2019(e)ko irailaren 19(a), osteguna

Airbnb 2020an boltsan ateratzeko prestatzen ari da.

Airbnb 2020an boltsan ateratzeko prestatzen ari da

Azkenaldi honetan ikusi dugun bezala , agertu berri diren hainbat enpresek "App" batzuk sortu dituzte herritarren bizitzak errazteko. Hasieran, janaria banatzeko enpresa batzuek fama hartu zuten: Just Eat, Deliveroo, Glovo... ondoren leku batetik bestera jarraiatzeko beste hainbat enpresek fama hartu zuten: Uber, Curb, Mytaxi... oraingo honetan enpresa horien tankerako beste enpresa batek fama hartu du: Airbnb. Enpresa honek plataforma bat dauka eta honen bidez ostatu edo apartamentu batzuen eskaintzak egiten dizkio jendeari. Plataforma honek gainera anfitrion eta ostalarien arteko baloraketak egiteko aukera ere eskaintzen du.

Enpresa honek 2019ko azken hiruhilekoan 1000 milioi dolar irabazi ditu eta horren ondorioz, boltsan ateratzeko prestatzen ari da, baina beste enpresa batzuk egin duten bezala inbertitzaileen konfiantza  irabazteko lehenengo frogatu behar dute enpresa horrek irabaziak izango dituela eta negozio errentagarri bat dela.

Enpresa edo plataforma honetako sortzaileek hasieran aplikazio hau sortu zuten beraien unibertsitateko ikasketak ordaindu ahal izateko eta azkenean irabazi izugarriak lortu zituzten. Enpresa honen estreinaldia sumatu egiten zen, nahiz eta pentsatzen zuten 2019. urtean izango zela , Uber eta Lyft tankerako enpresen arrakasta zaildu egin zion. Azkenean, enpresa honen estreinaldia hurrengo urte bitartean izango dela esan dute.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.