2019(e)ko irailaren 27(a), ostirala

Norbait robot batengatik bere lanpostutik kaleratua izatea desegokia da




Norbait robot batengatik bere lanpostutik kaleratua izatea desegokia da

Lopensa Management S.L. multinazionalean lankide bat kaleratua izan zen beraiekin 13 urtez lan egin ondoren. Enpresak eman zuen kaleratze arrazoia programa informatiko bategatik ordezkatua izango zela izan zen. Enpresa eta langilea epaiketa batera joan ziren langilea kaleratua izan ondoren. Epaileak adierazi zuen kaleratze hori desegokia zela.


LNA-k (Lanaren nazioarteko antolaketa) jakinarazi du, hamar urteetan %66-en lanpostuak robotengatik ordezkatuak izan daitezkeela. Sententziaren arabera, enpresa batek ezin ditu bere langileak kaleratu arrazoi bakarra kostuak txikiagotzea izaten bada arrazoia.


Epaiketaren ondorioz, enpresak, kasu honetan Lopensa Management S.L. behartuta dago hurrengo bost egunetan kaleratua izan den langile hura lanpostu horretarako edo enpresa horren beste lanpostu baterako berriz onartua izatera. Berriz onartua ez bada bost egun horiek pasa ondoren, enpresa behartua egongo da kaleratzeagatik kalte-ordainketa handitzera 28.305 eurotara. Gainera, nahiz eta langilea berriz onartua izan, enpresak 863 euro gehi interesak ordaindu beharko dizkio arrazoirik gabeko kontratu-itzaltzera burutu beharko litzatekeen kaleratze aurreabisua alde batera uzteagatik.


hotel lopensa logo bilaketarekin bat datozen irudiak

Bibliografia:
https://cincodias.elpais.com/cincodias/2019/09/26/companias/1569508170_907834.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.