2019(e)ko otsailaren 27(a), asteazkena

BIG DATA

Internetaren erabilerak azken urteotan gorakada nabarmena izan du. Gaur egun, teknologiaren erabilera oso zabala da; eta hala, enpresa gehiengoak teknologia berriez baliatzen dira gaur egun, eta ez bakarrik saltzeko orduan, baita beraiek lana egiteko, bezeroekin erlazionatzeko, produkziorako, teknika berriak baliatzeko,...

Askotan, enpresek ahuleziak izaten dituzte eta arrazoiak askotarikoak dira. Enpresek bezeroen nahietan, prezioetan, kudeaketan eta beste hainbat arlotan arazoak izaten dituzte, eta horretan Big Datak zeregin handia du. “Big Data” terminoa asko zabaltzen ari da jendartean eta Interneten dauden datuekin eta enpresarekin erlazio zuzena du. Big Data-ren eginbeharra Interneteko datuak aztertzea eta haiekin analisiak egitea da. Datu eta analisi horiekin ondorio desberdinak ateratzen dira. Esaterako, bezeroen jarrera nolakoa den aztertu daiteke. Bezeroen nahiak, beharrak, gutxien erosten dena, zein tratu motak nahiago diren eta bestelako informazio pila baliagarriak izaten dira enpresen funtzionamendurako eta haien AMIA hobetzeko. Hala, produkzioa hobetzea eta enpresen zein bezeroen erlazioa hobetzea lortzen da. Beraz, analisi eta azterketa hauen bidez, produktuak hobetzeko eta bezeroetara egokitzeko aukera paregabea da. Noski, ez produktuak bakarrik, marketin-a, publizitatea, eta merkatuan arrakasta handiagoa izateko baliabide guztiak hobetzeko aukera izango litzateke.

Hala ere, kontsumitzailearen ikuspuntutik, kontu handia izan behar dugu. Gai honetan adituak direnek esan dutenez, gure datuak Interneten gero eta gehiago zabaltzen ari dira. Erraz har ditzakete geure datuak eta honek arrisku handia suposatzen du. Interneteko azterketa baten bidez, algoritmoak erabiliz, gure gustuak, gure ibilbideak, gure nahiak, gure ahultasunak jaso ditzakete, eta hau ekiditea gure esku dago. Klik egin aurretik irakurri ez dugun horri, irakurri beharko genuke , gure datuak eman baino lehenago pentsatu beharko genuke ea beharrezkoa den  gure pribatutasuna arriskuan egon ez dadin.

Beraz, argi dago Big Data enpresek erabil dezaketela beraien onerako, baita ekonomiaren onerako; baina gizartean oreka mantentzeko beharrezkoa dugu beti Internetean gabiltzanean kontu handia izatea.

Iturria:

Renove plana

RENOVE PLANA


Martxoarekin batera abiatuko da auto berrientzako Renove plana. Jaurlaritzaren bost milioi euroko funtsa hila amaitu aurretik ahitu daitekeela zabaldu da, baina, 2.000 euroko laguntza jasotzeko, A energia ziurtagiria behar dute auto berriek, eta oso gutxi dira halakoak kontzesionarioetan.


Laguntza-planaren helburua garraioan energia-kontsumoaren efizientzia areagotzen laguntzea da, energia gutxiago erabiliz eta era horretan ingurumen-inpaktua murriztuz.

Errepide-garraioan energia alternatiboei oniritzi estrategikoa emateaz gain, (elektriko puruak, hibrido entxufagarriak eta autonomia handituta dutenak, PGL, gas naturala, hidrogenoa), Euskal Autonomia Erkidegoko ibilgailuen atala berritu nahi du Eusko Jaurlaritzak Energiaren Euskal Erakundearen bitartez; efizienteagoak diren eta, beraz, gutxiago kutsatzen duten ibilgailuen erosketa bultzatuz (hibridoak, A energia-sailkapena duten gasolinako edo gasolioko autoak, eta 114gr CO2/km-tik 184gr CO2/km-tik beherako emisioak dituzten ibilgailuak, euren Baimendutako Gehieneko Masaren arabera)

Plan honen alderdirik garrantzitsuenetako bat nahitaez txatar bihurtzea da. Betekizun honetarako, erabiltzen ari den ibilgailu bati (turismoa eta furgoneta) baja eman behar zaio, honako baldintza hauek kontuan hartuz:


  • Ibilgailuak zazpi urteko antzinatasuna edo handiagoa izan beharko du frogatuta furgoneten kasuan eta hamar urteko antzinatasuna edo handiagoa turismoetan.
  • Laguntzaren eskatzaileak ibilgailuen jabea izan behar du 2019ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik.
  • Laguntza-deialdia indarrean sartzen den egunetik aurrera bihurtu beharko da txatar ibilgailua.

