2016(e)ko abenduaren 14(a), asteazkena

Ingalaterraren banaketa






INGALATERRAREN BANAKETA

                Orain dela gutxi jakin dugun bezala, Ingalaterra Europar Batasunetik banandu egin da referendum bat egin ondoren. Aztertuko dugu ze ondorio ekarri dituen ekonomian.

                Europar batasuna sortu zenetik, Ingalaterrak beti desberdinduta egon da beste herriengan bere txanponaren ondorioz (libra esterlina), zein txanpon zaharrenetariko bat da eta kotizazio handia ematen duena besteekin konparatuz.

                Ingalaterrako militarren iritziz, Europar batasunetik banandu ezkero,  Bruselarengandik bananduko ziren eta kontrola berreskuratzea lortuko zuten. Horrela lehengo herri boteretsua eta independientea zein Parlamentua beraiengandik aukeratuak izango ziren berriro.

                Beste aldetik, Industria Farmazeutikoa Ingalaterrarekin hitz egin zuen, esanez Europar Batasunean segitzen ba zuen Ingalaterrak laguntza farmazeutiko gehiago izango zituela, Europako batasuneko normengatik.

                Banantzeko beste argudio bat da, Ingalaterrak esaten zuela Europar Batasuna puskaturik zegoela eta ez zuela inongo laguntzarik ematen.

                INFLUENTZIA EKONOMIKOAK

Añadir leyenda
                Gainera influentzia ekonomiko asko eduki dituzte banandu ondoren. Ikerketa Fiskaleko Institutua (IFI) egindako ikerketak ikusiz, Ingalaterrak murrizteko neurriak ezarri zituen konpentsatzeko galera ekonomiko guztiak. Kalkulatu dute eta 24.000 eta 48.000 milioi euro inguru galdu dute, jaitsiera oso gogorra izatearengatik.

                Baina ikerketa bat egin ondoren, hurrengo 5 urteetan jaitsiera ekonomiko handia izango dute eta beraiek agindutakoa ez dutela lortuko (murrizteko neurriak jaistea). Gainera barne produktu gordinaren %2-a  da, baino beraien helburua %2,4- koa zen, ondorioz 520.000 langile galdu dituzte. Eta datuen arabera 2017- an %2,2-era iritsiko dira eta 2018- an %2,1… Momentuz ez dute lortuko.

                Beste aldetik, inflazioa asko igo da, horrela etxe bizitzen prezioa %10 bat igoz (non 31.milioi euro lortu du gobernuak).

                Gainera, barne produktu gordina %6 arte jaitsi daiteke, ondorioz inflazioaren eraginez eta propietate inmobiliarien %18 jaitsiz. 820.000 langile galduz .

                ERAGIN POLITIKOAK

                Alemaniar ministro batek esan du, Ingalaterrako banaketak ez diola bakarrik Ingalaterrari eragin. Baizik eta, Europar Batasuneko beste herriei ere bai gainera beste herri batzuk krisi garaietan bizi direlako.

                Gainera, denok dakigun bezala Europak urte zail batzuk bizi izan ditu atentatuen ondorioz eta gainera aldi berean migrazio krisia bizi dugu 194etik, horrela gero eta arazo gehiago gehituz Europari.

                Informazio guzti hau kontuan edukiz, Ingalaterrak bere arrazoiak edukiko ditu Europar Batasunarengatik banatzeko hobekuntza lortzeko. Baino aldi berean ondorio txar asko eduki ditu eta ez bakarrik Europan baizik eta Ingalaterran bertan.





http://www.eltiempo.com/mundo/europa/pros-y-contras-de-la-posible-salida-del-reino-unido-de-la-union-europea/16620897


Gabonetako jakiak



Gabonak direla eta familiarekin biltzen gara ospatzeko, horretarako afari eta bazkariak antolatzen ditugu. Jakina den bezala afari horietan ez da eguneroko afari ala bazkari batean jaten den kantitate bera jaten, hori horrela delako janari kantitate gehiago sukaldatzen dugu, baina batzuetan gehiegi sukaldatzen dugu eta askotan janari honek zakarretan bukatzen du. Janari horrek zakarretan amaitu ez dadin hainbat irtenbide daude.
Hainbat irtenbideetako bat janaria bota beharrean jasotzea izan daiteke, edo soberan dagoenari probetxua atera diezaiogeku "Zero-waste vegetarian cooking"en eredua jarraituaz, honako hauek pentsatzen dute ez dugula ezer ere ez bota behar zaborretara ez azalik ez ezer eta horretarako idei berriez betetako errezetak asmatu dituzte ezer ere ez botatzeko zakarretara, honelako ideia berriekin esperimentatu nahi ez baduzu  sukaldatzerakoan argi eduki zenbat janari prestatu behar duzun, edo bestela soberak egunetarako.


