2019(e)ko irailaren 27(a), ostirala

Plusbalioa

Langile batek sortzen duen dirua nora joaten da? Guztia berarentzat da, ala enpresariarentzat ere?
Ba galdera hau XIX. mendeko langileak jada egiten zuten, eta Karl Marx deituriko gizon batek izena eman zion honi, plusbalioa.
Baina zer da plusbalioa? Plusbalioaren definizioa Gainbalioateoria ekonomiko marxistaren arabera, langileek haien lan kostuaren gainetik lan eginda soberan ekoizten duten balio berria da.

Adibidez:
Langile batek X orduetan 50 euro kobratzen ditu, baina lan hori lan eginez 100 euro sortzen ditu, eta beste 50 euro hoiek? ez dagokio berez langileari? Ba enpresa geratzen da diru horrekin, hau da, lapurtu egiten dio.
plusvalia bilaketarekin bat datozen irudiakkarl marx bilaketarekin bat datozen irudiak
https://eu.wikipedia.org/wiki/Gainbalio

Norbait robot batengatik bere lanpostutik kaleratua izatea desegokia da




Norbait robot batengatik bere lanpostutik kaleratua izatea desegokia da

Lopensa Management S.L. multinazionalean lankide bat kaleratua izan zen beraiekin 13 urtez lan egin ondoren. Enpresak eman zuen kaleratze arrazoia programa informatiko bategatik ordezkatua izango zela izan zen. Enpresa eta langilea epaiketa batera joan ziren langilea kaleratua izan ondoren. Epaileak adierazi zuen kaleratze hori desegokia zela.


LNA-k (Lanaren nazioarteko antolaketa) jakinarazi du, hamar urteetan %66-en lanpostuak robotengatik ordezkatuak izan daitezkeela. Sententziaren arabera, enpresa batek ezin ditu bere langileak kaleratu arrazoi bakarra kostuak txikiagotzea izaten bada arrazoia.


Epaiketaren ondorioz, enpresak, kasu honetan Lopensa Management S.L. behartuta dago hurrengo bost egunetan kaleratua izan den langile hura lanpostu horretarako edo enpresa horren beste lanpostu baterako berriz onartua izatera. Berriz onartua ez bada bost egun horiek pasa ondoren, enpresa behartua egongo da kaleratzeagatik kalte-ordainketa handitzera 28.305 eurotara. Gainera, nahiz eta langilea berriz onartua izan, enpresak 863 euro gehi interesak ordaindu beharko dizkio arrazoirik gabeko kontratu-itzaltzera burutu beharko litzatekeen kaleratze aurreabisua alde batera uzteagatik.


hotel lopensa logo bilaketarekin bat datozen irudiak

Bibliografia:
https://cincodias.elpais.com/cincodias/2019/09/26/companias/1569508170_907834.html

Inpaktuzko inbertsioak


Resultado de imagen de socially responsible investing

Inpaktuzko inbertsioak: elkarrekin bizi daitezke kapitalismoa eta labore soziala?

Bada jende ugari noizbait mundua hoberako aldatzean pentsatu duena. Gure ingurunean aldaketak aurrera eramatea eta ingurunea hobetzea askok amestu dugu, baina jarrera hori beti egon da gastatzearekin erlazionatuta. Adibidez, besteei laguntzearen kontzeptua aipatzean askok behartsuei dirua ematean pentsatzen dute, norbanakoa sakrifikatzean besteen hobebearrez, alegia. Egon al daiteke beste modu bat, ordea, ingurukoei lagunduz aldi berean dirua irabazteko?

Galdera horri erantzun bat "inpaktuzko inbertsioak" dira. Inpaktuzko inbetrsioen terminoa 2007an sortu zen eta ingurumenarekin edota labore sozialekin zerikusia duten enpresa edo ekimenetan inbertitzea esan nahi du, ostera irabaziak lortzeko. Inbertitzeko modu onuragarri eta berri honek foru globala du jadanik, hamabost herrialde baino gehiagoren bazkidetza dela medio. Hori gutxi balitz, gero eta jende eta talde gehiago ari dira metodo hau bultzatzen. Horren adierazle dugu merkatu honen tamaina 122 mila milioi dolar-tik 2016an 224 mila miloiera pasa zela 2017an. Tamaina bikoiztu zen, alegia.

