz egitea, sare sozialak menperatzea, mundu guztiak marka hori ikustea…

Jarraian adibide batzuk komentatuko ditugu:

netflix is a joke bilaketarekin bat datozen irudiak
“Netflix txantxa bat da” (Euskaraz)
Jendeak hau ikusten duenean, pentsatzen duten lehena da ea nork jarri duen esaldi hori eta zergatik, gainera ikus dezakegu ez dela logorik edo markarik azaltzen. Baina NETFLIX guzti honen atzetik dago eta honi esker lortu zuen jendeak horri buruz hitz egitea eta nolabait interesatzea, horrela lortu zuen publizitatea egitea.

cocacola nombres bilaketarekin bat datozen irudiak
Coca Cola-k honi esker marketing birala egiteko baliatu egin zen. Jendeak izenen kontuaz ohartarazi zenean, gehiengoak bere izena topatu nahian zebilen eta behin aurkituta argazki bat ateratzen zuten haien izena erakutsiz. Honekin Coca Cola-ren publizitatea birala egin zen sare sozialetan eta gehiengoa ez zen ohartzen.

donlimpio aceras bilaketarekin bat datozen irudiak
Don Limpio-k honekin erakutsi nahi diguna da, produktu hau erabiliz zebrabideak eta guzti zuritu egiten dituela. Jendeak hau ikustean arriturik argazki bat atera eta lagunekin edo sare sozialetan partekatu egiten du. Beraz, hau ere birala egin zen.

macdonalds publicidad acera bilaketarekin bat datozen irudiak
Mc Donalds aurreko adibidean bezala, zebrabideaz baliatu egin zen bere markari publizitatea egiteko eta lehen bezala jendeak argazkia atera eta segituan partekati egiten du birala eginez publizitatea.

kitkat banco bilaketarekin bat datozen irudiak
Kit Kat-ek egindako marketing birala gehiengoek ezagutzen duguna da eta hau ere birala egin zen banku hau ikusten zuenak, bertan eseri eta argazki bat atera nahi zuelako ingurukoei erakusteko asmoz eta honekin batera produktuare marka azaltzen zen.

2018(e)ko apirilaren 1(a), igandea


“Gas naturalaren prezioak % 3,4 egingo du behera igandetik aurrera

Nazioarteko merkatuetan lehengaiak merketu direlako egingo du behera gas naturalaren prezioak, Espainiako Energia, Turismo eta Agenda Digitalerako Ministerioaren arabera.

gas imagenes bilaketarekin bat datozen irudiak

Espanian gas naturaren prezioa altua da eta hori oso nabarmen ikusten da familia handietan eta ez handietan, adibidez, etxe batean bi pertsona bakarrik bizi direnean, gas naturalaren prezioa 200€ iristen da edo pasa egiten du, orduan bi pertsonek 200€ euro ordaintzen badute gas naturalean, lau baino gehiago direnak zenbat ordainduko dute?

Espainiak horren aurrean gasaren prezioak jaistea erabaki du notiziak dioen bezala. Nire ustez, gasaren prezioa jaistea ondo iruditzen dit, zeren gasa oso garrantzitsua da gaur egun edozertarako erabiltzen dugulako, adibidez, jendeak janaria prestatzeko erabiltzen du, dutxatzeko ere erabiltzen du. Gasaren prezioak altuak egoteak jendeari zailtasunak edukitzen dituzte gasa ordaintzerakoan zeren, elektrizitatea ere oso altua dagoelako eta orduan bi horiek ordaintzea batzuk zaitasunak izaten dituzte.

Egia da gasaren prezioak jaistea ondo dagoela, baina elektrizitatearenak ere jaitsi beharko lituzkete.