2016(e)ko abenduaren 13(a), asteartea

%21eko BEZ kulturala

Aurreko astean lehenengo aldiz joan nintzen zinemara urtea hasi zenetik pelikula bat ikustera eta, leihatilara ordaintzera nindoanean, harrituta geratu nintzen prezioarekin ez bainintzen gogoratzen zein garestia zen zinemarako sarrera. Gogoan dut 2012an Espainiako gobernuak BEZ kulturala %21era igo izana (euroguneko BEZ kulturalik altuena), baina garai hartan ez nintzen ohartzen horrek gizartean edukiko zuen eraginaz.

            Hasteko, kontuan hartu behar dugu krisi ekonomiko sakon batetik “ateratzen” ari garela, eta egoera ez dela oso atsegina familia askorentzat, ez baitute eroso bizi ahal izateko adina baliabide ekonomiko. Horregatik, ezinezkoa egiten zaie halako zerbitzuengatik ordaintzea eta, ondorioz, kultura albo batera uztera behartuta sentitzen dira. Hala ere, interneten erabilerarekin batera, pirateria edo sareko “lapurreta” areagotzen ari da, kultura kontsumitzeko nahia asetzearren. Modu honetan, kultura-ekoizleek produzitzen dutenari ez diote errentagarritasunik ikusten (arlo artistikoaz gain), azken finean ez dutelako haien lanarengatik trukean irabazi beharrekoa jasotzen. Horrenbestez, mundu horretatik bizi diren pertsona askok edukia sortzeari uzten diote, kultura-maila jaitsaraziz.


Ulertzen dut gobernuak arrazoi ekonomikoengatik BEZa igotzeko premia izatea eta, beraz, nahiago izatea zerga hori kultura-arloetan ezarri, bizitzeko ezinbestekoak diren gauzetan ezartzea baino, esaterako, oinarrizko janarietan. Dena dela, nire iritziz, ez genuke kultura luxutzat hartu behar, denok baitaukagu hau eskuratu ahal izateko eskubidea. Gainera, ez al da Estatua bera kulturaren sustatzailea? Ezin gara besoak gurutzaturik geratu.

2016(e)ko abenduaren 11(a), igandea

Pink tax

Sexismoa jada garaituta dagoela pentsatzen den gizarte honetan, eta espainiar gizarteaz ari naiz hitz egiten, ez Arabia Sauditaz, hainbat fenomeno ditugu erreparatzeko oraindik.

Emakumeok jasaten ditugun bidegabakeriez asko hitz egiten da (hala ere ez da inoiz nahikoa) hala nola, emakumeon soldatak baxuagoak izaten direlako edo hainbat lanpostutan ez garelako onartuak izaten haurdun gera gaitezkeelako eta baja hartu beharko genukeelako. Baina badaude hainbat fenomeno nolabait kamuflatuta geratzen direnak.

Lehengo egunean entzungailu batzuk apurtu zitzaizkidan eta beste batzuk erosteko asmotan joan nintzen Alcampo hipermerkatura, eta prezioa ikusi nuenean harritu egin nintzen, izan ere aurrekoan baino garestiagoak ziren. Hala eta guztiz ere hartu egin nituen baina azkeneko begiradatxo bat bota nuenean ohartu nintzen entzungailu berberak zaudela prezio baxuagoan, 1,7 merkeagoak hain zuzen ere. Lehenengo gauza pentsatu nuena izan zen errore bat zela, baina gero adiago begiratu nuen eta ikusi nuen garestienak arrosa kolorekoak zirela eta besteak grisak.
Ez nuen denbora asko behar izan ohartzeko Pink Tax bezala ezagututako fenomenoaren ondorio zela. Egia da entzunda nuela tasa hori aplikatzen zela higieneko produktuei edota ehungintzako produktuei, izan ere “batzuk emakumeontzat dira eta besteak gizonentzat”. Baina entzungailuena oraindik zentzugabeagoa iruditu zitzaidan, horregatik informazioa bilatzeari ekin nion.

