Azken urtean ekonomian aldaketa nabarmena egon dela begi-bistakoa da, eta denok dakigu zer izan den ekonomia eta merkatua gehien baldintzatu duen faktorea, koronabirusa. Koronabirusak negozio asko suntsitu ditu, era berean beste enpresa askoren egoera hobetu du. Urte honetan, kotxe marka askok kotxeak fabrikatzeari utzi diote. Gertaera hau, pandemiaren ondorioz gertatu da, eta krisi ekonomiko handia sortu du automobilgintza munduan.
Krisi ekonomiko hau gertatu da ‘erdieroeale’ izeneko mikrotxip batengatik. Material berezi hau erabiltzen da elektrizitate isolatzaile bezala, eta asko erabiltzen da automobilgintzan, informatikan eta teknologia elektrikoan, funtsezkoa baita.
Erdieroaleen eskasia ibilgailu askoren produkzioa gelditzea ekarri du. Honen adibide dugu Mercedes Benz enpresaren egoera Gasteizen. Erdieroaleen faltagatik langileengan ERTEa aplikatu da. ERTEa langileak normalean kobratzen duenaren %80a irabaztean datza. Gutxi gorabehera 2800 furgoneten produkzioari utzi diote, galera ekonomiko handiak kausatuz langileengan eta enpresa berean, noski. Mercedeseko fabrika itxita egon da aste betez eta egoera baloratuko da soluzio bat aurkitzeko lehenbailehen.
Baino, zer dauka zerikusia pandemiak txip berezi hauekin? Pandemia hasi baino lehen kotxe fabrikek asiako enpresa bati erosten zizkieten erdieroaleak, oso merke. Pandemia iritsi zen eta kotxe markak zekietenez ez zituztela kotxeak salduko, enpresa asiatikoari erdieroaleak erosteari utzi zioten. Ondorioz, enpresa asiarrei erosle berri bat agertu zitzaien, enpresa informatiko bat zena, eta honek erdieroaleak garestiago erosten zituen. Gertaera honen ondorioz enpresa asiarrak erdieroaleak produzitzen hasi zen soilik informatika enpresarako eta hauen prezioa garestitu egin zen.
Txiparen eskasia bukatzeko urtea estimatzen da 2022a dela. Kontraz, Mark Liu, ‘Taiwan Semiconductor Manufacturing’-eko’ presidenteak adierazi zuen arazo haU denbora luzerako iraungo zuela. Egoera hau mundiala da. Munduko kotxe fabrika guztiak egoera berdinean daude, baina ez dute denak berdin jokatzen arazo ekonomikoak ekiditeko. Peugeot-en kasuan, teknologia gutxiagoko kotxeak diseinatzeari ekin dio, erositako gainontzeko materialak alferrik ez erabiliz eta kotxeak salduz. Horri esker dirua lortu dezakete eta negozio aurrera atera daiteke.
Informazio iturriak:
La falta de chips obliga a las automovilísticas a recortar funciones de sus coches - elEconomista.es
Mercedes Vitoria para una semana por la crisis de componentes - NIUS (niusdiario.es)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.