Auto salmenten gainbeheraren kopuru zehatzak jakin aurretik irisi da Eusko Jaurlaritzaren Renove plana autogintzaren sektoreari bultzada emateko, baina bultzada hori oso mugatua izango da. Zergatik? Batetik, planaren bost milioi euroren funtsak, kopuruari dagokionez, ez duelako ematen epe luzeko neurri bat izan dadin; eta, bestetik, 2.000 euroko laguntza jasotzeko, A energia ziurtagiria behar dutelako auto berriek, eta gasolio zein gasolina motorrekoen artean oso gutxi daudelako halakoak kontzetsionarioetan. Hau da, hamarretik bederatzi ez dira A ziurtagiridunak eta baldintza hori betetzen duten gehienak neurri handiko autoak dira, garestiak sarritan. Ez da ahaztu behar 25.000 euroko salneurria gaindituz gero, auto berriek ezingo dutela laguntzarik jaso.

Gainera, auto elektrikoentzat, 3.000 euroko laguntza jaso du EEEren deialdiak, baina inor gutxik eskatuko du hura, Espainiako Gobernuak Moves plana martxan jarriko duelako aurki, eta hark laguntza handiagoak eskainiko ditu: 5.500 euro gehi kontzesionarioaren beste 1.000, 6.500 euro guztira. Madrilgo laguntza jasotzeko baldintzetako bat da beste laguntza berezirik ez jasotzea; beraz, plan baten ala bestearen arteko hauta egin beharko du auto elektrikoaren erosleak, eta Espainiako Gobernuak eskainiko duena Jaurlaritzarena halako bi baino gehiago izango da.

Ibilgailu salmenten kopurua asko jatsi bada azken urteetan eta ekoizleak krisian badaude, nire iritziz neurri hau ez da nahikoa izango arazoa konpontzeko. Neurri hau oso epe motzerako aurreikusita dago, 2.000-2.500 kotxe salmentarako hain zuzen, eta salmenta hauekin ez dut uste ibilgailu ekoizleak berpiztuko direnik. Gobernuak gai hau sakonago aztertu beharko luke eta epe luzerako egokia den plan berri bat sortu, ez bakarrik ibilgailu ekoizleen egoera kontuan hartuta, baita  kutsadurari garrantzi handiagoa emanez, ibilgailu elektrikoen kontsumoa bultzatuz.

Informazio-iturriak:
https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/6183397/ibilgailu-berriak-erosteko-renove-plana-iragarri-du-eusko-jaurlaritzak-/
http://consultingpro.laboralkutxa.com/noticias/el-plan-renove-de-euskadi-plantea-ayudas-entre-2-000-y-3-000-euros-para-impulsar-la-renovacion-de-la-flota-de-vehiculos/
https://www.berria.eus/paperekoa/1960/016/001/2019-02-24/plan_bat_bihurgune_askorekin.htm

2019(e)ko otsailaren 24(a), igandea

SAN VALENTIN


SAN VALENTIN

Otsailaren 14a, San Valentin, maiteminduen eguna da. Gaur egun ordea bere helburu emozionala galdu du eta maitasuna adieraztea ordez, egun honetan sinisten duten ia denen kezkarik handiena bere bikotekidearentzat oparia aurkitzea (originalena edo garestiena) da. Hori kontuan izanda, aukera paregabea da gure buruari egun hau urteko erromantikoena edo kontsumistena den galdetzeko.

Erraza da esatea San Valentin eguna beste egun bat gehiago dela eta ez dela beharrezkoa diru kantitate handiak gastatzea opari polit bat egiteko. Hala ere, egunak bere balore emozionala galdu duenetik ez da erraza bonboiak, loreak, bitxiak edo antzekoak diren opariak ez diren zerbait oparitu eta bikotekideari gustatzea.

Duela urte batzuk, Rakutenek (munduko online denda handienetako batek) egindako ikerketa batean ateratako datuek, espainiarrek egun “berezi” honetarako oparietan 60 €-ko batez bestekoa gastatzen zutela ziurtatu zuten. Aurten ordea, 2019an, “Think with Google”-en datuen arabera, gastatutako diru kantitatea esponentzialki handitu da, bikoiztu baina gehiago egin arte. Kontsumora geroz eta gehiago bideratuta dagoen data honetan erositako oparietan 122€ ko bataz besteko kantitatea gastatzen da. Zifra handi honek Espainia Europa mailan lehenengo postuan kokatzen du askogatik, atzean Erresuma Batua eta Italia dituela pertsonako 54€ eta 92€-ko gastua egiten dutelarik.

