2019(e)ko irailaren 19(a), osteguna

LUFTHANSA ESPAINIAN %10 HAZI DA SWISS-EK EMAN DION IMPULSOARI ESKER

``Lufthansa group´´ Europako abiazioan liderra denak, urtean zehar 9.6 milioi pertsona garraiatu ditu Espainian. Enpresa aleman hau limiterik gabe ari da handitzen Espainian. Urtarrila eta abuztu bitartean %10 hazi da.

Hazteko modu hau ``Swiss´´ konpainiari esker da. ``Swiss´´, aerolinea suizo bat da. ``Lufthansa´´, ``Austrian´´, ``Brussels airlines´´ eta ``Eurowings´´ konpainiekin batera talde edo multzo berekoak dira. Hainbeste hazi den aerolineak, pasa den urtean 10 milioi pertsona garraiatu zituen Espainiatik kanpora, eta beste leku batetik Espainiara. Aurten, abuztuan hartutako datuek diotenez, 9.6 milioi pertsonek erabili dituzte enpresa honen zerbitzuak, hau da, gertu daude aurreko urteko marka hausteko.

2020rako plan berriak dituzte esaterako, Valentziatik, Bruselarako bidaia jarriko dute. Bidai hori astean lau aldiz egingo da eta ``Brussels airlines´´-ek eramango du. Azken urte hauetan hainbat bidai berri ireki dituzte Espainiako leku ezberdinetatik, lehenik eta behin, Santiagotik Frankfurtera eta Munichera. Bigarrenik, Iruñetik Frankfurtera.

Lufthansa Gruopek berriro orientatu du Eurowings-en negozio modeloa, bere``Low cost´´ plataforma. Gehiago zentratu nahi du digitalizazioan, langileen multzoa berritzen eta bezeroaren tratua hobetzen.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.