2021(e)ko irailaren 20(a), astelehena

EMAKUME BAT DAGOEN TOKIAN, ALDAKETA HANDI BAT DAGO

Emakume Afrikarrak enpresen nagusi


Emakumeak historian zehar oprimituta egon dira gizarte injustu batean. Baina gaur egun emakumeak geroz eta indar handiagoa hartzen ari dira eta emakumeen indar boterotsu hori zuzenean islatuta ikusi da lan munduan. Geroz eta emakume gehiago haien nagusi propioak izateko nahia izaten hasi dira. Ikerketak erakusten duten bezala, %42.4 Espainako enpresa txikiak emakumeak eraikitakoak dira. 


Hari beretik, datu honek erakusten du Espainako emakumeak gero eta rol indartsuago bat hartzen hasi direla Espainako ekonomiaren barruan, eta pixkanaka-pixkanaka ixten ari dela enpresa-sorkuntza tartea gizonekiko.


Espainan emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak alde batera uzten hasi dira, ordea, oraindik munduko zenbait tokitan trantsizio hau mantso aurreratzen ari da, Afrikaren kasua da. Emakumeak kontinente hura mantendu arren, laguntza gutxi jasotzen dute gobernuaren partez. Hori dela eta, Afrikako batasunak (UA), emakume generoaren eta garapenaren bidez, emakumeak politikan parte hartzea eta enpresetan ahulduntza sustatzea proposatu dute. 


Nahiz eta erakundeek, emakumeei laguntza eskeintzeko programak aurkeztu, batzuetan laguntza hura ez da denentzat iristen edo prozesu luzea izaten da gehienetan. Beraz, Afrikako zenbait emakumeek beren lana lubaki bihurtu dute afrikarren eskubideen alde borrokatzeko. Enpresariak, sortzaileak, eta batez ere, emakume guztiak diren aldetik, Jaccqueline, Joyce, Faith, Mireille, Lamatu, Awa eta Mame Boussok azaltzen dute zerk bultzatu zituen egiten dutena egitera eta zer eskatzen dioten feminismoari datorren urte honetan. 


Nik Jackeline Nduku-ren istorioa nabarmendu nahiko nuke. Berak martxan jarritako proiektua,  Kleanbera Reciclyng de Kubuka deitzen da eta Kibera (Kenian) dago kokatuta. Jackeline, gaztea zen, lau haur zituen eta inork ez zegoen prest berari lan bat emateko. Baina bere familia mantentzeko aurrera jarraitu behar zuen. Gaur egun, elikadura-denda txiki bat du kokagune horretan, eta artisautza-negozio bat ere jarri du martxan beste emakume batzuekin. Berak azaltzen du, prozesu hori guztia ez zela erreza izan, izan ere, batzuetan gizonei ez zaie gustatzen emakumeek zuzentzea.  Gogor lan egiten ikuspegi hori aldatzea lortu du eta emakumeak gizartean erreferente gisa izaten hastea baita ere. 



Feminismoarekin lotutako azalpen bat ematen digu Jackelinek. Berak aitortzen digu, berengan konfiantza izatea ezinbestekoa izan zela bere lan guztia aurrera eramateko. Hortaz, gomendatzen die emakume guztiei, gogor lan egitea, borrokatzea, ahaleginak egitea, eta komunitateari eta familiari laguntzea. Berak esaten duen bezala, “Emakumeek gizonek baino askoz gehiago egin dezakete, etxekoandreak eta aldi berean enpresariak izan daitezke eta haien alde lan egin dezakete ". Etorkizunerako dituen nahiak honako hauek dira: Gobernuak eta gainerako enpresek enpleguan berdintasuna izatea; ahalduntze finantzarioa eta laborala lortzea eta emakumeen gaitasunak baloratzea.






https://atalayar.com/content/%C3%A1frica-seg%C3%BAn-sus-mujeres-emprendedoras

https://ueni.com/blog/es/emprendimiento-de-las-mujeres-en-espana-2020/

https://elpais.com/planeta-futuro/2021-03-08/emprendedoras-africanas-de-largo-aliento.html

https://www.fundacioncarolina.es/wp-content/uploads/2014/08/AI79.pdf





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.