2014tik aurten arte San Valentini buruzko bilaketak %23 handitu dira Espainian, Estatu batuan, Erresuma Batuan, Alemani, Frantzia eta Italian eta denera 3,7 milioi bilaketa baina gehiago egin dira. Bilaketa horien helburu nagusiak, opari originalak bilatzea eta internetetik erostea izan dira.

Opari ohikoenen artean esperientziak edo bidaiak, koloniak, bitxiak, loreak eta teknologia daude. Pertsonen %26-ak esperientziak oparituko ditu, %21-ak koloniak, %15ak bitxiak eta %13-ak loreak edota teknologia. Beste %25-ak segurki ez du ezer oparituko, San Valentin egunean sinisten ez duelako edo ezin dutelako gastu hori jasan.
2018an ateratako estatistika batek ziurtatzen du gizonezkoek emakumezkoek baina diru gehiago gastatzen dutela egun honetan. Bestalde, nahiz eta kontraesankorra iruditu, seme-alabak dituzten bikoteak dira gehien gastatzen dutenak eta gutxien seme-alaba gabekoek. Horrez gain, egun honekin lotuta dauden opari gehienen prezioak (loreenak adibidez) otsailaren 14-erako %5 egiten duela gora frogatu da.

  consumismo san valentin bilaketarekin bat datozen irudiaksubidas de precio san valentin bilaketarekin bat datozen irudiak

2019(e)ko otsailaren 22(a), ostirala

HAINBAT ERAGILE EKONOMIKO

HAINBAT ERAGILE EKONOMIKO
Lehenik eta behin, Eragile ekonomikoak, bizi garen gizartean oinarrizkoak eta ez hain oinarrizkoak diren beharrak asetzen dituzten ondasunak eta zerbitzuak sortzeko egiten ditugun jarduerak jarduera ekonomikoak dira.
Hiru eragile garrantzitsu ikus ditzakegu: Enpresak,kontsumitzaileak eta estatua. Enpresek ekoiztu banatu eta saldu egiten dituzte. Kontsumitzaileak hau da, Hainbat faktoreren arabera asetzen ditugu gure beharrak adibidez, zerga edo eskatzen diguten interesen arabera. Azkenik, estatua, kontsumitu eta ekoiztu egiten du.

Kontsumitzaileak

Hainbat faktoreren arabera asetzen dituzte beraien  beharrak: Lehenik, sarrera garbien arabera, baita ere,  aberastasunaren erabilgarritasunaren arabera, beste alde batetik,  produktuen salneurriaren arabera. Baita, dituzten ondasunen arabera eta azkenik zerga edo eskatzen zaizkien interesen arabera. Familiek, adibidez, oinarrizko kontsumo unitateak osatzen dituzte.

Enpresak

Ondasun edo zerbitzu publiko zein pribatuak ekoizteko unitateak dira. Pribatuak badira, enpresaren jabeak kontrolatzen eta kudeatzen du ondasunen ekoizpena. Eta publikoak badira, Estatuak kontrolatzen du. Produktuak ekoiztu, banatu eta saldu egiten ditu.

Estatua

Kontsumitu eta ekoiztu egiten du. Ondasun eta zerbitzu publikoetarako enpresak sortuz, ongizate soziala lortu nahi duen entitate bat dela esan dezakegu. Horretarako, interes tipoak erregulatuko dituzten politika ekonomikoak jartzen ditu abian.

Nire ustez, aipatu ditudan eragile ekonomiko  hauek oso garrantzitsuak dira, izan ere, gure beharrak asetzen ditugulako eragile hauekin. Baita ere baditu bere kalte puntuak, adibidez, ez hain oinarrizkoak diren beharrak ere asetzen dituelako. Ondoriozta dezakegu baita ere, hainbat alderdi ikusi ondoren, gehienbat positiboa dela gure nahia asetzen duelako. Ondasun eta zerbitzuak erabiliz, ongizate soziala lortzen du. Azkenik, produktuak ekoiztu ondoren erosteko aukera ere badugula ikus dezakegu.


Emakumeak gaur egungo ekonomian

Dakigunez, sutsu egon da azken hamarkadetan zehar emakume eta gizonen arteko berdintasunaren mugimendua ia mundu osoan. Hori dela eta, mugimendu edo borroka horretan hitz egiteko gehien eman duenetariko gaia emakumea eta gizonen arteko berdintasuna lan-munduan da. Hau esanda, emakumearen eragina eta gizonekin alderaturiko estatistikak lan-munduan erreparatuko ditut, egunero hobetzen ari den egoera hau kontestualizatzeko.