Lehenengoz aurkitu nuen datu interesgarria izan zen produktu bat publiko femenino bati zuzenduta  badago %7 garestiago izango dela publiko maskulino bati zuzenduta egongo balitz baino. Horrez gain, irakurri nuen emakume bati -gizarte honetako rolak jarraituko balituzke, noski- janztea gizon bati baino %8 gehiago kostatuko zaiola, eta higiene-produktuak erostea berriz %13 gehiago.

Ondorio bat atetzerako garaian erraza da esatea errua enpresa eta multinazional handiena dela, baina nik uste dut arazoari sustraietatik heldu behar zaiola. Sexismoa ez dute enpresaburuek sortu, beraiek hortaz aberastu dira. Arazoa hezkuntzan dago, horregatik, nik uste guraso izateak suposatzen duen ardura kontuan hartu behar dela mundu honetara pertsona gehiago ekarri aurretik. Garrantzitsua da umeei hezkuntza on bat ematea eta errealitatea den bezalakoa erakustea.

Hala eta guztiz ere, boikota beti da ongi etorria horrelako kasuetan.

http://www.muypymes.com/2015/12/29/pink-tax-como-las-mujeres-pagan-mas-por-los-mismos-productos





HERRIKO ZORRAK

Orain dela aste batzuk, whatsapp-etik zirkulazioan dabilen testu horietako bat bidali zidaten eta gainontzekoak ez bezala, oso interesgarria iruditu zitzaidan. Honela esaten zuen testuak: "Herri txiki bat da, krisiak asko mindu ditu biztanleak eta denak zorrez leporaino daude. Bat batean gizon oso aberats bat iristen da herrira, sortez, eta lekuko hotel bakarrean sartzen da eta 100 euroko billete bat uzten du harreran, logelak begiratzera doan bitartean. Hoteloaren jabeak billete hori hartzen du eta korrika joaten da haragindegiko zorrak ordaintzera. Haragindegiko jabeak billetea ti-ta batean hartu eta zerriak saltzen dizkion baserriko jabeari zorrak ordaintzera abiatzen da. Baserriko jabeak, zerrien janaria saltzen dion enpresarengana joaten da billete berakin, zorrak ordaintzera hau ere. Enpresa horren jabeak ere billetea zor bat ordaintzeko erabiltzen du, konkretuki herriko prostitutarekin daukana. Neskatxak billetea eskuan duela, hotelera joaten da, izan ere, azkeneko alditan horra joan  zen bere klientekin eta oraindikan ez zuen ordaindu. Billetea harreran uzten du. Momentu horretan gizon aberatsa logelak ikustetik bueltatzen da esanez ez dituela gustuko, berak utzitako billetea hartu eta joan egiten da. Herriko inork ez du zentimo bat ere irabazi, baina denek zorrak kitatu dituzte dagoeneko."
Honek sortutako konklusioa da; dirua herri txikietako ekonomia lokalean ongi zirkulatuzkero bai zorrak eta bai krisia desagertuko da, beraz denek komertzio txikietan inbertitu bekarko genuke, horrela, gutxinaka-gutxinaka krisiari aurre egin ahal izateko.

2016(e)ko abenduaren 6(a), asteartea

SORMENEZKO PUBLIZITATEA

Telebistan, anuntzioetan kanalez ez aldatzeko bezain alfertuta zaudenean ohartzen gara benetan anuntzioek  gugan duten eraginaz. Baina bada beste publizitate modu bat, jende asko atea askok oraindik ere ezagutzen ez duena. Publizitate modu honi erderaz "publicidad creativa" deitzen zaio, euskaraz sormenezko publizitatea edo nolabait esateko izango litzatekeena.