Bestalde, enpresek ere kontsideratu beharko lukete inbertitzeko modu iraultzaile hau, izan ere, mota honetako enpresa eta ekimenak sortzeko mementurik onena dela ematen du. Enpresa ororen lehenengo lehentasuna dirua ahalik eta modu efizienteenean irabaztea dela badakigu, baina ezin litzailoke gizarte-erantzukizun korporatiboari garrantzi gehiago eman? Merkatuak baiezkoa diola ematen du, hainbat profesionalek aholkatzen baitute tankera honetako inbertsioak edukitzea.

Nire iritziz honelako ekimenak berebiziko interesa dute ekonomiaren hiru eragile nagusientzat (enpresak, familiak eta estatua), eta baita ere mundua hobetu eta bide batez dirua irabazi nahi duen edonorentzat. Ala ere ikusi beharko da ea inbertsio hauek moda hutsa diren edo benetan gizartera egokitzen diren. Eta ematen du bigarren kasura hurbiltzen ari garela. Nik behintzat ala espero dut.

BIBLIOGRAFIA:




Espainia, enpleguaren automatizazioak gehien eragin dezakeen herrialdeen artean.




Noizbait imajinatu al duzue Roboten eta makinen eskuetan egotea?

Ver las imágenes de origen

Ba Europako Batzordeak aste honetako asteartean argitaratutako informe baten bidez ohartarazi du Europako hegoaldeko eta ekialdeko herrialdeak, hala nola, Espainia, Grezia, Eslovakia, Eslovenia eta Polonia, direla datozen urteetan automatizazioak enplegua gehien kaltetu litezkeen herrialdeak.

  • Grezia, Eslovakia, Eslovenia eta Poloniarekin batera.
  • EBko hogeita zortzi herrialdeetako lanpostuen% 45 eta% 60 artean roboten eta makinen eskuetan bukatu zitezkeen.
  • Gehien kaltetutako sektoreak garbiketa, prestatutako jakiak, muntaia, meatzaritza, eraikuntza eta garraioa dira.
Gaur egun dagoeneko erabiltzen dira robotak publizitatean adibidez ur botilak erosteko. Hona hemen anuntzio bat:









Bera Sophia da, Hong Kong-en  Hanson Robotics-en konpainiak garatutako robot humanoide bat (ginoidea) da. Lehen robot andridea da adimen artifizial aurreratuarekin.Giza portaera eta gizakiekin lan egiteko ikasteko eta egokitzeko diseinatu da, eta mundu osoarekin elkarrizketatu da. 2017ko urrian, Saudi herritarra bihurtu zen, eta, horrela, herrialde bateko hiritartasuna zuen lehen robot izan zen. Sophia 2016an sortu zen David Hanson estatubatuarrak, Disney-n lan egin zuen robotikako ingeniari batek , 2013an bere konpainia sortzea erabaki zuen: Hanson Robotics. Han hasi zen elkarrizketak egiteko gai den android honen eraikuntza, pertsonen antzekoen aurpegiko keinuak erakusten eta gizakiarekin elkarreragiten duen bakoitzean bere jakintza ekipajea handitzen. Orduz geroztik, Hansonek gizartearentzako erabilgarriak diren funtzioak betetzen saiatzen diren robotak eraiki ditu, baina Sophia izan da bere asmakizunetatik Android batean bilatzen zituen hiru ezaugarriak hoberen garatu dituena: sormena, enpatia eta errukia.

