2019(e)ko irailaren 18(a), asteazkena

BBVA enpresak mailegua hobeagoak ematen ditu autonomoei eta enpresa txiki edo ertainei kotxe ekologikoetan errazago inbertitu ahal izateko

2019ko irailaren 17an BBVA enpresak etorkizuneko planetari begira hasi da. Ekarpen honekin etorkizun garbiago bat ikusi nahi dutela ondorioztatu dezakegu. Horretarako, ekimen berri batean murgiltzea izan da beraien lehenengo pausoa. Ekimen hura honetan datza: Enpresa txiki edo ertainei mailegu interesgarriagoak (interes baxuagoarekin) ematea proposatu dute.

Enpresa txiki edo ertainak (pyme) eta autonomoak kotxe ekologikoetan inbertitu nahi dutenek %3,75 interes finko bat duen maileguak edukitzeko posibilitatea edukiko dute. Mailegu honetan, 300.000 euroko kantitateak lortzeko aukera izango lukete (maximo) eta diru kantitate hori ordaintzeko epea 8 urte izango lirateke. Horretaz gain, ez daude komisiorik kontu bat irekitzeagatik eta ez da nahitaezkoa produktu gehigarririk erostea.

BBVA enpresak ez du aldaketa xumerik nahi, horregatik kotxe ekologiko (elektriko edo hibrido) horiek ezaugarri garrantzitsu bat izan behar dute azaldu dute, 75gCO2/km-ko isurpenetik behera egon behar dira. 75gCO2/km isurpenetik gora badago kotxe hori, BBVA enpresak ez lituzke aurretikan aipatu ditudan maileguak martxan jarriko.

Bukatzeko, nire ustez honelako ekimenak egitea oso gomendagarria da, baina BBVA enpresak zergatik egin du ekimen hau, zein da beraien helburua? Enpresa askoren kasuan etorkizunean pentsatzea eta honelako gaietan murgiltzea modu errazena da enpresa horren itxura garbitu ahal izateko. Kasu hontan ez dut uste helburu nagusia hori denik, izan ere, azkenaldian ez dugu BBVA enpresako albiste negatiborik ikusi eta (Villarejo kasuaz salbu, bibliografian dago notizia, 2 hilabete pasa direla eta).

Bibliografia:

Villarejo kasua:


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.