"Kit-kat"-ek publizitate mota hau erabili du banku honetan

Publizitate mota honek, marka ezagunenek erabiltzeaz gain, beste erabilera asko  ditu. Sormenezkoa den momentutik, inork esperoko ez lukeen publizitatea da, hau da, kaleko edozein zirrikitu erabiltzen dute guri euren produktua helarazteko. Adibideak ugariak izan daitezke, lineako autobusetan, metroetan, faroletan... ikusi ditzakegu, eta nahiz eta gaur egun ez izan oso ugariak gure artean, nire ustez hemendik urte batzuetara gora egingo du publizitate honen erabilerak.

Marka ezagunez gain, sektore publikoak ere asko erabiltzen du, biztanleei arrisku eta kalteez ohartarazteko. Gainera sormenezko publizitate honek hartzailearengan barne-gogoeta bat bultzarazten du. Goiko irudiarekin lotura egiteko, bigarren irudian beste banku baten erabilera ikus dezakegu, baina kasu honetan marka bat patrozinatu beharrean, hartzaileari hausnarketarako tartea bultzatzen
zaio.
Banku honek behar duzuna soilik erabiltzeko esaten du,

Bi kasu horietan marka ezagunak edo multinazionalak dira egileak, baina beste irudi bat aurkitu dut, eta kasu honetan egilea estatua izango dela uste dut, bertan adierazten den mezua ikusirik. Gainera azken irudi honetan lineako autobus bateko aulki baten atzealdea erabili dute autobusean aspertuta zaudenean seguru begiratuko duzun leku bat baita.

Anuntzio honek grafitiak eginez gero kartzela dela amaiera dio

Ikusi duzuenez publizitate mota honetan asko jolasten dute kaleko altzariekin, kaletik zoazenean ustekabean harrapatzeko. Hurrengoan horrelakoak ikustean pentsatu horren atzetik ez daudela saltzeko ideiak beti, batzuetan barne hausnarketak bultzatzen dituztela gogoratu behar baita. Eta hemendik aurrera kontuan hartu publizitate guztia ez dela saltzeko helburuaz egiten.

2016(e)ko azaroaren 30(a), asteazkena

Legezkoa izatea edo komenigarria izatea



Galdera baten erantzunak baldintzatuko du partekatze ekonomiaren geroa Europako Batasunean. Zer da Uber, zerbitzu digital bat ala garraio konpania bat?

Aplikazio huts bat dela iritziz gero, libre samar hedatu ahal izango da Europar Batasun osoan. Garraio konpaniatzat jotzen badu, sektore horretako enpresek jarraitu behar dituzten arauak bete beharko ditu.

Bartzelonako taxi enpresa batek Uber salatu zuen, hainbat gastu ez dituelako ordaintzen eta betetzen (seguru kontuak) eta hori bidezkoa ez zela zioten.

Baina hemen, zein da kontua benetan? Ez dela bidezkoa Uberrek egiten duen lana, ez dituelako inolako seguruak ordaintzen edo taxi enpresei konpetentzia handia egiten diela?

Hemen kontua da Europar Batasuneko zein estaturi komeni zaien Uber legala izatea eta zeintzuei ez, eta horrek desadostasuna sortu du batzordean.

Baina bidezkoa al da aplikaziok batengatik Europako ekonomiaren geroa kilikoloan egotea? Beti egongo dira ez-adostasunak, gero eta gehiago gainera baina ezin deguna da horrelako gauza txiki batengatik geroko adostasunak larrian jartzea. Eta agian hau ez da Europar Batasunaren erabakia, estatu bakoitzarena baizik. Bakoitzak ikusi behar du nola afektatzen dioen bere ekonomiari.

2016(e)ko azaroaren 29(a), asteartea

Pentsioak ez dira betirako





          Azken aldian, geroz eta gehiago hitz egiten da pentsioei buruz. Pentsioak beharrezko den diru kopuru bat da. 65 urte baino gehiago edota ezinduek jasotzen duten soldata da. Honekin, pertsona asko eta askok bere eguneroko janaria aseguratu dezake. Ongizate sistemaren adar lodienetako bat izanez. Eta azken aldian kometario komun bat izatearen arrazoia pentsioen erreserba kutxa bukatuko delako da, hau da, Espainiak, erreserba kutxa bat zuen larrialdi edo krisi garaietan, pentsioak ordaintzeko. Eta 2008. urtetik aurrera krisi baten barruan gaudenez, kutxa hau erabili behar izan dute.



