2021(e)ko irailaren 23(a), osteguna

 


Lanourden murrizketa azken urteetan eztabaidatua izan den gai bat da, eta egia esan ez da arritzekoa. Azken finean biztanleria orokorrak aisialdirako denbora gehiago izatea, bai langileentzat eta konpainientzat onuragarria izango litzateke. Hori dela eta, geroz eta enpresa gehiagok horrelako esperimentuak egiten hasi dira, azkena “Desigual” moda denda da.


Desigual enpresako langileek hurrengo urrian proposamen gisa bozkatuko dute.  Baietz ateratzen baldin bada, Desiugaleko langileek 4 egun astean lan egingo dute. Desigualen lehendakariak dioenez, neurri honek Desigualera talentu gehiago erakarriko du, eta iadanik bertan lan egiten ari diren langileak motibatuagoak egongo dira. Honek produktibitaea handitzeko aukera eskaintzen du, eta denbora optimizatzeko. Badira beste abaintala batzuk lehendakariak aipatu ez dituenak. Adibidez, absentismoak ere behera egingo du, estresa eta antsitatearen beherakadaren ondorioz. Bestetik enpresaren kostu batzuk behera egingo dute, esate baterako; ura, argia edo elektrizitatea, ofizinak denbora gutxiagoz erabiliko direlako.  Langileek gainera, haien bizitza pertsonala eta lana kontziliatzeko erreztasun handiagoa izango dute.



Hala ere, ez da guztia ona. Enpresako langileen soldatek %13 bat behera egin beharko dute. Baino, Desigualek soldata jeitsieraren %50a konpensatuko du, eta beste %50a langileen soldatatik etorriko da, hau da haien soldatek %6,5 behera egingo dute, eta noski erosteko ahalmena galduko dute. Halaber, nire ustez bizitza disfrutatu egin behar da, eta badaude dirua baino garrantzitsuagoak diren aspektuak.



Ondorioz, ez da arritzekoa geroz eta jende gehiagok lan orduen murrizketa bat onuragarria izango litzatekela pentsatzea. Espainiako alderdi politiko batek eta guzti hura proposatu du, baino soldata murrizketa gabe. Bestetik, Eskozian eta Islandian proposamen hau pil-pilean dago, eta badirudi beharbada onartuak izango direla, honek dakarren onura guztiak direla-eta.


https://www.lainformacion.com/management/escocia-jornada-laboral-cuatro-dias-sueldo/2847844/


https://ceconsulting.es/blog-ceconsulting/reducir-la-jornada-laboral-que-beneficios-tendria/


https://www.mundodeportivo.com/actualidad/20210909/1001686452/desigual-primera-empresa-espana-jornada-laboral-cuatro-dias-act-pau.html

https://www.20minutos.es/noticia/4583263/0/detalles-jornada-laboral-gobierno-estudia-mas-pais/


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.