Globalki, emakumeek munduaren %49,6a osatzen dute, hau da, erdia (gutxi gora-behera), geroztik, emakumeek lan-sektorearen ehuneko bera okupatu beharko lukete, baino ez da horrela, %40,8ak osatzen dutelako lan-sektorea. Gainera, emakumeek munduko janariaren produkzioaren erdia osatu arren, eta lan-sektorearen %40,8a osatu arren, emakumeek soilik etxeen eta negozioen %1 eta %2aren artean dira jabe. Ondorio hauek oso nabariak dira munduko pobrezia indizeetan. Hau da, egunean dolar bat baino gutxiago irabazten dutenen arteak, emakumeek horietako %70a osatzen dute, hau da, emakumeek pobrezia inork baino gehiago jasaten dute.
Image result for women working
Ekonomilari adituek diote emakumeek gero eta eragin handiagoa dutela munduko ekonomian, eta horrek onurak baino ez ekartzen ari dela munduko ekonomiari, hau da, ekonomialarien ustez, AEB-etako BPG-a %9a igo da emakumeen ondorioz, EURO zonan %13, eta Japonian %16 igo dira, beste herrialde askoren artean. Horrez gain, nabaria da Estatu Batuetan gaur egun emakumeek eragin handia dutela ekonomian, izan ere gehien gastatzen dutenak dira, zehazki 20 trilioi dolar aurreko urtean.
Aurrerapen hauek aipatuta, esan beharra dago asko dagoela hobetzeko mundu mailan, bereziki aurreratuta ez dauden herrialde txiroetan. Estatistika oso txar bat hemen dugu, mundu mailan, 1.8 bilioi emakumeek ez dute gizonek bezain beste irabazten lan berdinetan edota ez dute gizonen lan berberak lortzeko aukera berak, geroztik, oraindik matxismoa lan-munduan ageri dagoela argi dago, zoritxarrez. Horrez gero, probabilitate handiagoa dago emakumeak langabezian egoteko, zehazki esanda 2018ko munduko langbeziaren estatistikei erreparatuta, gizonen %5,5a egon zen langabezian eta emakumeengan berriz, %6,2a egon zen langabezian. Gainera, emakumeek gizonek baino %23a gutxiago irabazten dute munduan zehar, edo beste era batera esanda, emakumeek gizonen irabazten dutenaren %77a irabazten dute, estatistika zoritxarreko bat, egia esan.

Azken finean, esan beharrekoa da azken hamarkadetan aurrerapen asko egon direla emakumeen lan-mundua gizonezkoen lan-mundua parekatzean, izan ere esfortzu handiak egon dira talde askoren artean. Hori esanda, dudaezina da oraindik gauza asko daudela hobetzeko, izan ere aipatu ditudan estatistikak ez dituzte gauza onak esaten emakumeen lan-munduari buruz, geroztik zearo dugu hobetzeko gizarte bezala.