Informazio honek beldurra eragin diezaguke, harrigarria baita. Nire 
ustez oso interesgarria izan daiteke, robotekin lan egitea, beraiengandik gauzak ikasi eta ondo erabiliz, gauza onak egin eta lortu ahal genituzkeelako.
Horrek esan nahi du robotak geroz eta hurbilago ditugula, eta agian egongo da momentu bat non gure garunen informazioa robot batean txertatu ahal izango dezakegula. 
Badaude etxea garbitzen dizuten robotak adibidez, Roonba, janaria egitekoa Thermomix, eta orkesta bat gidatzeko ere badago baten bat. Igandean, 29an telebistan entzun nuen emakume administratzaile batek lanpostua galdu zuela, robot batengatik; epaiketa batera jun behar izan zuela, eta epaileak beste lanpostu bat bilatzeko esan ziola. Berak hotel batean lan egiten zuen, Lopesan Hotel Management S.L eta robot batengatik ordezkatu zuten. Telebistan ez zuten asko zehaztu, baina Kanarietakoa zen. La trabajadora comenzó su labor en junio de 2006 en las oficinas centrales de Lopesan como oficial de contabilidad. Astelehenean, telebistan edozer gauza egiten dakien robota aurkeztu zuten. Honek adierazten digu, lanpostua galtzeko aukera badugula.

Hasierara berriro bueltatuz, lehen esan bezala, "EBko milioika lanpostu automatizatzeko arrisku handian daude, nahiz eta estimazio kontserbadoreen arabera", komunitateko exekutiboak izeneko txostenean ohartarazi duen,'Lanerako gaitasun naturalak eta konpetentziak aro digitalera aldatu'. 
Adimen Artifizialaren teknologiak eta Big Data azpiegiturak  lanpostu berriak garapenarekin duten erlazioa, mantentzearekin eta modernizazioarekin lotutakoak gehien haziko direnen artean  espero da.

2030. urtetik hogeita zortzira arte gehien haziko diren lanpostuak Goi Mailako Hezkuntzako titulua, gizarte eta interpretazio trebetasunak eta gutxienez informazioaren eta komunikazioaren teknologien oinarrizko ezagutza beharko dutenak dira , bertan, EBko langileriaren herenak ezagutza digital gutxi edo zero duela gogoratzen du.

Azkenik, badirudi hau izango dela gizakiaren proiektu, aurkikuntza, garapen handiena, batzuk hasi dira ea robotak pertsona bat bezala tratatu behar diren, eta eskubideak dituzten. 




https://es.wikipedia.org/wiki/Sophia_%28robot%29

https://elpais.com/tecnologia/2018/04/06/actualidad/1523047970_882290.html



































2019(e)ko irailaren 26(a), osteguna

Plastikoa enpresak mehatxatzen?





Azken urte hauetan plastikoaren erabilera asko igo da, estimatzen denez 2020.urterako 1980.urtean baino %900 gehiago produzituko da, hau da, 500 milioi tonelada urteko. Hau arazo handia bilakatu da ingurunearentzat eta jendea gero eta ahalegin handiagoak egiten ari da plastikoaren kontsumoa gutxitzeko.

Plastikoa lehenengo aldiz fabrikatu zenetik 8,3 mila milioi tonelada fabrikatu dira, gutxi gora behera mila milioi elenfanteren pisua. Txina da plastiko gehien fabrikatzen duen herrialdea, izan ere, bertan munduko plastikoaren %50a fabrikatzen da. Espainia, mundu mailan, laugarren postuan dago.


Produkzio erraldoi honen ondorioz 2010 eta 2013 urteen artean bost plastiko irla aurkitu ziren itsasoan. Plastiko asko uretara doazenez, bertako ekosistema eta animaliak mehatxatuta daude. Animalia horietako asko plastiko horietan engantxatu eta itotzen dira, horrela, espezieen desagerpena eraginez.
El uso de plástico afecta gravemente la vida marina
Baina, zer zerikusi du honek merkatuaren munduarekin?

Plastikoak fabrikatzea oso erraza eta merkea da, izan ere, lehengaiak erraztasunez lortu daitezke eta ez dira batere garestiak. Garai batean, boteilak esaterako, denak ziren kristalezkoak, baina plastikoa aurkitu zutenean, enpresa gehienak plastikozkoak fabrikatzen hasi ziren. Plastikozko boteila baten eta kristalezko baten fabrikatze kostua oso antzekoa da, aldiz, esportatzerako garaian kristalezko boteilen prezioa nagusiki igotzen da. Hori dela eta, plastikoaren produkzioa izugarri igo da azken urteotan.

