Inpaktuzko inbertsioak: elkarrekin bizi daitezke kapitalismoa eta labore soziala?
Bada jende ugari noizbait mundua hoberako aldatzean pentsatu duena. Gure ingurunean aldaketak aurrera eramatea eta ingurunea hobetzea askok amestu dugu, baina jarrera hori beti egon da gastatzearekin erlazionatuta. Adibidez, besteei laguntzearen kontzeptua aipatzean askok behartsuei dirua ematean pentsatzen dute, norbanakoa sakrifikatzean besteen hobebearrez, alegia. Egon al daiteke beste modu bat, ordea, ingurukoei lagunduz aldi berean dirua irabazteko?
Galdera horri erantzun bat "inpaktuzko inbertsioak" dira. Inpaktuzko inbetrsioen terminoa 2007an sortu zen eta ingurumenarekin edota labore sozialekin zerikusia duten enpresa edo ekimenetan inbertitzea esan nahi du, ostera irabaziak lortzeko. Inbertitzeko modu onuragarri eta berri honek foru globala du jadanik, hamabost herrialde baino gehiagoren bazkidetza dela medio. Hori gutxi balitz, gero eta jende eta talde gehiago ari dira metodo hau bultzatzen. Horren adierazle dugu merkatu honen tamaina 122 mila milioi dolar-tik 2016an 224 mila miloiera pasa zela 2017an. Tamaina bikoiztu zen, alegia.
Bestalde, enpresek ere kontsideratu beharko lukete inbertitzeko modu iraultzaile hau, izan ere, mota honetako enpresa eta ekimenak sortzeko mementurik onena dela ematen du. Enpresa ororen lehenengo lehentasuna dirua ahalik eta modu efizienteenean irabaztea dela badakigu, baina ezin litzailoke gizarte-erantzukizun korporatiboari garrantzi gehiago eman? Merkatuak baiezkoa diola ematen du, hainbat profesionalek aholkatzen baitute tankera honetako inbertsioak edukitzea.
Nire iritziz honelako ekimenak berebiziko interesa dute ekonomiaren hiru eragile nagusientzat (enpresak, familiak eta estatua), eta baita ere mundua hobetu eta bide batez dirua irabazi nahi duen edonorentzat. Ala ere ikusi beharko da ea inbertsio hauek moda hutsa diren edo benetan gizartera egokitzen diren. Eta ematen du bigarren kasura hurbiltzen ari garela. Nik behintzat ala espero dut.
BIBLIOGRAFIA:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.