SISTEMA MONETARIOA

Gaur egun daukagun sistema monetarioa estatuak inposatzen du eta herritarren askatasuna zentzu honetan nulua da. Askotan, badakigu herrialdeen gobernuak erabat arduragabeak direla. Honen adibide da Argentina, pesoa sortu zenetik jadanik 13 zero gehitu zaizkio txanponari eta debaluazio konstante horrek hainbat eragin ditu, nabariena, ezin aurreztu izatea da. Kontuan izanda herrialde baten hazkundea inbertsiotik datorrela, eta inbertsioa aldi berean aurreztetik, ulertu dezakegu zergatik herrialde hau XX. mende hasieran munduko bostgarren herrialde aberatsena zen eta nola erori den 60-70 postua arte. Estatu batuetan eta Europan noski politikoen axolagabetasuna ez da hain handia, baino ez dira libratzen beraien politika monetarioekin krisiak modu ziklikoan sortzetik eta milioika pertsona pobrezian uztearen errespontsableak izatetik, ziklo ekonomikoei buruzko blogean azaldu nuen bezala. Horregaitik nire ustez sistema monetarioa beste gauza asko bezala garrantzitsuegia da politikoen eskuetan uzteko, eta zentzu honetan eskola liberalak proposatzen duen modelo monetario bat azaltzen saiatuko naiz. Lehenik eta behin gaur egungo sistema monetarioa nondik datorren ulertu behar da. XIX.mende hasiera osoan zehar Inglaterran krisi ekonomiko ziklikoak zeuden eta honen aurrean 1844 urtean Peel’s bank act atera zuen gobernuak. Honen arabera 100% kaja koefiziente izan behar zuten bankuek moneta emisiorako. Modu honetan, bankuek ezin izango zuten dirua emititu. Inglaterra garai hartan munduko liderra zenez, beste herrialdeak bide hau jarraitu eta antzeko legeak atera zituzten. Hala ere lege honek ez zuen emaitza ona eman, eta banku zentrala sortu behar izan zen, Bank of England. Gaur egun badakigu zergatik bide onean zegoen lege honek emaitza onak ez zituen eman. 100% kaja koefizientea zegoen moneta emisiorako, baino ez depositu emisiorako. Horregatik bankuek beraien negozioa migratu zuten eta modu antzekoan jarraitu zuten operatzen dirua sortuz oraingoan deposituen bidez. Gaur egun badakigu diru emisioaz gain ere depositu emisioetan 100% kutxa koefizientea eskatuko bagenu, bankuek ezingo zutela dirua sortu eta modu honetan inflazioa betirako bukatuko litzatekeela. Eskola liberalari kritikoak diren askok pentsatzen dute 100%kutxa koefizientea ekonomian interbenitzea dela. Ez dira konturatzen aberrazio juridiko bat dela aldi berean bankuek zure dirua inbertitzea, eta zuri edozein momentuetan ematea. Bi gauza bateraezin dira eta legeak hau gertatzea uzten dute sektore finantzieroak dituen pribilegio guztiengaitik. Hortaz liberalek 100% kaja koefizientea eskatzean, kontratua betetzea bakarrik eskatzen dute, “Depositos a la vista” delakoetan bankuak dirua beste gauzetarako ez erabiltzea eta “depositos a plazo”delakoetan berriz klienteak dirua ezin atera izatea.
Honez gain Urre-Patroia ere proposatzen dute, euroak edo beste edozein txanpon urrearekin respaldatua egoteko eta nahi dugunean gure diruaren truke bankuari urrea eskatzeko. Urrea historia osoan zehar erabili izan da transakzioak egiteko eta horregaitik berriz erabili beharko litzatekela uste dute. Huerta de Soto doktore anarkokapitalistak modelo honetara pasatzeko trantsizioa diseinatu du eta “Dinero, crédito bancario y ciclos económicos” liburuan aurkeztu ditu bost faseak. Helburu finala banku zentrala desagertzea da, eta dirua pribatizatzea. Diruaren balorea urreari lotuta egongo zenez(Urre-Patroia), urreak historikoki izan duen inflazioa izango luke, %2 inguru. Nire ustez berebiziko garrantzia du sistema monetarioak, eta horregaitik hainbat erreforma egitea beharrezkoa dela uste dut. Kaja koefizientea 100%era igotzea oso radikala iruditzen zait, baino Españan dagoen gaur egungo %1 a ere erokeri bat da. Baliteke erdiko puntu bat optimoa izatea. Horrez gain Urre-Patroia inplantatzea nahiko nuke, gure diruak respaldo bat izateko, azken finean historiak frogatzen du urreak beti izan duela balorea eta diru normalak berriz, ez.  

https://www.youtube.com/watch?v=sUjb13ktAdM
https://www.youtube.com/watch?v=Ef1-4ooBGpM
https://www.youtube.com/watch?v=o32Y6KOOccU
http://www.jesushuertadesoto.com/articulos/articulos-en-espanol/banca/5-el-sistema-monetario-y-bancario-en-una-sociedad-libre/

KONTSUMORAKO FESTAK


Gaur egun oso ezagunak dira Gabonak eta San Valentin bezalako jai egunak, izan ere, kontsumoarekin lotuta dauden ospakizunak dira. Gure gertukoei maitasuna adieraztearen atzetik, enpresek eratutako negozioa dago, izan ere, erosketak egitera bultzatzen gaituzte. Erostea edo kontsumitzea, ekintza sozial eta ohikoa bihurtu dugu, eta ezinbesteko behar moduan sentitzen dugu askotan.

Egunerokotasunean, inguruan onartuak izateko eta gizartean integratuak sentitzeko, askotan, kontsumora jotzen dugu. Nola izango naiz guraso ona nire seme-alabek ez badituzte opari asko jasotzen Olentzero eta erregeak etortzean? Nola adieraziko diot nire bikoteari maite dudala, San Valentinen oparirik egin gabe? Nola izango naiz seme-alaba ona amaren egunean oparirik egin gabe?  Askotan, zentzurik gabe erosten dugu, hau da, erostera behartuak sentitzen gara eta arrazoirik gabe erosten dugu (“comprar por comprar”). Adibidez, ospakizunetan, askotan, ez dakigunez zer oparitu, edozer erosten dugu eta hobeto ikusten dugu oparia jasoko duen pertsonari gustatu egingo ez zaion opari bat erostea, oparirik gabe joatea baino, izan ere, bigarren hau gizartean gaizki ikusita dago (gaizki gelditzen zara).