Bestetik, boteilez gain, oraindik arruntagoa da plastikozko poltsak fabrikatzea. Oso produktu merkea, baina gizaki baten egunerokoan oso erabilgarria eta horiek dira beste kutsatzaile nagusienetako bat. Horregatik, hainbat herrialdeetan debekatu egin dute plastikozko poltsak fabrikatzea. Enpresentzako hori zailtasun bat da haien produkzio prozesuan. Lehenengo eta behin beste alternatiba bat aurkitu behar dute, plastikoa bezain merkea eta erabilgarria dena. Ordea, ez dago eta oraingoz aurkitu den alternatiba bakarra paperezko poltsak edo telazkoak izan dira. Paperezko poltsak ezin dira behin edo bitan baino gehiago erabili, beraz, ez dira guztiz erosoak. Paperezko poltsak, aldiz, berrerabilgarriak dira, baina beti baten bat gainean edukitzea beharrezkoa da edozein momentutan erosketak egin behar badira. Beraz, dependentzia sortzen dute.

Enpresek arazo handia dute esku artean eta zerbait pentsatzea beharrezkoa da mundua kaltetzen ez jarraitzeko. Kontrajarriena da gehien fabrikatzen eta kutsatzen duten herrialdeek ez dutela horren kontrako legerik jarri. Horrek esan nahi du oso prozesu geldoa izango dela ingurumena salbatzearena, izan ere, Txina eta AEBak bezalako herrialdeek kutsatzen baitute gehien eta ez dute gai honen inguruko ezer ere ez egiten.
costo de vidrio vs plastico bilaketarekin bat datozen irudiak
Prozesu hau azeleratzeko herrialde horietako produktuen kontsumoa jaitsi beharko litzake, horrela konturatu daitezen zer nolako kaltea egiten duten. Hala eta ere, onartu behar da oso erabaki zaila dela, baina poliki-poliki hasita, zerbait lortzeko aukera dago.


ITURRIAK:
https://es.greenpeace.org/es/trabajamos-en/consumismo/plasticos/datos-sobre-la-produccion-de-plasticos/
https://cincodias.elpais.com/cincodias/2019/01/11/companias/1547221114_634573.html
https://www.bbc.com/mundo/vert-cap-44881388
https://geoinnova.org/blog-territorio/medioambiente-uso-de-plastico/

TINDERREN EZKUTUKO SEKRETUA

Resultado de imagen de TINDER
Gaur egun, gauzak asko aldatu dira. Horietako bat, ligatzeko edo norbait berezia ezagutzeko metodoa da. Taberna edo diskotekan ezagutzetik, mobileko aplikazio ugari erabiltzera pasa da gaur egungo gizartea. Tinder, Instagram edo Grindr aplikazioak dira erabilpen handiena dutenak, baina ba al dago honen atzean egi ilun bat?

Argi dago aplikazioa hauek enpresak direla eta nahiz eta hauek zerbitzu bat eskaini, badago ezkutuan egiten den produktu salketa. Tinder hain zuzen ere, bere aplikazioaren funtzionamendu efiziente eta efikaza bermatzeko algoritmo batetaz baliatzen da aplikazio guztiak bezala. Baina, 2016.urtean Judith Duportail izeneko kazetaria apikazioari bere algoritmoaren inguruan eta desiragarria denaren rankinga galdetzean hauek, ezeztatu zuten. Ez zuen erantzun sendoa izan, pribatutasunaren eskubideen alde lan egiten zuen aktibista (Paul-Oliver Dehaye) eta giza eskubideen abokatu (Ravi Naik) famatuarekin kontaktuan jarri eta horiekin batera galderak egiten hasi zen arte. 


Aplikazioak bidalitako 800 orriko informearekin, The Guardian egunkarian artikulu hunkigarria argitaratu zuen. Honetan, denek enpresa honen inguruan zituzten susmoak konfirmatu zituen guztiz. Tinder guk geure burua ezagutzen dugun baino askoz gehio ezagutzen gaitu: konektatua egoten zeran denbora, ze orduetan, zein da emakume/gizon txuriei eta arrazializatuei emandako match-en ehunekoa, zein interesatzen den zugan, zein hitz erabiltze dituzun, zenbat denbora inbertitzen duen erabiltzaile bakoitzak zure argazkietan, etab.

