Azken urte hauetan plastikoaren erabilera asko igo da, estimatzen denez 2020.urterako 1980.urtean baino %900 gehiago produzituko da, hau da, 500 milioi tonelada urteko. Hau arazo handia bilakatu da ingurunearentzat eta jendea gero eta ahalegin handiagoak egiten ari da plastikoaren kontsumoa gutxitzeko.
Plastikoa lehenengo aldiz fabrikatu zenetik 8,3 mila milioi tonelada fabrikatu dira, gutxi gora behera mila milioi elenfanteren pisua. Txina da plastiko gehien fabrikatzen duen herrialdea, izan ere, bertan munduko plastikoaren %50a fabrikatzen da. Espainia, mundu mailan, laugarren postuan dago.
Produkzio erraldoi honen ondorioz 2010 eta 2013 urteen artean bost plastiko irla aurkitu ziren itsasoan. Plastiko asko uretara doazenez, bertako ekosistema eta animaliak mehatxatuta daude. Animalia horietako asko plastiko horietan engantxatu eta itotzen dira, horrela, espezieen desagerpena eraginez.
Baina, zer zerikusi du honek merkatuaren munduarekin?
Plastikoak fabrikatzea oso erraza eta merkea da, izan ere, lehengaiak erraztasunez lortu daitezke eta ez dira batere garestiak. Garai batean, boteilak esaterako, denak ziren kristalezkoak, baina plastikoa aurkitu zutenean, enpresa gehienak plastikozkoak fabrikatzen hasi ziren. Plastikozko boteila baten eta kristalezko baten fabrikatze kostua oso antzekoa da, aldiz, esportatzerako garaian kristalezko boteilen prezioa nagusiki igotzen da. Hori dela eta, plastikoaren produkzioa izugarri igo da azken urteotan.
Bestetik, boteilez gain, oraindik arruntagoa da plastikozko poltsak fabrikatzea. Oso produktu merkea, baina gizaki baten egunerokoan oso erabilgarria eta horiek dira beste kutsatzaile nagusienetako bat. Horregatik, hainbat herrialdeetan debekatu egin dute plastikozko poltsak fabrikatzea. Enpresentzako hori zailtasun bat da haien produkzio prozesuan. Lehenengo eta behin beste alternatiba bat aurkitu behar dute, plastikoa bezain merkea eta erabilgarria dena. Ordea, ez dago eta oraingoz aurkitu den alternatiba bakarra paperezko poltsak edo telazkoak izan dira. Paperezko poltsak ezin dira behin edo bitan baino gehiago erabili, beraz, ez dira guztiz erosoak. Paperezko poltsak, aldiz, berrerabilgarriak dira, baina beti baten bat gainean edukitzea beharrezkoa da edozein momentutan erosketak egin behar badira. Beraz, dependentzia sortzen dute.
Enpresek arazo handia dute esku artean eta zerbait pentsatzea beharrezkoa da mundua kaltetzen ez jarraitzeko. Kontrajarriena da gehien fabrikatzen eta kutsatzen duten herrialdeek ez dutela horren kontrako legerik jarri. Horrek esan nahi du oso prozesu geldoa izango dela ingurumena salbatzearena, izan ere, Txina eta AEBak bezalako herrialdeek kutsatzen baitute gehien eta ez dute gai honen inguruko ezer ere ez egiten.
Prozesu hau azeleratzeko herrialde horietako produktuen kontsumoa jaitsi beharko litzake, horrela konturatu daitezen zer nolako kaltea egiten duten. Hala eta ere, onartu behar da oso erabaki zaila dela, baina poliki-poliki hasita, zerbait lortzeko aukera dago.
ITURRIAK:
https://es.greenpeace.org/es/trabajamos-en/consumismo/plasticos/datos-sobre-la-produccion-de-plasticos/
https://cincodias.elpais.com/cincodias/2019/01/11/companias/1547221114_634573.html
https://www.bbc.com/mundo/vert-cap-44881388
https://geoinnova.org/blog-territorio/medioambiente-uso-de-plastico/
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.