Horretaz gain, egoera horrek arazo larriak ekar ditzake, jakina denez, umeek txikitatik etxean ikusten dutena imitatzen dute (jokabideak, ohiturak…), eta hauen gurasoek beharrezkoak diren gauzak eta beharrezkoak ez direnak sailkatzen ez badituzte edo kontrolik jartzen ez badute, umeek ere ez dute beharrezkoa eta ez-beharrezkoa desberdintzen jakingo. Horrekin batera, batzuk beharrezkoak ez dituzten eta luxuzkoak diren ondasunak kontsumitzen dituzten bitartean, mundu osoan zehar, bizitzeko behar minimoak ase ezin dituzten pertsonak daude.

Enpresek jai egun hauek baliatzen dituzte, haien ondasunak ahal den kantitate handienean saltzeko. Hasteko, ospakizunean “tradizio” , “ohiko” edo “garrantzitsuak” diren produktuen prezioak igotzen dituzte. San Valentinen, adibidez, marrubien eta loreen prezioa igo egin zen eta gabonetan, aldiz, turroiaren prezioa. Gainera, egun berezi horietan, mota askotariko ofertak eta eskaintza bereziak eskaintzen dituzte, bezeroak gehiago erakartzeko eta horrela horiek gehiago kontsumitzeko. Publizitateak eta marketing-estrategiak ere kontsumismoa bultzatzera laguntzen dute, izan ere, beharrak sortzen dizkigute, adibidez, nahiz eta ondo funtzionatzen duen mugikorra eduki, merkatura atera den azkeneko mugikor arrakastatsuaren  iragarkia ikusten dugunean, haren beharra sentitzen dugu. Gainera, gaur egun, aurrerapen teknologikoen eraginez, leku guztietan publizitatea ikusteko aukera dugu (telebistan, mugikorrean, karteletan, ordenagailuan…).
Imagen relacionada
Kontsumismo konpultsibo hau, geroz eta normalizatuagoa dago, izan ere, guztiz onartua dugu erosketen kontua, eta beharrezkoak ez ditugun ondasunak edo zerbitzuak kontsumitzea normaltzat hartzen dugu. Orain, egun horietan oinarrizko den laguntasuna, konfiantza, gertutasuna edo maitasuna adierazteko gure sentimenduak adierazi beharrean, modan dauden edo publizitatean arrakasta duten ondasunak erosten ditugu.
Errealitatearen egoeraz jabetzen direnak, beharrezko eta ez-beharrezko ondasunak desberdintzen dituzte eta beharrezkoak ez diren horien kopurua kontrolatzen dute. Dena dela, nire ustez, geure buruari “kapritxoak” ere eman behar dizkiogu noizean behin, baina modu kontrolatu eta erregulatu batean.  Azkenik, gizartean ez bada aldaketarik egiten, detaile txikien edo sentimenduen adierazpenaren balioa galduko da, eta enpresa handiek gu kontrolatuko eta manipulatuko gaituzte. Beraz, gizarteak gogoeta sakona egin behar luke geroz eta gehiago zabaltzen ari den kontsumo honi buruz.

                                    Resultado de imagen para consumo compulsivo navidad  

Tabakoaren zerga

Gaur egun jendea kalean erretzen ikustea oso erraza da. Oso normalizatuta dagoen gauza bat da eta geroz eta garestiagoa da tabako paketeen prezioa. Zerga bereziak igo dira tabako laboreen gainean eta Espainiaren estatuak zati handiena zergetatik kudeatzen du, gainera, %76,9a hartzen du.

Egoera horrekin, tabakoa da Espainian zerga berezirik gehien jasaten duen produktua, eta seguruenik karga fiskal handiena. Zigarroen gaineko karga, aurrerago ikusiko dugun bezala, horien azken prezioaren ia %80 da. Zeharkako zergapeko beste produktu batzuekin alderatzen badugu ere, portzentaje esanguratsua da, gasolinaren gaineko batez besteko karga %51 baita, eta alkoholdun edarien %42k soilik "bakarrik".