Honek zer esan nahi du aszken finean, enpresa honek ez duela zerbitzua bakarrik ematen. Jendea erabiltzen du produktu gisa eta konturatu gabe aplikazioko beste pertsonei saltzen dio. Baina hau ez da enpresa honek ezkutuan moralki eta etikoki zuzena ez den egiten duen gauza bakarra. Aipatu dudan bezala Tinderrek desirragarritasun ranking batetaz baliatzen da bere algoritmoan produktu hauek, hau da, erabiltzaileak modu askoz efiziente batean lan egiteko. 

“Puntuación Elo” izenez ezagutzen da eta xake edo FIFA txapelketetan erabiltzen den metodo bera da. Honela funtzionatzen du: Elok puntuak kenduko dizkio erabiltzaile bati, erabiltzaile ezagun batek baztertzen badu eta desiragarriaren rankinean postu altu batean dagoen norbaitek match egiten badu, puntuak igoko dira. Baina hau ez da okerrena, Tinderrek duen merkatuaren barruan, 21 urteko emakume txuria bazara, horren postu baxuenean kokatuko dizu eta aldiz karreradun gizona bazara puntu asko irabaziko dituzu eta emakumea bazara aldiz galdu. Horrez gain, Tinderrek ere adin handiko jende eta adin txikiko jendearen arteko match-eak askoz gehiago laguntzen ditu eta erabiltzailearen arabera aplikazioaren partez izango duzun diskriminazio maila altuagoa edo baxuagoa izango da.

Baina honen atzean, Amazon izeneko enpresak sortutako Recognition sistema artifiziala dago. Honek, argazkien eta datuen ikerketa handia egiten du eta hauetatik erabiltzailearen IQ-a, ikasketa mailak eta bestelako gauzak asmatzen ditu.

Azken finean argi izan behar duguna da, hasiera batean gizakiaren onurarako ematen zigun zerbitzu horrek, egi ilun bat daukala atzean. Aplikazio erabiltzen dugun bakoitzean gogoratu behar duguna da produktu gisa salduko gaituela eta ez gizakiak izango bagina bezala.

https://www.theguardian.com/technology/2017/sep/26/tinder-personal-data-dating-app-messages-hacked-sold
https://www.eldiario.es/theguardian/Tinder-mandase-paginas-oscuros-secretos_0_691531162.html
https://www.instagram.com/stories/highlights/17920265623324632/?hl=es

2019(e)ko irailaren 25(a), asteazkena

Lau eguneko lana astero

LAU EGUNEKO LANA ASTERO

Gaur egun langileen asteko lanaldiak, gehienetan, bost egunekoak izaten dira, eta normala den bezala, guztiok nahi dugu ahalik eta gutxien lan egin soldata berdinagatik. Zer esango zenuke hori posiblea izango balitz?


Hainbat enpresek lanaldi murrizketaren esperimentua egin zuten, hau da, beraien langile batzuei beraien asteko jardunaldia lau egunetara murriztu zuten, baina soldata bera mantenduz. Esperimentu horrek izandako ondorioak oso positiboak izan dira. Ikerketen arabera, lanaldi murrizketa jaso zuten langileen produkzioak gora egin zuen, izan ere, aisialdirako denbora gehiago izateari esker, langileak garaiz iristen ziren lanera, denbora hobeto erabiltzen zuten, absentismoa murriztu zen… hau da, hobeto lan egiten zuten denbora gutxiagoan.

Horretaz aparte, lanaldi murrizketak ez zituen izango ondorioak enpresentzat bakarrik, langile eta ingurumenean ere ondorioak izango zituen. Lehenengo, lan-egun gutxiago izateak, lehen esan dudan bezala, langileek aisialdirako denbora gehiago izatea eragingo zuen, beraz, beraien estres maila murriztu, lanaren eta bizitza pertsonalaren arteko oreka handitu, eta osasuna eta atsedena hobetuko ziren. Gainera, orokorrean, langileen garraio gastuak murriztuko ziren, autoa egun bat gutxiago hartu beharko zutelako, eta horrek, nahiz eta kopuru txiki batean izan, kutsadura murriztuko zuen. Azkenik, energia kontsumoa murriztuko zen: elektrizitatea, piztutako ordenagailu eta berogailu kopurua… gutxituko zirelako, beraz, enpresen gastu aldakor batzuk murriztuko ziren honen ondorioz.