Baina kutxa hau, betirako ez denez, bukatu egingo da ,oso denbora gutxian gainera. Baina zer gertatuko da gure pentsionisten pentsioekin? Herrialdea krisian dago, kutxa bukatzen denean diru mordo hau nondikan aterako duten misterio bat da.

Soluzioetako bat, pentsioak jaistea izango litzateke. Baina politikoek ez dute neurri hori hartu nahi, zahar asko haserretu egingo zirelako. Eta hau, partidoen eta politikaren ondamendia izango litzatekeelako.

Zer soluzio emango dio gobernuak arazo larri honi?

2016(e)ko azaroaren 24(a), osteguna

TURISMOA




Donostian azken urteetan turismoa igo egin da. Baina jendeak ez dauka oso garbi bere iritzia gai honekin. 2016an Donostia Europako kultur hiriburua da beraz ekitaldi honekin turista gehiago jaso ditu Donostiak etekin asko utziz. Baina mundu guztiak iritzi bera dauka?

Alde batetik, aurpegian irribarre batekin jasotzen dituzten pertsonak dira, gehienetan tabernetako zerbitzariak, hotelak, .... Hauei komeni egiten zaie turismo asko izatea azkenean horretaz bizi baitira! Baina ez dira bakarrak, udaran hiri hau turismoaz bizi da eta horrek uzten duen irabaziaz.

Beste alde batetik, ulergarria da jendea nekatuta egotea. Azken aldietan jendea pilatuta egoten da, adibidez egun ona egiten duten egunetan jendea Boulevard-eko kalean. Alde zaharreko bizilagunak batez ere zaila izaten dute etxera iristeko horregatik ulergarria da beraien nekagarritasuna gai honekiko. Kaleak zikin egoteak udaletxeek kaleen garbiketan diru gehiago jarri behar dutela esan nahi du. Eta ondo dago dirua kaleen mantenuan erabiltzea, baina ez litzateke horren beharrezkoa izango turistek kale zikinak ez badituzte uzten.

Orain dela aste batzuk, Lenguako klasean Arturo Pérez-Reverte “Nefertari va lista” izenekoa, hemen turismoari buruz hitz egiten zuen. Reverteren iritziz turismoa ez da lehen bezalakoa. Gaur egun, monumentu historikoei errespetua galdu diegu eta egia da. Zenbat ero ikusi izan ditugu alde zaharreko kaleak zakarrez beteta? Ez dugu besteengan pentsatzen, gu gera gure munduaren zilborra. Baina, asko kexatzen gera kanpotik etortzen diren turistetan baina gu beste herrialde batera joaten garenean nola da gure portaera?   

Turismoak bere gauza txarrak eta onak dakartza. nire ustez turismoa gauza ona da baina ulergarria da mundu guztia nirekin ados ez egotea bakoitzak bere iritzia bait du! Baina guztiak pozik bizitzeko oreka bat bilatu behar da. ☼☺

ENPRESA PRIBATUEN BEREKOITASUNA


         Eguneroko enpreseei erreparatuz gero, gehiengoak duen helburu nagusia mozkinak maximizatzea dela konturatuko gara. Hala ere, bigarren mailako helburu batzuk dauzkate; ingurunearekiko errespetua, lan-postuak sortzea... etab.

     Horrez gain, hauekiko desberdintzen diren enpresak ere badaude, admistrazioaren mende daudenak hala nola. Hauek, lanpostuak sortzea dute helburu nagusi, ongizatea bermatzen baitute. Zehazki, Espainiako konstituzioaren arabera, herritar guztiek daukate lan-postu duin bat izateko eskubidea eta zentzuzkoa da beraz, administrazio publikoak lanerako postu handana eskaintzea. 

https://userscontent2.emaze.com/images/5c92ff24-9946-4cb0-b557-726170b84a19/0145699b955456cdc8bce3cf4d9f97bb.jpg 

      Honekin batera, esan beharra dago, krisi garaietan, administrazioak enpresa publikoak pribatizatzeko joera duela;  besteak beste Osakidetza bezalako osasun-zentroak, eta azken finean irabaziak maximizatzera jotzen duten enpresen jabeek edo goi kargueek diru kopuru handia irabazten dute. Hori ikusita, bidezkoa al da enpresa pribatuek daukaten jarrera berekoia? 