Manufaktura, zigarroa ke bihurtzen den arte, mozkin gordinaren portzentajeak banatzen ari dira, eta horietako gehienak Estatuak hiru zerga ditu: espezifikoa, balorazioa eta BEZ. Gainera, tipo bakar bat dago, PVP baten azpitik lan egiten duena, galerarik izan gabe merkaturatzea ia ezinezkoa baita. Mota bakar horrek 131,50 euro balio du mila zigarrilo bakoitzeko, PVP 209,41 eurotik beherakoa denean mila zigarro edo mila zigarrilo bakoitzeko, PVP 196 eurotik beherakoa bada mila zigarreta bakoitzeko. Hori dela eta, marka guztiek prezioak ezartzen dizkiote kontsumitzaileari, karga hori ez baita gutxieneko prezio gisa ezagutzen. Beraz kontuan hartu beharra dago informazio hau eta ez da beharrezkoa dirua hontan gastatzea. Resultado de imagen de zerga tabakoa


Kannabisaren lan eskaintzak hirukoiztu egin dira Kanadan


Marihuana legeztatzeak herrialdeko lan merkatua bultzatu du. Indeed.com enplegu-bilaketen motorraren datuen arabera, kannabis kanadarraren sektoreak hirukoiztu egin ditu lan eskaintzak azken urtean, eta 10.000 lan eskaintzen ditu.

Iaz, Statics Canadak banatutako eta Bloombergek aipatutako datuen arabera, lizentzia duten marihuana ekoizleek 2.400 lanpostu sortu zituzten, eta BMO Capital Markets, berriz, baietsi egin zuen urriaren erdialderako 3.500 langile izango zirela, araudi berria indarrean sartu zenean.

Bloombergek bildutako datuen arabera, sektore horri lotutako Kanadako zortzi enpresa garrantzitsuenak 1.700 lanpostu ordezkatzea bilatzen ari dira gaur egun. Cannabis At Work marihuanarekin zerikusia duten lanak bilatzen aritzen den konpainia batek uste du lehen urtean merkaturatu zenetik 125.000 lanpostu sor daitezkeela.

Izan ere, Aphria bezalako konpainietan, enpresa horrek behartu egin zuen enpresak kannabisaren 14.000 landare suntsitu behar izatea abuztuaren 31an bukatutzat eman ostean, eta 750.000 dolarreko kostua izan zuen gutxi gorabehera.

Bloomberg-ek egindako elkarrizketa batean, Cam Batley, Aurora Cannabiseko kontseilari delegatuak, adierazi zuenez, 2016ko martxoan, enpresako kide izaten hasi zenean, enpresak 35 langile zituen. Gaur egun, Albertan egoitza duen Aurorak 1.700 langile ditu mundu osoan eta gaur egun 140 lan-eskaintza ditu. Konpainiak hilean 60 langile berri kontratatzen ditu. Dirudienez, enpresa mota honek produktibitate handia du eta etorkizun handia izango du.


    Resultado de imagen de kannabis                               Resultado de imagen de fabrica cannabis



I+D+I


I+D+I –a garapenaren alderdi ezinbestekoenetako eta empresa-antolaketaren hazkunde bat da. Gaur egun, ia empresa batek ere ez du zalantzarik, ikerketa eta garapena enpresarako gastua, baizik eta inbertsio itzela ez dela oinarritik abiatu eta ezagutzaren kudeaketa erangikorragatik apustu egitearen egokitasunari buruz. Oinarri beretik hazteagatik enpresen apustua eta talentua bultzatzeko eta hura sustatzeko administrazioa jarduera antolaketarako zega onuretako sailen bitartez izaten da. Zuzeneko laguntzak eta kredituak herramienta batzuk dira empresa inguruneko I+D+Ì-aren sustapenerako.

Nabaria da hurrengo bi faktoreen arteko erlazio existente bereizezina: empresa baten berrikuntzaren eta bere lehiaren ahalmena. Jarduera I+D+I-etan analizatzera eta bideragarritasuna lortzera espezifikoki zuzendutako departamentuetako garrantzia eta beraren helburuetarako finantzaketa egiten du ikusgai.

I+D+I-a sektore batzuekin erlazioa eduki beharra dauka, aurreratzeko bere esku egoteko beahrra dago proiektu baterako: enpresak, sistema emankorrekoa deritzo.
Herri askok beraien I+D+I-aren aktibitatea haunditu nahi du subentzio bidez, prestamoekin, dedukzioekin… izan ere, inbertsio hauek eraginda ikusten dira herriaren bizi kalitatean, osasunean… hobekuntzak edukitzeko sozietatean.

2019(e)ko otsailaren 21(a), osteguna

Etxegabetzea


Interes handiko, egungo eta gizartean oihartzun handia duen gaia da etxegabetza. 2018. urtea izan zen, Espainian, etxegabetze gehien izan ziren urtea. Izan ere, urte amaierarako 70.000 etxegabetze baino gehigo izan zirela estimatu zen. Egoera benetan krudela izanik, hainbat ekintza aurrera eramaten saiatzen dira hainbat erakunde, biztanleria... Baina gizarte-egoera zaila eta zerbait lortzea urrun daudela ondoriozta daiteke, hainbat faktoren eraginez. 