 Hala ere, ba daude negozio batzuk egun guztietan ireki behar dutenak, orduan ez zen izango posible. Bestetik, seguruenik gutxiago kobratuko duzu, egun gutxiago daudelako lan egiteko eta beraz, ordu gutxiago ere. Beste aukera bat izango zen, egun horietan ordu gehiago lan egitea.

Resultado de imagen de jornada laboral de 4 dias calendario



Amaitzeko, nire ustez, lau eguneko lanaldia ezartzea oso ideia ona dela iruditzen zait, izan ere, nahiz eta hasieran enpresentzat zaila izan ordutegi berriak antolatzea, langileen bizi-maila (aisialdirako denbora gehiago, osasunean hobekuntzak, soldata berdina edo antzekoa…) hobetu eta produkzioa igoko zen, eta orokorrean gizarte osoa aterako zen onuradun.


BIBLIOGRAFIA:
  • https://www.diariosur.es/sociedad/jueves-viernes-20181004123722-nt.html
 
  •  https://www.huffingtonpost.es/2018/07/22/una-jornada-laboral-de-cuatro-dias-el-experimento-de-gran-exito-de-una-empresa-neozelandesa_a_23487257/
  •  https://www.publico.es/economia/jornada-cuatro-dias-jornada-laboral-cuatro-dias-semana-baja-estres-agotamiento-trabajador-aumenta-productividad.html
     
  • https://www.lasprovincias.es/economia/trabajo/viernes-20181011013325-nt.html
  •  https://www.sage.com/es-es/blog/como-seria-una-semana-jornada-laboral-de-cuatro-dias/
  •  https://www.elmundo.es/papel/futuro/2019/02/07/5c5ad9b2fc6c837e6f8b45e5.html

     

CAFen eta SNCFren arteko kontratua



CAFen eta SNCFren arteko kontratua

CAF trengintzako enpresa bat da, Beasainen sortutakoa, baina gaur egun mundu osoan
zehar ditu hainbat enpresa bere menpekotasunean.

CAFek kontratu handi bat egitea lortu du Frantzian. Lehenago ere CAF enpresak lortu du frantzian kontratuak egitea baina inoiz ez hau bezain handia. Oraingo honetan, CAFek SNCFrekin egitea lortu du kontratua.Kontratu honek SNCFrentzat 28 tren egingo dituela esaten du, 700milioi euroren truke hain zuzen ere, baina tren kopurua aldakorra izan daiteke, izan ere 75 tren egiteko aukera baztertu ez dutelako.SNCF CAF bilaketarekin bat datozen irudiak


SNCF frantziako trenbideak erabiltzen dituen enpresa publikoa da eta frantzian enpresa bera hau, monopolista da.
CAFek SNCFrentzat egin behar dituen trenak bi ibilbidetakoak izango dira, bat Paris-Clermont-Ferrand eta bestea, Paris-Limoges-Tolosa.

Kontratu handi honek lanpostu ugari eskainiko ditu CAFek Bagneres de Bigorren duen lantegian. Lantegi horretan CAFek 30milioi eurotik gorako inbertsioak egingo ditu, eta lantegia handitu egingo du 11.000 metro koadroko lantegi handi bat sortuz. Horri esker, 350 lanpostu eskaini ahal izango ditu CAFek.

Iturriak:



2019(e)ko irailaren 21(a), larunbata

AEB eta Txinaren arteko gerraren zehar-kalteak

Guztiok dakigun bezala, gaur egungo Estatu Batuen eta Txinaren arteko erlazioa nahiko desegonkorra da bien arteko arazo komertzialen ondorioz. Bi herrialdeek urtebete baino gehiago daramate gatazka diplomatiko batean sartuta, eta horrek haien arteko esportazio eta inportazioen zergen igoera altuak ekarri ditu. Baina, bi herrialde horiek ez dira kalteturik aterako diren bakarrak; Europan ere kalteak nabarituko dira.