       Lotsagarria da nire ustez enpresek azaltzen duten jarrera, pertsonekiko errespetu falta handia dela iruditzen baizait. Bukatzeko beraz, behin enpresen helburu nagusiak aztertu ondoren, oso garrantzitsutat jotzen dut administraziopean dauden enpresen lana nola edo hala goraipatzea; hauek, pribatuak direnek ez bezala, aukera-berdintasuna eskaini eta pertsona ororen duintasunarekiko errespetua eta kezka adierazten baitute.



2016(e)ko azaroaren 23(a), asteazkena

Instrumentuak

Musika entretenimendu-munduko arlo oso garrantzitsua da. Milaka musikari daude, bai abeslariak bai instrumentu joleak. Saltzen dituzten diskoekin eta ematen dituzten kontzertuekin diru kantitate izugarri handia mugitzen du industria honek, non gutxik lortzen duten bizimodua aurrera ateratzea.


Resultado de imagen de fabricacion de un pianoHori guztia ez litzateke posiblea ez bazen instrumentu fabrikatzaileei esker. Ez dira agertzen aldizkarietan, beraiek egindako instrumentuak erabiltzen dituzten musikariak bezala, eta urrunetik ere ez dute lortzen hainbesteko ospea ezta dirua. Beraien lana, hala ere, ez da makala. Piezaz-pieza eraiki behar dituzte eskuz, betiere makinen laguntzarekin. Orduak, egunak eta asteak ere eraman ditzake instrumentu bakar bat egitea.



Resultado de imagen de stradivarius hammerFabrikatzaile hauek instrumentu mota desberdinetan espezializatzen dira. Korda-instrumentu egileak "Luthier" izena hartu dute. Famatuenetako bat Antoni Stradivari litzateke. Bere obrak Stradivariusak izeneko biolinak dira, XVII. mendekoak. Mundu osoan ezagunak dira, eta bai kolekzionistek zein biolin joleek diru kantitate oso altua ordainduko lukete haietako bat edukitzearren. Hammer Stradivariusak du orain arte errekorra haien artean. 2006an subastatu zen 3.544.000$-engatik.


Musikariek beti erakusten dituzte arro beraien instrumentuak, haietaz bizi bait dira. Bitartean, fabrikatzaileak itzaletan geratzen dira, Yamaha, Kawaii... marka handien menpe, eta askotan ez da kontuan hartzen atzetik dagoen lan gogor eta neketsua. Kontuan hartu behar da, instrumentu bakoitza eskuz egina dagoela, detaile txikienean ere denbora luzea emanez. Instrumentu osoak egilearen firma darama, itxuratik eta materialetatik hasita, barniz pintzelada bakoitzeraino. Egilearen arima bera.

JENEROEN DESBERDINTASUNA

          Gaur egungo gizartean koloreen garrantzia ikaragarria da; koloreek gauzak irudikatzen baitituzte, urdin eta arrosa koloreak besteak beste. Lehenengoa mutilekin eta bigarrena neskekin erlazionatzen baita.

          Enpresak hortaz baliatzen dira, horrela produktu berdinari etekin gehiago ateratzen diotelarik. Gertakari hau modu ulergarriago batean adierazteko, Lego enpresak erabilitako estrategia azalduko dut.  Enpresa honek darabilen azpijokoa, produktu bera ezaugarri desberdinekin saltzean datza; era honetan saldutakoagatik lortzen diren etekinak handiagoak direlarik.




          Adibide hau etxeko ekonomiara ekarrita, zureak dituzun mahi jokoak, partxis edo Fournier-en kartak adibidez, ale bakarra behar duzu seme-alaba guztientzat. Aldiz, erosi beharrekoa Legoak baldin badira, alabarentzako bada nesken diseinua dutenetara joko duzu, semearentzako mutilen diseinukoa dutenetara jotzen duzularik.

          Marketing mota hau erabiliz gehiago kontsumitzera behartzen gaituzte eta beraz guri iruzur eginda multinazionalek izugarrizko etekin handiak lortzen dituzte.



2016(e)ko azaroaren 16(a), asteazkena

INTERRAIL-a Debalde 18 urte betetzen dituzten gazte Europear Guztientzat



          


 Lehengoan, EUko parlamentuan, jarri zen proposamena izan zen. Interrail pasea doainik                    ematea, EUko 18 urteko biztanle guztiei. Honek asko aldatu dezake  EUko dugun ikuspuntua.
Eta noski honek inbertsio oso garrantzitsua egitea ekarriko luke.

