2019(e)ko irailaren 20(a), ostirala

DIAK ATZERA EGITEN DU




DIA(Distribuidora Internacional de Alimentación), denok ezagun dugun supermerkatu enpresa da. Elikagai banaketaren deskontuen esparruan berezitasuna hartu duen enpresa handitzat jo dezakegu, izan ere, zazpi estatutan 7.000 denda baino gehiago aurki ditzakegu; Espainia, Frantzia, Argentina, Portugal, Turkia, Txina eta Brasilen hain zuzen. 

1979an ireki zen lehen denda Madrilen eta deskontutan lortu zuen arrakasta dela eta, 1989an negozio bilakatu zen. Handik aurrera enpresa honek aurrera baino ez zuen egin, hau da, hedatzen hasi zen baita beste herrialde batzuetara ere; 1993an Portugalera, 1997an Argentinara... 

Resultado de imaxes para DIA supermercado cerrado
2018rako, ordea, berri txarrak jaso zituen DIA-k eta hasiera batean lortutako arrakasta horren ostean, enpresari kezka larria piztu zitzaion zetorkion urte gogorraren aurrean. 
Badirudi, erosle falta dela 220 enpresa inguru krisira bultzatu dituena Espainian eta horrek dakar, 1.604 langile ere arriskuan egotea.
2018 amaieran DIA-k aitortu zuen 352 miloi euroko galera izan zuela eta hori jakin bezain laster, Espainian 2.064 kaleratze eta 300 denda itxi beharko zirela iragarri behar izan zuen. Hots, enpresen helburua etekina lortzea dela eta diru galera handiak lortu zirela kontuan harturik,  etekin gutxien ateratzen zituzten denda horiek itxi behar izan zituzten.
Hori dela eta, ERE(Expediente de Regulación de Empleo) edo Enplegu Erregulazio Espedientea, hau da, langileak eteteko baimena lortzeko prozedura,  1.604 pertsonara murriztu zen. Beraz, DIA-k 258 dendetan baino ez zituen saltzaileak bilatu, galdutakoa berreskuratzeko asmoz. Hala ere, egoerak ez du hobera egin, izan ere, 219 denda gehiagok itxi behar izan dute, lokalak saldu eta martxa honetan DIA-k zorrak eta hondamendi ekonomiko handiagoak lortuko ditu.

Egoera honi irtenbidea aurkitzeko helburuarekin, LetterOne elkarteak, Mikhail Fridmanen eskutik, itxierak burutuko ditu eta ERE-ren kargu bihurtuko da. 
Mikhail Fridman Errusiako enpresario dirudun bat da, DIA-ko arazo ekonomikoei buelta eman nahi die eta etorkizunean negozioa handitzeko xedea duela aditzera eman du. Beraz, DIA-ren onurarako edo kalterako jabe berriak gatazkari konponbidea emango diola dirudi.




Informazioa jasotzeko url-ak:


https://elpais.com/economia/2019/08/07/actualidad/1565172242_736695.html
https://intereconomia.com/noticia/empresas/dia-multiplica-por-14-sus-perdidas-y-despide-a-mas-de-200-empleados-20190916-1151/
https://www.diacorporate.com/es/nosotros/codigo-etico/
https://elpais.com/economia/2019/06/04/actualidad/1559644230_492089.html
http://www.mitramiss.gob.es/es/Guia/texto/guia_7/contenidos/guia_7_18_1.htm

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.