2019(e)ko irailaren 26(a), osteguna

TINDERREN EZKUTUKO SEKRETUA

Resultado de imagen de TINDER
Gaur egun, gauzak asko aldatu dira. Horietako bat, ligatzeko edo norbait berezia ezagutzeko metodoa da. Taberna edo diskotekan ezagutzetik, mobileko aplikazio ugari erabiltzera pasa da gaur egungo gizartea. Tinder, Instagram edo Grindr aplikazioak dira erabilpen handiena dutenak, baina ba al dago honen atzean egi ilun bat?

Argi dago aplikazioa hauek enpresak direla eta nahiz eta hauek zerbitzu bat eskaini, badago ezkutuan egiten den produktu salketa. Tinder hain zuzen ere, bere aplikazioaren funtzionamendu efiziente eta efikaza bermatzeko algoritmo batetaz baliatzen da aplikazio guztiak bezala. Baina, 2016.urtean Judith Duportail izeneko kazetaria apikazioari bere algoritmoaren inguruan eta desiragarria denaren rankinga galdetzean hauek, ezeztatu zuten. Ez zuen erantzun sendoa izan, pribatutasunaren eskubideen alde lan egiten zuen aktibista (Paul-Oliver Dehaye) eta giza eskubideen abokatu (Ravi Naik) famatuarekin kontaktuan jarri eta horiekin batera galderak egiten hasi zen arte. 


Aplikazioak bidalitako 800 orriko informearekin, The Guardian egunkarian artikulu hunkigarria argitaratu zuen. Honetan, denek enpresa honen inguruan zituzten susmoak konfirmatu zituen guztiz. Tinder guk geure burua ezagutzen dugun baino askoz gehio ezagutzen gaitu: konektatua egoten zeran denbora, ze orduetan, zein da emakume/gizon txuriei eta arrazializatuei emandako match-en ehunekoa, zein interesatzen den zugan, zein hitz erabiltze dituzun, zenbat denbora inbertitzen duen erabiltzaile bakoitzak zure argazkietan, etab.

Honek zer esan nahi du aszken finean, enpresa honek ez duela zerbitzua bakarrik ematen. Jendea erabiltzen du produktu gisa eta konturatu gabe aplikazioko beste pertsonei saltzen dio. Baina hau ez da enpresa honek ezkutuan moralki eta etikoki zuzena ez den egiten duen gauza bakarra. Aipatu dudan bezala Tinderrek desirragarritasun ranking batetaz baliatzen da bere algoritmoan produktu hauek, hau da, erabiltzaileak modu askoz efiziente batean lan egiteko. 

“PuntuaciĆ³n Elo” izenez ezagutzen da eta xake edo FIFA txapelketetan erabiltzen den metodo bera da. Honela funtzionatzen du: Elok puntuak kenduko dizkio erabiltzaile bati, erabiltzaile ezagun batek baztertzen badu eta desiragarriaren rankinean postu altu batean dagoen norbaitek match egiten badu, puntuak igoko dira. Baina hau ez da okerrena, Tinderrek duen merkatuaren barruan, 21 urteko emakume txuria bazara, horren postu baxuenean kokatuko dizu eta aldiz karreradun gizona bazara puntu asko irabaziko dituzu eta emakumea bazara aldiz galdu. Horrez gain, Tinderrek ere adin handiko jende eta adin txikiko jendearen arteko match-eak askoz gehiago laguntzen ditu eta erabiltzailearen arabera aplikazioaren partez izango duzun diskriminazio maila altuagoa edo baxuagoa izango da.

Baina honen atzean, Amazon izeneko enpresak sortutako Recognition sistema artifiziala dago. Honek, argazkien eta datuen ikerketa handia egiten du eta hauetatik erabiltzailearen IQ-a, ikasketa mailak eta bestelako gauzak asmatzen ditu.

Azken finean argi izan behar duguna da, hasiera batean gizakiaren onurarako ematen zigun zerbitzu horrek, egi ilun bat daukala atzean. Aplikazio erabiltzen dugun bakoitzean gogoratu behar duguna da produktu gisa salduko gaituela eta ez gizakiak izango bagina bezala.

https://www.theguardian.com/technology/2017/sep/26/tinder-personal-data-dating-app-messages-hacked-sold
https://www.eldiario.es/theguardian/Tinder-mandase-paginas-oscuros-secretos_0_691531162.html
https://www.instagram.com/stories/highlights/17920265623324632/?hl=es

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.