Espainiako Banku Zentralak dioenez, gerra komertzial honek euro zonaren BPGaren % 0,2 galera ekar dezake, hau da, 23.000 miloi bat euroko galera. Dirudienez, galera hauen jatorria bi herrialde hauek ezarriko dituzten muga-zerga altuetan dago, hau da, Europari zailagoa egingo zaio orain arte esportatu eta inportatutako produktuak prezio berean saldu eta erostea. Hori dela eta, zehar-kalteak jasan beharko dira.

Bestalde, ez dugu aztu behar Txinak jasango duela seguraski alde okerrena. Izan ere, Txinaren ekonomia zati oso handi batean Estatu Batuei saldutako esportazioei baldintzatuta dago, eta zergen igoerak ez dio batere onik egiten. Horren ondorioz, Txinak bere BPGan %0,38ko galera edukiko luke eta Estatu Batuek aldiz, %0,26koa.

Beraz, argi geratzen da gerra komertzial honetan betikoa irabazle aterako dela eta Txinak Estatu Batuekiko duen menpekotasunaren ondorioz porrot egingo duela. Gainera, esango nuke argi ikus daitekeela Estatu Batuen taktikaren barruan sartzen zela munduko beste potentzietan zehar-kalteak sortzea bere nagusitasuna oraindik gehiago nabarmentzeko. Gatazka hauekin jarraituz gero, bizitza askoz ere zailagoa jarriko diete Estatu Batuek mundu guztiari.

Informazio-iturria: https://www.elmundo.es/economia/2019/09/20/5d84c62efc6c83de2b8b4621.html 

Resultado de imagen de niños trabajando en tabacaleras

Tabakoaren ekoizpenean umeen explotazioa igotzen ari da 

Estatu Batuetan, Europan eta beste hainbat lekuetan saltzen den tabakoa umeetatik sortutakoa da. Adituak diotenez, langileei ordaintzen dioten soldata urriarengatik Malaui bezalako lurraldeetan, ezinbestekoa bihurtzen ari da umeen explotazioa.

Hainbat froga aurkitu dira, bereziki lurralde pobre eta garatugabekoetan, haurrak ikastolara joatea baino tabakaleratan lanean izaten dituztela. Pobrezia dela eta, familiak ezin dituzte haurrak lanetatik kendu haien irtenbide bakarra dela uste dute, askok jabearekin zorpetutak baitaude. Lan kondizio kaskar hauek direla eta, umeak arazo fisikoak izaten dituzte. Nahiz eta enpresa horiek urtean milioika euro gehiago irabazi, soldatak eta kondizioak eskasak izaten jarraitzen dute. Honen arira, enpresakoek diotenez, haurrak landetako lanetatik kendu eta ikastolara bidaltzen dituzte, baina, adituek egiaztatu dute haurren explotazio handitzen ari dela, Asian eta Afrikan bereziki. 

Nere iritziz, gertaera hau lotsagarria iruditzen zait. Umeak ikasten egon ordez lanean egoteak enpresa baten kostuak murrizteko eta gehiago irabazteko, humanitate gutxikoa dela uste dut. Haurrak ezin dituzte horrelako lan kaskarrak burutu, haien gorputzak dituzten kondiziak ez baitaute horrelako laneetarako egokitutak. Ume baten hezitzeko urteetan izandako lan fisikoak, iraganean ondoriok izan ditzazke.

Nik web-orri honetatik bildu dut informazioa:

