Guztiok dakigun bezala, gaur egungo Estatu Batuen eta Txinaren arteko erlazioa nahiko desegonkorra da bien arteko arazo komertzialen ondorioz. Bi herrialdeek urtebete baino gehiago daramate gatazka diplomatiko batean sartuta, eta horrek haien arteko esportazio eta inportazioen zergen igoera altuak ekarri ditu. Baina, bi herrialde horiek ez dira kalteturik aterako diren bakarrak; Europan ere kalteak nabarituko dira.
Espainiako Banku Zentralak dioenez, gerra komertzial honek euro zonaren BPGaren % 0,2 galera ekar dezake, hau da, 23.000 miloi bat euroko galera. Dirudienez, galera hauen jatorria bi herrialde hauek ezarriko dituzten muga-zerga altuetan dago, hau da, Europari zailagoa egingo zaio orain arte esportatu eta inportatutako produktuak prezio berean saldu eta erostea. Hori dela eta, zehar-kalteak jasan beharko dira.
Bestalde, ez dugu aztu behar Txinak jasango duela seguraski alde okerrena. Izan ere, Txinaren ekonomia zati oso handi batean Estatu Batuei saldutako esportazioei baldintzatuta dago, eta zergen igoerak ez dio batere onik egiten. Horren ondorioz, Txinak bere BPGan %0,38ko galera edukiko luke eta Estatu Batuek aldiz, %0,26koa.
Beraz, argi geratzen da gerra komertzial honetan betikoa irabazle aterako dela eta Txinak Estatu Batuekiko duen menpekotasunaren ondorioz porrot egingo duela. Gainera, esango nuke argi ikus daitekeela Estatu Batuen taktikaren barruan sartzen zela munduko beste potentzietan zehar-kalteak sortzea bere nagusitasuna oraindik gehiago nabarmentzeko. Gatazka hauekin jarraituz gero, bizitza askoz ere zailagoa jarriko diete Estatu Batuek mundu guztiari.
Informazio-iturria: https://www.elmundo.es/economia/2019/09/20/5d84c62efc6c83de2b8b4621.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.