Honek, Interrailek duen tren zerbitzua handitu eta berritu beharko luke. Tren zerbitzua aldatuz eta berrituz.Italiako Lehen ministroak inbertsio hau, pertsona bakoitzarentzat 200 eta 479 € inbertitzea suposatulo luke.

UEk ere hipotesi moduan jarri du, doainik kupo hauek eman beharrean, sorteo moduan ematea.
Honek EU bateratze prozesura eramatera eramango luke, hau da, EUko herriande guztiak Europearragoak izatera eramango luke.  



                                              (Interrail-eko erabiltzaile bat trenetik jaisten)



EUk orain ere proiektu oso parekoak ditu, unibertsitarioentzat. ERASMUS deiturikoa. Honek , Europarrei, Europako edozein lekutara joatean datza, hemen, beste gauzak ikasten duten bitartean.

Bukatzeko, nire iritzia ematea gustatuko litzidake. Eta nik argi daukat, ideia hasu oso ona izango dela. Gizarte Europearrarentzat eta EUko etorkizunarentzat. Azken finean, etorkizunean batasun bat mantentzea nahi badugu EUko zonaldeko jendea kontentu izatea garrantzitsua da.


Testu hau egiteko  EL PAÍS era jo dut informazioa jasotzeko.

2016(e)ko azaroaren 15(a), asteartea

Donald Trump-en "Sarrera" UEn.





Duela aste bat, Donald Trump, Estatu Batuetako inmobiliarien magnatea presidente bihurtu zuten Estatu Batuarrek. Donald Trump ideia contserbadoreak dituen pertsona izanda, inmigranteen aurkako politika egin du, eta honek oso ondorio larriak ekarri ditzake munduko ekonomiarentzat. Baita Estatu Batuarrarentzat ere bai.


Elekzio demokratiko hauetarako bere kanpainan, Mexikon horma izugarri bat jarri nahi zuela esan zuen batik bat, baina ez hori bakarrik. OTANen EEUUren partizipazioa kendu nahi zuela esan zuen. Honek oso ondorio larriak ekarri ditzake EEUUrentzat baina batez ere EUrentzat. Izan ere, OTANen gai asko jorratzen dira, eta gainera OTANek seguritatea ematen dio EUri. Izan ere, OTANen sistemak diona, guztiak beraien artean lagundu behar direla. Eta badakigu EEUUren armada oso garrantzitsua dela.(munduko garatuena).



                         Resultado de imagen de donald trump
                                (Donald Trump EEUUko bandera bere atzean duela)

Baina Trump ek OTANetik EEUU ateratzea baimentzen badu, EUk seguritatea galduko luke. Baina ez hori bakarrik, EU oso lotua dago EEUUrekin, izan ere, produktu edo innobazio asko eta asko partekatzen dutelako. Gainera ekonomikoki ere oso lotuta daude, EUk merkatu librea ireki duelako EEUUrekin eta alderantziz.


Hau guztia esanda, ondorio bezala ,esan nahiko nukeena, EUk ekonomikoki asko galduko duela Trump presidente egoten bada.

2016(e)ko azaroaren 14(a), astelehena

¿Nola egiaztatu dezakegu billete bat faltsua edo benetakoa den?

Euroetako billete faltsuen gehiengoa errazki antzeman daitezke, ukimenagatik soilik, baina itzuliak hartzeko eta haiek sakelan sartzerakoan ez dago joera hori begiratzeko, eta solik itzuliak hartzean kontzentratzen gera.

Euroetako billeteak egiten dira inprimatze-teknologia sofistikatuak erabiliz eta euroetan ale faltsuko detekzioa eramaten dute errazten duten segurtasuneko elementuetako saila gehituta arreta-minimoa haiei soilik uztearekin. Ez da inongo billeterik onartu behar zalantzak badituzu, bere legitimitatearen gainean. Egia esan, egin behar den bakarra ukitzea, begiratzea eta billetea biratzea da.

