CAFen eta SNCFren arteko kontratua
CAF trengintzako enpresa bat da, Beasainen sortutakoa, baina gaur egun mundu osoan
zehar ditu hainbat enpresa bere menpekotasunean.
zehar ditu hainbat enpresa bere menpekotasunean.
CAFek kontratu handi bat egitea lortu du Frantzian. Lehenago ere CAF enpresak lortu du frantzian kontratuak egitea baina inoiz ez hau bezain handia. Oraingo honetan, CAFek SNCFrekin egitea lortu du kontratua.Kontratu honek SNCFrentzat 28 tren egingo dituela esaten du, 700milioi euroren truke hain zuzen ere, baina tren kopurua aldakorra izan daiteke, izan ere 75 tren egiteko aukera baztertu ez dutelako.
SNCF frantziako trenbideak erabiltzen dituen enpresa publikoa da eta frantzian enpresa bera hau, monopolista da.
CAFek SNCFrentzat egin behar dituen trenak bi ibilbidetakoak izango dira, bat Paris-Clermont-Ferrand eta bestea, Paris-Limoges-Tolosa.
Kontratu handi honek lanpostu ugari eskainiko ditu CAFek Bagneres de Bigorren duen lantegian. Lantegi horretan CAFek 30milioi eurotik gorako inbertsioak egingo ditu, eta lantegia handitu egingo du 11.000 metro koadroko lantegi handi bat sortuz. Horri esker, 350 lanpostu eskaini ahal izango ditu CAFek.
Iturriak:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.