2021(e)ko irailaren 16(a), osteguna

LATAM eta Covid-19a

 LATAM eta Covid-19a 


Covid 19 ak, hainbat enpresetan eragin handia izan du ekonomikoki. Leku eta gauza askoren erabilpena gutxitu da hainbat arrazoiengatik. Oraingo honetan transporte publiko bateko enpresa bateri buruzkoa izango da artikulu hau, hain zuzen ere konpainia bateri buruzkoa. 


Latam Latinoamerikako aire konpainiarik handiena da eta osasun krisiaren aurretik, egunero 1.400 hegaldi inguru egiten zituen 26 herrialdetako 145 helmugetara, baina Covid 19a dela eta, azken hiruhilabetean diru-sarrerak %80,8 jaitsi dira. 


Hau gertatzearen arrazoiak hainbat izan daitezke, etxeko egoera, hau da, etxean covid sartu baldin bada edo etxean covid sartzeko beldurra, hainbat jendek ere lana galdu du eta orduan dirua ez dute bidaitzan gastatu nahi… Argi dagoena da covid-ek egoera asko okertu duela eta horren erruz hainbat enpresa hankazgora geratu direla. 


Enpresa berak adierazi du Estatu Batuetan konpainiak porrot egin duela pandemiak eragindako jardueraren jaitsieragatik. Krisi hau dela eta, enpresak erabaki batzuk hartu behar izan ditu, horien artean jendea kaleratu behar izan du. Ostiral honetan adierazi duenez, 400 langile kaleratu ditu Txileko, Ekuadorreko, Estatu Batuetako, Mexiko eta Uruguaiko filialetan. Beste erabakietako bat hegazkin kontratuak etetea izan da. 31 hegazkin kontratu eten ditu, horien artean BNP Paribas de Brasil, Sumitomo Mitsui Banking Corporation eta el Banco Latinoamericano de Comercio Exterior de Panamá. 


Latam enpresa bezelako beste hainbat konpainia daude eta konpainia horietan ere egoera berbera dago. Hauek hezgazkinen konpainiak dira baina bidaiatzeko dauden beste konpainia guztietan egoera hantzekoa izango da. Covid dela eta, jendea ez da asko mugitu, agian 2020 urtean baino gehiago mugitu da 2021ean, baina hala ere normaltasunetik oraindik hurrun gaude. 


Bidaiatzeaz ari garela, bidaiatzerakoan ohitura handia dago leku batera iritsi eta hotel batean egokitzeko. Baina orain, bidaiak gutxitu diren bezela hotelen erabilpena ere ehuneko handi batean gutxitu egin da. Hasteko koronavirusaren neurriak direla eta, ezin da hotelaren %100 martxan egon eta bestalde lehen esan bezala jendea ez da betiko lasaitasunarekin mugitzen, hain zuzen jende asko beldurrak bizi delako.


BIBLIOGRAFIA:


https://www.efe.com/efe/america/economia/los-ingresos-de-latam-caen-un-80-8-en-el-tercer-trimestre-por-la-pandemia/20000011-4388298


https://www.elmundo.es/economia/empresas/2020/05/26/5eccb113fdddff5e418b45e2.html


https://www.semana.com/internacional/articulo/crisis-aerolineas-despidos-de-latam-durante-la-pandemia/290863/


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.