Gai honetan oinarrituz, esan daiteke, egunerokoan billete ez oso handiak erabiltzen direla eta ez normalean ez dagoela horrelako inongo arazorik. Baina egia da, egunen batean erosketa handiago bat egiterako orduan egia dela tokatu daitekeela, normalean jendeak ez du tranparik egiten, edo nik dakidanez behintzat. Ikusita daukat Merkadona-n horrelako kasu bat. Eta egiten dutena da enkargatuari deitu eta berak konprobatzen du.


Egia da baita ere gaur egun dagoen situazioarekin, bat baino gehiago tranparen bat egiten saiatzea, baina bakarrik pentsatzeaz sartzen zaren morroian… galanta da.

Bukatzeko esan behar dudan bakarra da, Diruaren imitazio on-ona egin beharko litzakela gezurretan ibiltzeko, eta oso zaila ikusten dut… Hemen behintzat… Posible ez dala pentsatzen dut.

Espainiar industria emplegu-sortzaile handienetakoa




    Espainian soilik, tabakoaren industriak izugarrizko onura ekonomikoa suposatzen du, honek ematen baitizkio Espainiako 61mila langileei enplegua urtero eta gainera inpostu osoen 9.100 milioi euro baino gehiago industria honek mugiarazten ditu.

    Kanpainia asko egiten dira tabakoaren eragin negatibootaz kontzientziatzeko baina ez dira egiten esateko tabakoari esker langabezia maila asko murriztu dela. landare honen kultiboa nekazaritza arloan langabezi handiena duten bi komunitate autonomoetan kokatu zen (nahita) Andaluzian eta Extremaduran, hain zuzen ere. Gainera, sektore hau izan da kalte gutxien jaso zituenetakoa krisiaren ondoren, nahiz eta, diruz justu ibili biztanle asko, gehienek beste motatako “kapritxoetan” murriztu zuten, bana ez tabakoari zegokionan.  

    Kanpotik ekarritako tabakoak, hau da kontrabandoko tabakoak, Espainiari 1.000 milioi euro galtzea suposatzen dizkio,eta honek langabezia murrizteko esfortzuak pikutara bidaltzen ditu. Ideia bat egiteko, 2014ean tabakoaren industriak langabezian zeuden 6.853 nekazariei enplegua eman zien. izan ere Espainia beti izan da Europako potentzia handienetako bat, tabako industriari dagokionean, 7.100 milioi euroko irabaziekin urte berean.
    Baina beste ikuspuntu batetik ikusita, benetan gure ekonomiaren zati handi bat, biztanleei kalte egiten dion zerbaitek kontrolaturik egotea nahi dugu? Dirudienez bai. Izan ere, proposamen asko egin dituzte erretzaileen adina 16 urteetara jaisteko, eta gobernuak antza da ezin zuela presioarekin eta baiezkoa emango diola proposamen honi. Honek izugarrizko gorakada suposatuko du industria honetan, eta horrekin batera, langabeziaren murrizketa eta diru gehiago irabaztea estatu espainiarrak.

Azaroan Dagoenekiko Gabonetan?

Lehengo batean erosketak egitera joaterakoan dagoeneko Gabonetako apingarriak turroiak polboroiak eta mazapanak, ... salgai zeudela ohartu nintzan baina zer dela eta? Oraindik azaroa erdialdean gaude!
Baina orduan konturatu nintzen zergaitik , nire aurrean ahur txiki bat negarrez hadi zitzaionean bere amari, dirudienez ahurrak gabonetarako jartzen dituzten jostailuetako bat nahi omen zuen , hasiera batean hau ez da arritzekoa baina, gauza da ahurrak jostailu hori lehengo urtean Olentzerori eskatu zion, baina Olentzerok ez zion ekarri jostailua beraz aurten  ere jostailua esskatu du baina ez zen fido ekarriko zionik beraz gabonak etorri baino lehen erostea nahi zuen honela orain jostailu hori edukiko zuen eta Olentzerori beste jostailu baten bat eskatuko ziola.
Gauza da haur horrek hori pentsatu baldin bazuen zeinek esaten du beste ahur askok ere ez dutela berdina pentsatuko? 
Honela gurasoek kasketa guztiak ez entzuteagatik seguruenik eguberri gaua heldu baino lehen nahi duten jostailua erosiko diote ahurrari, gehi gabonetako oparia.