Etxegabetzea prozesu baten emaitza da: ordainketarik ez egiteagatik gertatzen da. Hori, maileguen ondorio izan ohi da. Askotan, mailegu horiek eskatu dituzten pertsonak ezin dituzte baldintzak bete eta haien gain hartu konpromezua. Zoru klausulen edota neurrigabeko IRPH indize edo komisioen ondorioz gertatu ohi da ordainketa egin ahal ez izatea.

Berez, Espainiari, Europatik datorkion agindu baten ondorioz, notarioen eta erregistratzaileen bitartez ekidin egin beharko lirateke neurrigabeko klausula horiek dituzten maileguak. Eta, notarioarenera hipoteka bat inskribatzera joatean, neurrigabeko klausulak daudela esan beharko liztateke, eta horiek kendu gabe ezin izango litzateke onartu. Baina, Espainiak ez du inoiz Europako agindu hori betetzeko prozedura martxan jarri.

Izan ere,  1993. urtetik lau gobernu desberdin izan dira Espainian, eta lauretatik ez du bat berak ere Europatik zetorren agindu hori bete. Ondorioz, bankuari egin diote mesede eta familiak kaltetu. Gainera, orain, familiek egoera honen aurrean eskubideak aldarrikatzera epaitegira joan daitezkeela ikusi dutenean, gobernuak tasak jarri ditu, justiziara joatea ere herritarrek ordaintzeko.

Egoera horren ondorioa benetan larria da; familia askok ez dute dirurik epaitegietara jotzeko. Horregatik, injustizia onartu behar dute, ez dute beste aukerarik, justizia eskatzeko dirurik ez dutelako. Espainia osoan 400.000 etxegabetze kasu eman dira: 400.000 familia etxerik gabe kalean eta, gainera, bizi osorako zorrarekin.

Benetan tristea, mingarria, gogorra eta sinestezina gaur egun egoera honen berri izatea. Haur, zahar, gazte, familia, bikote, bakar... teilaturik gabe egon beharra bizi garen XXI. mende "aurreratu" honetan.

desahucios bilaketarekin bat datozen irudiak  Erlazionatutako irudia  desahucios bilaketarekin bat datozen irudiak




Uxue Escribano




Bibliografia:

2019(e)ko otsailaren 18(a), astelehena

2018ko Euskal zerga-bilketa arrakastatxua

Gipuzkoako Ogasuneko web-orrialdeko datuen arabera, Euskal ogasunek diru-bilketa errekor berri batekin itxi zuten 2018a, 14.982 euro ordainduta, iaz baino %3,5 gehiago eta gainera, duela hiru hilabete Finantzen Euskal Kontseiluak kalkulatutako diruaren gainetik.

Hiru lurralde hauek diru-bilketa errekorra egin zuten. Arabak lortu du hazkunderik handiena, %4,4koa; Gipuzkoak, berriz, %3,6 eta Bizkaiak %3,2. Kopuru horiek euskal erakundeen aurreikuspen berrienak gainditu dituzte; izan ere, urrian 14.706,5 milioi euroko diru-bilketa kalkulatu zuten.Azkenean, diru-sarrerek motz utzi dute aurreikuspen hori; izan ere, urriko Finantza Kontseiluan baino 275 milioi gehiago zenbatu dituzte, urtea amaitzeko bi hilabete eta erdi falta zirenean.

Diru-bilketa kopuru horrek are garrantzi handiagoa hartzen du kontuan hartzen badu 2017an 600 milioi euroko  gehigarria egin zela euskal kutxei, gobernu zentral eta euskal gobernuek Kupoaren inguruan lortutako akordioari esker. Aldiz, aurtengo marka zergen bidez bildutako diru-kopuruaren igoera baino ez da.

2018an, Bizkaiko Ogasunak 7.740 milioi euro sartu zituen, Sozietate Zergaren eta Errentaren Zergaren bidezko diru-sarrerak nabarmen hazi ziren. Gipuzkoan, diru-sarrerak 4.837,4 milioi eurokoak izan ziren "salbuespenezko" ekitaldi batean, eta "gakoa" ekonomiaren martxa ona izan zen. Araban, portzentajezko igoera handiena izan duen lurraldea 2.404 milioi eurora iritsi zen, hau da, % 4,4 gehiago. Ekonomiaren eta kontsumoaren alde onak % 6,3ko hazkundea izan zuen zeharkako zergetan, 2017an baino 59 milioi gehiago.

Ekitaldi honen behin betiko likidazioa 2019/02/09an egin den Finantzen Euskal Kontseiluan ezarri da