2019(e)ko irailaren 20(a), ostirala

Hauteskundak egitearen kostua


HAUTESKUNDEAK EGITEAREN KOSTUA


Hauteskundeetan diru asko gastatzen da, jende asko honen kontra dago ez baitzaielako egokia iruditzen halako diru kantitatea horrela desaprobetxatzea egokia denik.                  Asteartean jakin izan zen Espainiako hauteskundeak errepikatuko zirela. Azaroaren 10-ean hain zuzen ere. 
Aurten bi aldiz emango dute botoa Espainiako biztanleek hauteskundeetan. Politikoak ez dira ados jarri eta Pedro Sanchezek behar duen laguntza lortu ez duelako errepikatu izan beharko dira.
Hauteskundeek diru kantitate izugarria kostatzen dute : 140milioi euro hain zuzen ere. Aurten beraz Espainiako biztanleek 280milioi euro ordaindu izan beharko dituzte guztira hauteskundeetan. Diru hura honetan erabiltzea ondorio ekonomiko handiak dakar.
Diru kantitate izugarri honek beste gauzentzat izan zitekeen erabilia, adibidez behar dituzten familientzat diru laguntzak eskeintzeko, jende askorentzat jaten emateko, hezkuntzan, medikuntzan...
Aurreko hauteskundean Apirilean izan ziren eta orain arte politikoek ez dute lortu adostasun batera iristea. Hilabete asko pasa dira eta erabaki ekonomiko gutxi edo eztabat ez dira hartu. Hori ezin du onik egin.
Dirudienez politikoei bost axola zaie jendea desados egotea dirua horrela gastatzeaz.

DIAK ATZERA EGITEN DU




DIA(Distribuidora Internacional de Alimentación), denok ezagun dugun supermerkatu enpresa da. Elikagai banaketaren deskontuen esparruan berezitasuna hartu duen enpresa handitzat jo dezakegu, izan ere, zazpi estatutan 7.000 denda baino gehiago aurki ditzakegu; Espainia, Frantzia, Argentina, Portugal, Turkia, Txina eta Brasilen hain zuzen. 

1979an ireki zen lehen denda Madrilen eta deskontutan lortu zuen arrakasta dela eta, 1989an negozio bilakatu zen. Handik aurrera enpresa honek aurrera baino ez zuen egin, hau da, hedatzen hasi zen baita beste herrialde batzuetara ere; 1993an Portugalera, 1997an Argentinara... 

Resultado de imaxes para DIA supermercado cerrado
2018rako, ordea, berri txarrak jaso zituen DIA-k eta hasiera batean lortutako arrakasta horren ostean, enpresari kezka larria piztu zitzaion zetorkion urte gogorraren aurrean. 
Badirudi, erosle falta dela 220 enpresa inguru krisira bultzatu dituena Espainian eta horrek dakar, 1.604 langile ere arriskuan egotea.
2018 amaieran DIA-k aitortu zuen 352 miloi euroko galera izan zuela eta hori jakin bezain laster, Espainian 2.064 kaleratze eta 300 denda itxi beharko zirela iragarri behar izan zuen. Hots, enpresen helburua etekina lortzea dela eta diru galera handiak lortu zirela kontuan harturik,  etekin gutxien ateratzen zituzten denda horiek itxi behar izan zituzten.
Hori dela eta, ERE(Expediente de Regulación de Empleo) edo Enplegu Erregulazio Espedientea, hau da, langileak eteteko baimena lortzeko prozedura,  1.604 pertsonara murriztu zen. Beraz, DIA-k 258 dendetan baino ez zituen saltzaileak bilatu, galdutakoa berreskuratzeko asmoz. Hala ere, egoerak ez du hobera egin, izan ere, 219 denda gehiagok itxi behar izan dute, lokalak saldu eta martxa honetan DIA-k zorrak eta hondamendi ekonomiko handiagoak lortuko ditu.

Egoera honi irtenbidea aurkitzeko helburuarekin, LetterOne elkarteak, Mikhail Fridmanen eskutik, itxierak burutuko ditu eta ERE-ren kargu bihurtuko da. 
Mikhail Fridman Errusiako enpresario dirudun bat da, DIA-ko arazo ekonomikoei buelta eman nahi die eta etorkizunean negozioa handitzeko xedea duela aditzera eman du. Beraz, DIA-ren onurarako edo kalterako jabe berriak gatazkari konponbidea emango diola dirudi.




Informazioa jasotzeko url-ak:


https://elpais.com/economia/2019/08/07/actualidad/1565172242_736695.html
https://intereconomia.com/noticia/empresas/dia-multiplica-por-14-sus-perdidas-y-despide-a-mas-de-200-empleados-20190916-1151/
https://www.diacorporate.com/es/nosotros/codigo-etico/
https://elpais.com/economia/2019/06/04/actualidad/1559644230_492089.html
http://www.mitramiss.gob.es/es/Guia/texto/guia_7/contenidos/guia_7_18_1.htm